Kronika BRT Menditarrak-Uni Bilbao y calendario

Anuncio
BRT MENDITARRAK 20 – UNIVERSITARIO BILBAO 12
BRT-MENDITARRAK: A. Oskoz, J. Iriarte, I. Mutilva, I. Ezkurra, J. Borda, J. Lintzoain, O.
Villabona, I. Goienetxe J. Urreaga, I. Iraizoz (c), J. Arizmendi, J. A. Perotxena, D. Tranche,
G. Altzuarte eta L. Barrenetxe.
Ordezkoak: F. Larralde, M. Eugi, M. Apezetxea, A. Arretxea, R. Ozkariz, B. Etxekolonea eta
J. Maya.
Markagailua: 7-0, 7.minutua: I. Goienetxeren entsegua eta I. Iraizozen transformazioa. 7-5,
18.minutua: Universitario Bilbao-ren entsegua. 10-5, 26.minutua: I. Iraizozek bihurtutako
zigor kolpea. 10-12, 37.minutua: Universitario Bilbaok egindako entsegua eta transformazioa.
13-12, 48.minutua: I. Iraizozek bihurtutako zigor kolpea. 20-12, 62.minutua: R. Ozkariz-en
entsegua eta I. Iraizoz-en transformazioa.
Epailea: Gustavo Valbuena.
Pasaden larunbatean, lehenengo faseko azken jardunaldia jokatu zen Errugbiko Euskal
Txapelketan. Honakoan ahariek, Universitario Bilbaoren bisita jaso zuten. Nahiz eta
lehenengo faseko postuak erabakita egon, bi taldeek irabaztea ez bertzerik zuten buruan,
izan ere, bigarren fasean, aurkari zuzenak izanen dira bi taldeak. Horrek xarma berezia
eman zion norgehiagokari.
Lehendabiziko zatiari dagokionez, bi taldeak arras parekatuak zeuden zelaian, baina
Baztango jokalarien arteko jokaldi batean, I. Goienetxek parean zeukan defentsa lerroa
hautsi eta entsegua lortu zuen etxekoendako, gerora I. Iraizozek transformazioa lortuko
zuen. Ez zitzaien hasiera makala suertatu baztandarrei, baina bilbotarrak erasoan hasi eta
markagailuan hurbiltzea lortu zuten entsegu baten bitartez. Partidua berdindua zegoenez,
zelai erdian jokatu zuten bi taldeek, baina bilbotarrek egindako zigor kolpe baten bitartez, I.
Iraizozek 10-5 jarri zuen partidua ahariendako. Bizkaitarrak berehala paratu ziren erasoan
eta hainbat saiakeraren ondotik, entsegua eta transformazioa lortu zuten kanpotarrek,
atsedenaldirat 10-12 iritsiz.
Bigarren zatian, bi taldeek aldaketak egin ondotik, baztandarrak erasoari ekin zioten eta
berriz ere I. Iraizozek sartutako zigor kolpe baten bitartez, markagailuan aitzinetik paratzea
lortu zuten etxekoek. Ordutik aitzin, bi taldeek ez zuten baloia garbi eduki eta tarteka
erasotzen zuten baina aunitzetan inongo arriskurik sortu gabe. Hala ere, baztango
aurrelariek egindako jokaldi eta moul baten bitartez R. Ozkarizek entsegua egitea lortu zuen
eta I. Iraizozek transformazioa sartu zuen. Honekin lasaitasuna heldu zitzaion etxeko
taldeari, baina azken minututan jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuen baina
bukaera arte emaitzari eutsi zio, 20-12koarekin ailegatuz partidu akabailara.
Erran beharra dago, lehendabiziko fasean baztandarrek bigarren postuan akitu dutela eta
bigarren fasean, txapelketa eskuratzeko aukera izanen dutela baina horretarako lan ederra
daukate aitzinetik “Ahariek”.
Emaitzak eta sailkapena:
Resumen crónica:
Este fin de semana pasado se disputó en Lekaroz el último partido de la fase regular de
primera división de la liga vasca de rugby, en donde se enfrentaban el segundo clasificado
(Universitario de Bilbao) contra el tercero (BRT Menditarrak), con solo dos puntos de
diferencia entre ellos.
El partido no defraudó y con un estado del campo inmejorable, buena temperatura y
público presente, los dos equipos se emplearon a fondo en busca de la victoria. Empezaron
fuerte los Baztandarras que se adelantaron a las primeras de cambio pero el Bilbao con una
defensa muy ordenada fue ganando posesión de balon y creando peligro a traves de sus
centros con el apoyo de la delantera. Así, consiguieron adelantarse en el marcador llegando
al descanso con un igualado 10-12 a favor de los Bizkaitarras. La segunda parte fue
parecida a la primera, pero el BRT Menditarrak jugó con un poco más de cabeza, mejoró en
defensa y con el apoyo del público consiguió sacar adelante este dificil partido y auparse con
el segundo puesto en la clasificación.
Tras los 14 partidos de la fase regular el BRT Menditarrak hace una valoración muy
positiva de esta fase, donde a parte de conseguir la segunda plaza, el equipo está haciendo
un buen rugby y los jovenes van ganando poso y protagonismo en el campo. La segunda
fase va a ser muy exigente, con 4 equipos muy igualados que puede ganar cualquiera y
donde los partidos se van a decidir a base de trabajo y pequeños detalles. Así, el BRT
Menditarrak se prepara con ilusión para estos próximos 6 partidos con el objetivo de seguir
creciendo como equipo, disfrutar e ir partido a partido pero con el plus de intentar mantener
el feudo de Lekaroz sin derrotas esta temporada. Para ello, será necesario contar con el
apoyo de su afición a la que desde ya pedimos que acuda a estas próximas citas.
Calendario segunda fase:
Y para finalizar la temporada…..
Descargar