POLITIKA OROKORREKO OSOKO BILKURA HASIER ARRAIZ

Anuncio
POLITIKA
OROKORREKO
OSOKO BILKURA
HASIER ARRAIZ
2014-09-25
Gure aurrean dugun une politikoa zorrotza da oso. Euskal Herriko eszena
politikoaren lehenengo ilaran gaudenokiko batez ere. Europan sortzen ari
diren egoera berriek aukerak eskaintzen dizkigute. Bestalde, gurean erronka
latzak ditugu, zailtasunez beteak, oraindik ere korapilo asko askatzeke.
Horregatik neurria emateko unea da. Beste euskal herritarren belaunaldi
batzuk abagune hau ametsetan besterik ez dute ikusi. Gu gertatzen ari den
guztia bizi izateaz gain, protagonista izateko pribilegioa dugu. Guk geuk,
gutako bakoitzak eragin dezake, onerako ala txarrerako. Horra hor gure
pribilegioa, horra hor gure ardura ere bai.
EH Bilduren baitan aipatu dudanaren inguruan hausnarketa sakona egin
dugu. Euskal Herrian dugun abagune politiko honen garrantziaz eta galbidera
ez eramateko ardura politikoaz.
Lo que está sucediendo a nuestro alrededor es demasiado importante como
para no tenerlo en cuenta. Escocia, Catalunya, la crisis de la reforma
franquista en el Estado español y las oportunidades de cambio político real
que se pueden abrir para nuestro Pueblo...todo ello es demasiado importante
para seguir como si aquí no pasara nada. Podemos seguir chapoteando en
el mar de la mediocridad, donde todos y todas nos sentimos más o menos
cómodos, resguardados en la irresponsabilidad ajena, dejando que pase el
tiempo, perdiendo una legislatura que debería ser clave para el futuro de
Euskal Herria como país. Sin embargo, tenemos el privilegio de estar aquí.
Este Parlamento no es el ombligo del mundo, ni mucho menos, pero no es
mal sitio, no estamos mal situados para ayudar a llevar a nuestro Pueblo a
otro estadio, a un estadio de paz definitiva, de verdadera convivencia
democrática, de libertad y de justicia social.
El privilegio de poder incidir en esta situación política tan especial es, a su
vez, la responsabilidad de hacerlo. De hacerlo y acertar. Porque, en primera
persona del plural, no podemos fallarle a nuestro Pueblo, ni condenarle a la
apatía política y el hastío porque en el momento decisivo sus representantes
políticos confundieron lo urgente con lo importante.
Behin, areto honetan bertan izandako EAJ eta EH Bilduren arteko talka
horietako baten ostean, Joseba Egibarrek pasillo horietako batean esan zidan
agian ez garela ados jartzeko kapazak eta agian guk utzi eta ondorengoek
hartu beharko luketela, ea beraiek lortzen duten. Eta nik gaur tribuna
honetatik erantzungo diot. Horrela baldin bada, utz dezagun eta oraintxe etor
daitezela ondorengoak, gure Herriak aurrera egiteko gure arteko adostasuna,
Maltzagaraino bada ere, behar duelako. Eta oraindik kapazak izan
gaitezkeela uste baldin badugu, egin dezagun edo saia gaitezen, baina
benetan saia gaitezen.
Bretainia Handiko lehen ministro David Cameronek Eskoziako kontsultaren
biharamunean esan zuen: “Nik Bretainia Handia sutsuki maite dut, baina
horren gainean demokrata naiz. Horregatik eskoziarrek esan beharrekoa
entzun behar nuen”. Downing Street-en ez bezala, Moncloan ez dago
Espainia sutsuki maite duen demokratarik, bestela kataluniarrek adierazi
beharrekoa entzun nahiko luke. Horregatik soberan dago Moncloara bisita
klandestinorik egitea, emaitzak abiatu aurretik argi daudelako: Rajoy no sabe
/ no contesta.
Pasa den astean Eskozian Europako mapa politikoa aldatzeko aukera
normaltasunez, berme juridiko guztiekin, bizi izan genuen, demokrazian
gertatu behar duen bezalaxe. Bitartean Katalunian herritar gehiengo zabal
batek gauza bera egin nahi du eta bertako instituzio nagusiek asmo horrekin
bat egin arren, espainiar Estatuko botereen partetik guztiz kontrako jarrera
topatzen dute. 2 milioi kataluniar kalean, botoa eman nahi dutela aldarrikatuz,
eta espainiar Estatuaren partetik mehatxuak eta erasoa gauzatzeko Estatu
makineria guztiaren gurpilak abian.
Kataluniako gizarte gehiengo handi bat ez da honezkero espainiar Estatuaren
baitan gustura sentitzen. Mespretxatuta sentitzen dira, irainduta. Espainiar
Estatuaren gortasun eta itsukeria politikoa Katalunian independentistak
egiteko makina bihurtu da.
Demokrazian, gizarte bat, hangoa edo hemengoa, bere etorkizunaren jabe
egiteko prest ez daudenen arrazoi bakarra da gizarte horrek erabaki
dezakeenaren beldur izatea. Galtzearen beldur izateagatik, hobe omen da ez
galdetzea. Horixe da espainiar Estatuaren jarrera Katalunian, horixe da
espainiar Estatuaren jarrera Euskal Herriarekiko.
Krisi latzaren baitan espainiar Estatuak inboluzio bidea hartu du, zentzu
guztietan. 1978. urtean Francoren erregimenaren erreforma krisi sakonean
sartuta, espainiar Estatuak atzerantz egitea erabaki du. Inboluzioa orokorra
da, maila guztietan dagoeneko abian da. Zeresanik ez, estatu ereduari
dagokionez, gaur egun autonomia estatua bera desmuntatzen ari da. Ez dut
nik esan, Jaurlaritzako bozeramale Josu Erkorekak berak adierazi du:
“auténtica involución”, “continuo socavamiento del Estado de las
Autonomías”, “pretenden reducir la autonomía política a una mera
descentralización administrativa”. Hala da. Hori da espainiar Estatuak
hartutako bidea. Ez du autogobernuan sakontzeko asmorik, guztiz kontrakoa.
40 urte eta gero espainiar Estatuak berriro jaso nahi du maileguan utzi
ziguna. Hori ere jakinarazi nahi digulako. Eta guk, zer? Zein da gure
erantzuna? ¿“Virgencita, virgencita, déjame como estoy”?
Erabakitzeko eskubidearen aroan bizi gara. Europa osoan, baita Katalunian
eta hemen ere, espainiar Estatuaren itxikeriak halaxe nahi ala nahi ez.
Vivimos una nueva etapa política en Europa, una etapa donde cada vez va a
ser asumido de una forma más natural el derecho a decidir de cada sociedad,
es decir, el principio democrático de que cada comunidad puede y debe
decidir cómo organizarse internamente y qué relaciones desea tener con sus
vecinos.
Y quien se posicione en contra del derecho a decidir, aquí como en
Catalunya, se va a quedar políticamente fuera de juego. Tiempo al
tiempo.
Hemengo unionistek erabakitzeko eskubideari uko egiteko duela 40 urte
egindako akordio politikoei heltzen diete, espainiar Estatua bera gaur egun
akordio horiek inboluzioaren bidez urratzen ari denean.
¿Y alguien se cree que hace 40 años sin ruido de sables de fondo se
habrían hecho esos acuerdos? Más bien, vista la escasa evolución
democrática del sistema político español en estos 40 años, hoy queda más
reforzada que nunca la necesidad de una ruptura exquisitamente
democrática con ese Estado, que ni en estos 40 años, ni en otros 40
siglos va a tener disposición para reconocer a Euskal Herria como
sujeto de decisión.
Señor Urkullu, desengañese o no pretenda engañarnos al resto, todos y
todas sabemos que la bilateralidad con Madrid es imposible, igual que
la soberanía compartida, porque para ello hay que tener soberanía, algo
que nos niegan éstos de aquí.
Horregatik Euskal Herriak bere prozesu eratzailea behar du. Katalunian
egiten ari diren bezala, espainiar Estatuaren baimenaren zain egon gabe.
Euskal Herrikoak, seguruenez, 3 prozesu eratzaileez osatutako prozesu
eratzailea izan beharko du. Atendiendo a nuestras propias especifidades
necesitaremos un proceso constituyente en Ipar Euskal Herria, otro en
Nafarroa y otro en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, con diferentes puntos de
partida, con diferentes etapas, con diferentes ritmos, con diferentes
consultas, con diferentes preguntas y un único destino: hacer a la ciudadanía
de Euskal Herria única dueña de su futuro político, por vías siempre
estrictamente democráticas.
Horretarako agenda demokratiko bat behar dugu, behintzat
Euskal
Autonomi- Erkidegoari dagokion prozesuari buruz mintzatzen hasteko. Ipar
Euskal Herrian eztabaida horretan hasi dira, lurralde kolektibitatearen
aldarrikapenarekin eta orain frantziar Estatuak egindako eskaintza berriaren
aurrean erantzuna adostekotan. Nafarroan zati bat oso aurreratuta daukate,
gero eta gizarte adostasun zabalagoa dago jarrera zehatz baten inguruan:
Nafarroa bakarrik izango dela nafarrek erabakiko dutena. Orain adostasun
sozial hori Parlamentura eramateko garaia da. Hemen momentuz
Legebiltzarrean ponentzia bat besterik ez dago. Autogobernu ponentzia
delakoa ia “stand by”-n dago. Ponentzia ia geldirik, egutegia betetzearren
denbora-pasa gisara erabiliz, baina gu geldirik egoteagatik mundua ez da
geldituko, ezta gutxiago ere. Eskozia, Katalunia... Trebiñutarrek ere
ponentziari aurrea hartu diote eta. Aurki Madrila joango dira arabarrak direla
eta arabar gisa bizi nahi dutela aldarrikatzera eta ponentziak Trebiñuko
auziari ere ez dio momentuz kasurik egin. Batzuk kezkatuta daude gai hau
gizarte zibilaren esku uzteko inportanteegia delakoan, eta lidergo
instituzionala aldarrikatzen dute. Zilegia da. Baina benetan zaila da tropelaren
buru izatea urratsik egiteko gai izan gabe.
Ponencia de autogobierno: si no haces, haz que haces. Es la consigna de
este gobierno y un arte que domina casi a la perfección. No se puede pedir
que la dinámica política por el derecho a decidir sea liderado desde las
instituciones y luego crear una ponencia en el Parlamento para pasar el rato
durante un curso y medio, sin debatir, ni proponer nada sobre el derecho a
decidir.
Proposamen bat: Norbaitek uste baldin badu, autogobernu ponentzia dela
horretarako tresnarik egokiena, ez al da garaia ponentziaren saioak gure
artean eztabaidatzeko baliatzeko eta ez kanpotik ekarritako adituen hitzaldiak
entzuteko? Adituen hitzaldiak oso interesgarriak dira, baina Legebiltzarretik
kanpo ere egin daitezke. Ponentzia ordezkari politikoon artean benetan
eztabaidatu beharrekoaz eztabaidatzeko erabili beharko genuke. Edo
bestela, ponentzia adituen hitzaldiak entzuteko erabiltzen jarraituko dugu eta
Herri honek behar duen agenda demokratikoaz Legebiltzarretik kanpo
eztabaidatzen hasi beharko dugu.
Guk hemen erabaki nahi dugu, gure etorkizun politikoa, ekonomikoa eta
soziala hemen erabaki nahi dugu, euskal herritar guzti-guztiok ondo bizi
izateko. Queremos el derecho a decidir para el bien común. Porque
queremos desarrollarnos plenamente como sociedad, con un modelo
económico, social, educativo, cultural y lingüístico propio.
Azkenaldian Jaurlaritzako eledunek, Espainiako gobernukoek bezalaxe,
suspertze ekonomikoa behin eta berriz aipatzen dute. Baina ez dirudi bide
honetatik hain azkar etorriko denik. EH Bildun ulertzen dugu gobernu batean
egonda, inori ez zaiola berri txarrak ematea gustatzen. Baina kontuz
gauzatuko ez diren itxaropen faltsuekin.
Gaur goizean Jaurlaritza autokonplazentziaz mintzatu zaigu, fikziozko egoera
bat kontatuz. Euskadin bizi diren familia askoren egoerarekin zerikusirik ez
duen egoeraren berri eman digu, bere eredu ekonomikoan eta bere politika
sozialetan oinarririk ez duten itxaropen faltsuak sortzeko asmoz. Goizean ez
da aipatu, baina gure gizartean haustura sortzen ari da, haustura soziala
honezkero gure gizartearen baitan gertatzen ari da, gure herri eta hiri
bakoitzean bi gizarte sortuz. Alde batean, lanpostuari eustea lortu dutenak,
beste aldean, langabezian gelditu ala lan prekarioa onartu behar izan
dutenak. Eta langabezia egoera kroniko bihurtzen ari da jende askoren
kasuan, beraientzat lan merkatura itzultzeko aukerak gero eta urriagoak
izanda. Gu bezalako pertsonak dira. Langile jendea. Eta beraiek gure
lehentasuna izan behar dute, zeren eta gaurko arrakala, biharko amildegia
izan daitekeelako.
Etxea galtzeko arriskuan daudenak, ixteko mehatxua duen lantegikoek,
soldatarik gabe gelditu diren familiek, etorkizunik ikusten ez duten gazteek,
pentsioa lotsagarriak dituzten nagusiek etsipen egoeretatik ateratzeko
irtenbide zehatzak eskatzen dizkigute. Bestelako politika ekonomiko eta
sozialak behar ditugu. Egoera lazgarri horien aurrean bi aukera daude:
pertsonen beharrak egungo eredu ekonomikoaren arabera moldatzea ala
eredu ekonomikoa pertsonen beharren arabera aldatzea. Solo hay dos
opciones: o amoldamos las necesidades de la gente para que siga
funcionando el actual modelo económico, o cambiamos el modelo económico
según las necesidades de la gente. Y cuando hablo de la gente, me refiero
sobre todo a aquellas personas que preferirían vivir en otras condiciones,
pero que se ven obligadas a pedir ayudas sociales para subsistir, me refiero a
quienes más están sufriendo. Esas personas, trabajadores y trabajadoras
vascas, hayan nacido donde sea, también son imprescindibles. No podemos
dejar que se hundan en la grieta social.
Jaurlaritza gaur-gaurkoz lehenengo aukeran dago, EH Bildu bigarrenean. Ez
du balio Madrildik eta Bruselatik datorrena plantillaz kopiatzea beste
erremediorik ez dagoela esateak. Ez du balio astero planak eta planak
aurkezteak, propaganda merkea, murrizketa sozialak aplikatzen direnean.
El Gobierno nos acostumbra a presentarnos varios planes por semana,
cuando acaba el eco mediático del primero lanzan el segundo y así de
continuo. Una vez más, si no haces, por lo menos haz que haces, ésa es la
consigna. Y mientras tanto, recortan sin escrúpulos los servicios públicos,
recortan los servicios sociales y recortan la esperanza de tantos y tantas
vascas.
Bai, murrizketa da uda honetan Osakidetzan 1000 ohe gutxiago egotea,
murrizketa da kontziliaziorako laguntzetarako dirurik ez egotea eta murrizketa
da larrialdi sozialerako diru-laguntzak udaletatik ordaindu behar izatea.
Murrizketa da ikastetxe bakoitzean gero eta irakasle gutxiago egotea,
murrizketa da Osakidetzan bajak ez betetzea eta ebakuntzak egiteko itxaron
zerrendak gero eta gehiago luzatzea murrizketa da.
Murrizketa da enplegu publikoa suntsitzea, eta sektore publiko osoko
langileen profesionaltasunari esker zerbitzu gehienen kalitateari eusten zaio.
Gure ekonomiak norabide berri bat behar du: lehenengoz, zerga politika
aldatu gabe, ez dago baliabiderik izaterik. Baliabiderik gabe sektore publikoa
pixkanaka desmuntatzera eta pribatizatzera behartuta egongo gara. Horiek
dira EAJk, PSEk eta PP-k adostutako kontrarreforma fiskalaren ondorioak.
Beraz, gehien dutenek gehiago ordaindu behar dute, gizarte honek sortzen
dituen ondasunak hobeto banatzeko.
Bigarrena, adio porlanaren garaiari. Azpiegitura handiekin amaitzeko garaia
da. Beharrezkoak ez ziren tona eta tona porlan pilatu ditugu. Eskualde
batzuetan ez dago hainbeste errepidetarako tokirik. AHTren obren 400
metrorekin kontziliaziorako laguntza guztiak ordainduko lirateke. Lehentasun
kontua da. Industrian inbertitu behar da, baina benetan, propaganda gutxiago
eta inbertsio handiagoak eta iraunkorragoak. Eta enpresak finantziatzeko
dirua behar da, edo kontu publikoetatik edo Kutxabanketik atera beharko da.
Noski, horretarako Kutxabanken gaineko kontrol publiko eta soziala behar
dugu.
Noski, ez diogu Jaurlaritzari EH Bilduren programa ekonomikoa bere egiteko
eskatzen. Baina hasieratik esan dugu arduraz eta konpromisoz jardun behar
genuela. EH Bilduk hainbeste pertsonarentzat larria den egoera honetan
kritika eremua gainditu eta konpromisoa hartzeko eremura igaro behar du.
Gure ustez, beste eredu ekonomiko bat eta beste politika sozial batzuk
ezinbestekoak dira, baina Jaurlaritzari egiazko aukera eman nahi diogu, gure
aldarrikapenetatik aldenduta, lehentasun bakarrarekin: murrizketa sozial bat
ere ez. Posizio maximalistarik gabe, aurrekontuak adosteko aukera erreal bat
eskaintzen dugu, horra hor murrizketarik egon ez dadin EH Bilduk egiten
duen eskaintza zehatza.
Del modelo económico que decide Merkel y nos impone Rajoy, solo podemos
esperar miseria para Euskal Herria y un crecimiento de las desigualdades
sociales cada vez mayor. Por eso necesitamos decidir aquí nuestro modelo
económico, dotarnos de instrumentos para desarrollarlo y por eso también
necesitamos decidir aquí nuestras propias políticas sociales. A eso en EH
Bildu le llamamos derecho a decidir para el bien común, derecho a decidir
cómo queremos vivir, para que todas y todos vivamos con dignidad en este
país.
Madrildik eremu guztietan itxikeria besterik ez datorkigu. Gatazka politikoaren
ondorioei erreparatzen baldin badiegu, emaitza ezin da larriagoa izan:
Madrilekin ez dago zereginik. Duela ia hiru urte ETAk jarduera armatua behin
betiko amaitzea erabaki zuen eta Madrilgo gobernuak urratsik egin ez izana
indar erakustaldi gisa plazaratu nahi du. Beraien garaipena omen da bakea
eta normalizazio demokratikoa eraikitzeko ahaleginak ahalik eta gehien
oztopatzea. Espainiako gobernuek ez dakite galtzen, ezta irabazten ere. Ez
dute oraindik ikasi bake justu eta iraunkorrak guztiok -beraiek ere bai- irabazle
egiten gaituela.
EH Bildun aspaldian honetaz konturatu ginen eta Madrilera edo Parisera
begira egoteari utzi genion. Bakarrik gure Herriari begiratzen diogu. Gatazka
politikoaren alderik gogorrenak utzitako zauri asko hor daude, gure aurrean,
urrutira joan gabe. Zauri batzuk oraindik guztiz itxi gabe, beste batzuei gaurgaurkoz odola dariela. Iraganaldiaren inguruko azterketa, guztiok egin
beharko genukeena, oraindik ixteke dagoen zauria da. Euskal preso
politikoen egoera eta beraien senideena odola darion zauria da. Jone
Artolaren zauriei odola darien bezala, dispertsioaren mehatxupean bizi diren
senide eta lagunen zauriari odola dario. Astero-astero giza eskubideen
urraketa larria gertatzen ari da. Eta pertsonak dira. Espetxeetan daudenak eta
milaka eta milaka kilometro bidaiatuz bizia arriskuan jartzen duten senideak.
Euskal herritarrak dira. Ez dira inoren dekretuz eskubiderik gabe gelditu diren
izakiak. Nor arduratzen da beraien eskubideez? Nor?
Euskal preso politikoen dispertsioa amaitzea urgentziazkoa da. Beraien giza
eskubideengatik eta bakean bizi izateko guztiok behar dugulako. 25 urtez
gainean daramagun zama handiegia da eta senideek Etxeraten txostena
Moncloara eramatea baino gehiago espero dute, hori postariak ere egiten
duelako. Egia da ziegetako giltzak Raxoiren giltzarrian daudena, baina Euskal
Herritik bertatik asko dago egiteke, kaletik eta batez ere bere instituzio
nagusietatik Espainiako gobernuarekiko presioa biderkatu behar da,
horretarako ere nazioartean dauden ate guztiak joz.
Hemen, Legebiltzar honetan, badaukagu beste ponentzia bat, hori ez dago
“stand-by”, hori dago “off”. Alderdi politiko jakin batzuk gure ondoan eseri nahi
ez dutelako. Hasieran “zoru etikoa” delakoa izan zen aitzakia. Guk, Erkoreka
jauna, publikoki kontrakoa esan duzulako, onartu genuen. Ez ziguten komarik
ere aldatzen utzi. Gure taldeak esan zuen partziala eta osatu gabea
izateagatik, ez geundela ados, baina ponentzian guztiok esertzeko eta
elkarlanean hasteko onartu genuen. Ez omen da nahikoa.
Alderdi politiko horiek ez dute bake eta normalizazio politikorako prozesuak
aurrera egitea nahi, ezta Legebiltzarra horretarako tresna eraginkorra izatea
nahi ere. Eta EAJk onartzen die jarrera hori, horregatik Bake eta
Elkarbizitzarako ponentzia ez da biltzen.
Atzera begiratuz gero, agian baten bat egindako guztiarekin pozik izango da.
Herri honetan gertatu den guztia gertatuta, hilketak, bahiketak, torturak,
atxiloketak,
mehatxuak,
epaiketa
politikoak,
borrokak,
liskarrak,
sakabanaketa..., inor pozik baldin badago bere tradizio politikoak egindako
guztiarekin edo ganorabako hutsa da edo benetan oso tipo arriskutsua. Nik ez
dut nire burua ez kategoria batean, ez bestean ere. Konfrontazio armatu
gogorrean murgildutako gatazka politikoa pairatzen duen pertsona bat. Beste
bat. Gu ez gaude pozik egindako guztiarekin, egin ditugu egin behar ez
genituen gauza asko eta ez ditugu egin egin behar genituen gauza asko.
Baina beti zintzoak izaten saiatu gara, lehenengoz eta behin, gure buruarekin
eta batez ere gure Herriarekin. Guk borroka egin dugu eta gure borroka
Herriarentzat arnasa izatea nahi izan dugu. Oker eta akats guztiekin ere, hori
guztia garelako, gaur nago ni hemen.
Gure Herriari begietara begiratuz, badakigu batez ere EH Bilduri gehien
aitortzen zaiona dela giza eskubide guztiekiko errespetutik bakearen alde
egindako apustu sendoa. Eta apustu sendo horri berriro eman nahi diogu
arnas. Aunque algunos partidos políticos no quieren que el proceso de
resolución del conflicto avance, EH Bildu no les va a aceptar la parálisis. Por
eso nos vamos a mover, vamos a dar un paso para que este Parlamento sea
un instrumento más en ese proceso. Gurekin esertzeko prest dagoenari Bake
eta Elkarbizitza Demokratikorako ponentzia berriro abian jartzeko adierazpen
berri bat lantzea proposatzen diogu. Iraganaldiaren eremuan sartzeko prest
gaude, elkarlanean ondo eginak, baita gaizki eginak ere, aztertzeko prest
gaude, inoren umilazioa bilatzen ez bada. Garaile eta galtzaile kontakizunik
bilatzen ez bada, EH Bildu prest dago bake ponentzia berriro abian jarriko
duen testua adosteko. Ez gara konpromisoen beldur.
Hasieran adierazi dudan bezala, abagunea inportanteegia da, ahalegin
nahikoak ez egiteagatik, galtzen uzteko. EH Bildu va a continuar en cada
lucha social de cada pueblo y barrio de Euskal Herria, en toda dinámica
popular a favor de los derechos de los presos políticos vascos, vamos a
continuar en la calle, en todas las calles, en la del derecho a decidir, en la de
la LOMCE, en la del feminismo, pero también en cada institución, siempre
con el país a la espalda, dispuestas a compartir esta vía vasca a la soberanía
con quien quiera venir.
Eta gauza batez ziur gaude, egingo dugun guztia merezi izango du,
Euskal Herriak, Euskal Herriko jendeak hori guztia eta askoz gehiago
merezi duelako.
Descargar