Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk Hugh Lupton Irudiak: Niamh Sharkey Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk Bildumaren zuzendaria Francisco Antón Hugh Lupton Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk Irudiak Niamh Sharkey Itzulpena Koro Navarro Jarduerak Jesús Jiménez Vicens Vives Ezin salduzko edizioa, 2013 ISBN: 978-84-682-1575-4 V.V agindu zka.: FP96 © HUGH LUPTON Literatura-testuarena. © NIAMH SHARKEY Irudiena. © JESÚS JIMÉNEZ REINALDO Jarduerena. © KORO NAVARRO Itzulpenarena. © BAREFOOT BOOKS Jatorrizko argitalpenarena. © VICENS VIVES PRIMARIA, S.A. Argitalpen honena, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera. Apirilaren 12ko 1/1996 ELDak, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onesten duenak, eta uztailaren 7ko 23/2006 Legeak babesten dute lana. Copyrightaren titularraren edo onuradunen alde aitortutako eskubideak urratzen dituztenak auziperatuak izan daitezke aipatu legearen 138.etik eta 141.era bitarteko artikuluen arabera eta Zigor Kodearen 270., 271. eta 272. artikuluetan zehaztutako zigorrak jaso ditzakete. Erabat debekatua dago lan hau, zatika nahiz osorik, bikoiztea edozein bitarte erabilita, biltzeko zein erreproduzitzeko sistema elektronikoak barne, baita tratamendu informatikoa ere. Editorearen esku dago lan honen mailegu publikoa egitea, lana alokatzea edo beste era batera lagatzea. ESPAINIAN INPRIMATUA. PRINTED IN SPAIN Aurkibidea Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk Ametsen ahotsa 6 Ingalaterrako ipuina Tximinoa eta Aita Jaungoikoa 14 Haitiko ipuina Itsua eta ehiztaria 20 Afrika mendebaleko ipuina Nexka eta azeria 28 Kri indiarren ipuina Arrainak basoan 38 Errusiako ipuina Xagutxo zuria 48 Frantziako ipuina Artzainaren ametsa 56 Irlandako ipuina Jarduerak 63 Ametsen ahotsa Ingalaterrako ipuina Bazen behin Ingalaterran John Chapman izeneko gizon bat, kaleetan saltzen ibiltzen zena. Chapman oinez ibiltzen zen bere herriko bide, plaza eta kale-zuloetan barna, orratzak, ispiluak, hariak, kolorezko zintak, labanak, guraizeak, pastillak, ukenduak eta pergamino ederretan idatzitako poemak eskainiz jendeari. Eta gizona nora joan, hara joango zitzaion bere txakur txikia atzetik segika, saltzailearen orpoetan ibiltzen baitzen beti. John Chapman eta bere txakurra Swaffham izeneko herriaren kanpoaldean zegoen baserri txiki batean bizi ziren. Etxe txiki-txikia zen, eta teilatua zuloz betea zeukanez gero, euriaren ura barrura isurtzen zen beti. Udaberriko egunetan, txoriak leiho hautsietatik sartu eta atera ibiltzen ziren, eta logelako habeetan egiten zuten habia. Alabaina, behin ere ez zen saltzailea bere bizimoduaz kexatzen, lorategi txiki bat baitzeukan bere etxetxoaren atzeko al8 ametsen ahotsa dean, eta han sagarrondo bat hazten zen. Zuhaitz berde altu bat zen, oso berdea eta oso altua, eta handik erortzen ziren udazkenero belarretara sagar gorri-gorri batzuk, Swaffhameko gozoenak. Gau batean, John Chapman lo seko zegoela, ahots ezti bat aditu zuen ametsetan, ilargia bezain argia. —Londreseko zubira joan behar duzu, Londreseko zubira joan behar duzu… —esaten zion ahotsak. Saltzailea ikaratuta esnatu zen. Ohean eseri zen, begiak igurtzi zituen eta ingurura begiratu zuen. Hitz egin zion pertsona aurkitu nahi zuen, baina gela hutsa eta ilun-iluna zegoen, eta ohearen oinean lo egiten zuen txakurraren zurrunga besterik ez zen han aditzen. «Ametsa besterik ez zen», pentsatu zuen John Chapmanek. «Ametsa besterik ez». Hala ba, buelta eman eta lo hartu zuen berriz. Hurrengo gauean, ordea, ilargia bezain argia zen ahots hura aditu zuen ostera ere. 9 hugh lupton —Londreseko zubira joan behar duzu, Londreseko zubira joan behar duzu… —jarraitzen zuen ahotsak. Esnatu zenean, John Chapmanek ikusi zuen gelan inor ez zegoela eta iluna zegoela; eta, hala, pentsatu zuen «Ametsa besterik ez zen», eta lo hartu zuen berriz. Baina hurrengo gauean berriz ere aditu zuen «Londreseko zubira joan behar duzu…» esaten zuen ahotsa, eta orduan pentsatu zuen John Chapmanek: «Ametsak oso gauza bitxia dira. Batzuetan ez dute ezer esan nahi, baina beste batzuetan merezi du entzutea. Ez ote da komeniko amets honek esaten didanari kasu egitea?». Zer egingo zenuten zuek John Chapmanen lekuan egongo bazinate? 10 ametsen ahotsa Saltzaileak denbora puska eder bat eman zuen pentsatzen, eta azkenean esan zuen bere artean: «Bai jauna, ametseko ahotsari kasu egin eta Londreseko zubira joango naiz». Hala ba, biharamunean, manta bat atera, bil-bil egin eta lepoan hartu zuen, sartu zituen zorroan ogi-kozkor bat eta gazta puska bat, txistu egin zion txakurrari martxan jar zedin eta han abiatu ziren biak Londres aldera. Bi egunez, saltzailea gelditu gabe ibili zen, ibili eta ibili, kaleak, plazak eta bideak korrituz, Tamesis ibaia gurutzatzen duen Londreseko zubira ailegatu zen arte. Denbora haietan, zubia dendez betea zegoen eta sekulako zalaparta izaten zen, oinez, zaldiz, gurdiz edo zalgurdiz zihoan 11 hugh lupton jendearekin. Sekula ez zuen saltzaileak hainbesteko joan-etorria ikusi. Ez zekien ondo zer egin, eta, hala, zubiko parterik alturaino joan eta hantxe geratuko zela zain erabaki zuen. Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan pasatu zuen, zubiaren azpian lo… eta ez zen ezer ere gertatu. Biharamunean, zubira igo zen berriz, eta denda baten sarreran zegoen koska batean eseri zen. Baina orduan ere ez zen ezertxo gertatu. John Chapman goseak eta hotzak akabatzen zegoen, eta pentsatzen hasi zen: «Ametsak oso gauza bitxia dira. Batzuetan merezi du entzutea, baina beste batzuetan ez». Hala ba, zutitu egin zen etxerako bide luzeari ekiteko. Baina une hartantxe dendako jabea atera zen, hurbildu zen Johnengana eta esan zion: —Jakin liteke zer gertatzen zaizun, gizona? Atzo egun osoa zubiaren erdian jarrita pasatu zenuen ezertxo ere egin gabe, eta gaur goiz osoa daramazu hemen eserita, hotzak dardarka. Norbaiten zain zaude? —Begira —erantzun zion John Chapmanek—, behin, amets batean, ilargia bezain argia zen ahots batek esan zidan: «Londreseko zubira joan behar duzu», eta gauza bera errepikatzen zuen behin eta berriz. Hala ba, kasu egin nion eta etorri egin naiz. Saltzaileak burua atzeraka bota zuen, eta barre-algara batean hasi zen: 12 ametsen ahotsa —Ametsak, ja, ja, ja! —zioen, sabelean zartakoak joaz—. Zu burutik zaude, gizona! Baina nola bururatzen zaizu ametsei kasu egitea? Begira, gauza bat kontatuko dizut. Nik, bart arratsean, ez hanka eta ez buru zuen amets bat egin dut. Beste herri batean nengoen… Nola zuen izena? A, bai, Swaffham! Han etxe txiki bat zegoen, teilatua zuloz betea zeukana, eta ametsean zulo bat egiten nuen pala batekin sagar gorri gozogozoak ematen zituen sagarrondo zahar baten zainen artean… ba, gauza da, palari eman eta eman jardun ondoren, ontzi bat aurkitu nuela, goraino urrez betea… baina zuk uste duzu nik Ingalaterra erdia gurutzatuko dudala amets bateko urrearen bila? Ez jauna! Eta sinetsi niri, laguna, ni zu banintz… Halako batean, dendaria bakarrik geratu zela konturatu zen. Eskuin-ezker begiratu, eta John Chapman korrika atera 13 hugh lupton 14 ametsen ahotsa zela ikusi zuen. Bai: John Chapman tximista bezala zihoan korrika Londreseko kaleetan barna, eta ez zen ez egunez ez gauez gelditu bere etxera ailegatu zen arte. Eta, ailegatu bezain pronto, pala hartu eta lanari ekin zion. Zuloa egiten hasi zen sagarrondo zaharraren zainen artean, eta eman eta eman jardun ondoren, eltze handi bat jo zuen palaren puntarekin. Eltzea hautsi egin zen, eta barrutik zer aterako… eta hara han, isuri batean, urrezko txanponak. Bazen han ehunka txanpon, milaka, eta gehiago ere bai! Eta egun hartan bertan utzi zion John Chapmanek erresuma osoa txikikeria saltzen korritzeari. Urre hura nahikoa izan zuen bere etxeko teilatuko zuloak estaltzeko, leihoetan beira berriak jartzeko eta gosetzen zen aldi bakoitzean jateko. Eta nola hura gastatuta ere diru asko geratzen zitzaion sobran, jatekorik eta lotarako aterperik ez zuten eskaleei eman zien urrearen parterik handiena. Eta halaxe bizi izan zen John Chapman zoriontsu bere azken egunak arte. Eta, hil zenean, udaletxeak agindu zuen egiteko estatua polit bat John Chapman bere txakurrarekin agertzen zena, eta Swaffhameko merkatuaren erdi-erdian jarri zuten. Eta estatuaren oinean zegoen harrian hitz batzuk grabatu zituzten honako hau ziotenak: «Fida zaitez ametsez». 15 Tximinoa eta Aita Jaungoikoa Haitiko ipuina Bazen behin atso bat basoan erleak hazten zituena. Erlaun­ tza erruz zeukan, eta udako azken egunetan sekulako eztia jaso zuen. Ontzi, pitxar, pote eta upel, goraino geratu ziren denak ezti gozo, urre­kolore eta likatsuz beteak. Nahi al duzue jakin zer egin zuen atsoak ezti harekin guz­ tiarekin? Parte handi samar bat gorde egin zuen, pote batzuk bere lagunei oparitu zizkien eta gainerakoa pegar handi ba­ tean sartu zuen. Goiz batean, pegarra buruan hartu eta basoan barneratu zen, merkatura joateko asmoz. Pegarra goraino zegoen betea, eta alde batera eta bestera kulunkatzen zen atsoak pauso bat ema­ ten zuen aldi bakoitzean. Eta, halako batean, gauza ikaraga­ rri bat gertatu zen. Andreak estropezu egin zuen zuhaitz baten zainarekin, irristatu eta, danba! lurrera joan zen. Pegarra mila zatitan hautsi zen, eta eztia osorik isuri zen. Andrea, etsita, negarrez hasi zen. 16 tximinoa eta aita jaungoikoa —Hau zoritxarra, Aita Jaungoikoa! —intziri egiten zuen etxeratzean, eskuak zerura jasoz—. Zergatik bidali didazu hain­ beste zoritxar? Hauxe bai zoritxarra, Aita Jaungoikoa! Nolako zoritxar handia bidali didazun…! Tximino txiki bat zegoen zuhaitz batean eserita, eta osorik ikusi zuen gertatua. Andrea urrutiratu zenean, tximino txikia zuhaitzetik jaitsi zen eta behatz bat sartu zuen pegarretik atera zen gauza likatsu urre­kolore hartan. Aurreneko aldia zen ho­ rrelako gauza bat ikusten zuena, eta, behatza ahora eramanda, ikaragarri gustatu zitzaion. —Ummm, bai gozoa zoritxarra! —oihu egin zuen tximi­ noak—. Nik ez nuen behin ere probatu, baina oso­oso gozoa da! Leporaino beteko naiz zoritxarrez! 17 hugh lupton Eta zoritxarra jan eta jan ari­ tu zen denbora puska batean, tu eginez botaz nahastuak zekartzan zuhaitz­azalen puxkak. Lurreko zoritxarra osorik agortu zenean, pegar­puskak miazkatu zituen. —Zoritxarra gozo­gozoa da! —esaten zuen behin eta berriz. Eta lurrean geratzen zen azken tanta urre­kolorea ezpainetara eraman ondoren, gauza bakarra zerabilen tximino txikiak buruan: «Zoritxar gehiago nahi dut». Baina nondik aterako zuen? Orduan atsoak esandako hitzez gogoratu zen: Aita Jaungoikoa, zergatik bidali didazu hainbes­ te zoritxar? Eta, burua igurtziz, tximino txikia pentsatzen ha­ si zen: «Zoritxarra Aita Jaungoikoak bidali badu, hura ikus­ tera joan, besterik ez dut egin behar, eta zoritxar gehixeago eskatu…». Zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta ideia hobea irudi­ tzen zitzaion. Hala, igotzen hasi zen, zuhaitzean gora eta gora eginez, Aita Jaungoikoaren etxera ailegatu zen arte. Aita Jaun­ goikoa eguzkitan eserita zegoen, munduari begira. —Kaixo, Aita Jaungoikoa —esan zuen tximinoak, eta Aita Jaungoikoak irribarre egin zuen. —Kaixo, tximino txikia. Zer behar duzu? —Aita Jaungoikoa, zoritxarra eskatzera natorkizu, zoritxar asko. Hura entzunda, Aita Jaungoikoa guztiz harritua geratu zen. 18 tximinoa eta aita jaungoikoa —Egiatan nahi duzu zoritxarra, tximino txikia? —oihu egin zuen. —Bai, izugarri gustatzen zait. Zori­ txarra gozoa eta likatsua da, eta ahal du­ zun guztia ematea nahi dut. Aita Jaungoikoak, zutik jarrita, esan zion: —Begira ba, hau suertea, tximinoen­ tzako zoritxar berezi bat daukat. Seguru al zaude nahi duzula? Animalia txikiak baietz egin zuen buruarekin. Orduan Aita Jaungoikoak larruzko zorro bat atera zuen bere etxe­ tik eta esan zuen: —Begira, tximino txikia, zaku hau zoritxarrez betea dago. Zer egin be­ har duzun esango dizut: eraman ezazu zuhaitz bat bera ere haz­ ten ez den hondarrezko basa­ mortu handi batera, eta, hara iristean, askatu eta ireki. Nahi duzun adina zoritxar aurkituko duzu barruan. Esan eta egin. Heldu zion ondo tximino txikiak zakuari, jaitsi zen bizi­bizi mundura, eta eroaren gisaren ibili zen ko­ rrika basamortuaren erdiraino heldu zen arte. Orduan eseri egin zen. Goseak amorratzen zegoen eta urdaila zarataka zeukan, eta ahoa ur egiten zitzaion zenbat zoritxar egongo zen zakuaren barruan pentsatze hutsarekin. Ezpainak behin eta berriz miaz­ katuz, tximinoak, Aita Jaungoikoak esanda bezala, zakuaren 19 hugh lupton lokarriak askatu zituen, eta tximino bati burura dakiokeen zo­ ritxarrik handiena atera zen handik… Zakur mordo bat! Bat, bi, hiru, lau, bost, sei eta zazpi zakur beltz, izugarri handiak, etengabe zaunkaka eta lerdea zeriela! —Ospa segituan hemendik! —oihu egin zuen tximinoak, eta, zakua askatuz, salto batez altxatu eta airean joan zen handik. Zazpi zakur beltzak ere korrika hasi ziren ordea tximi­ noaren atzetik, zaunka eta zaunka, isildu gabe. Tximino gizajoak hanketan sumatzen zuen zakurren arnasa, eta er­ di akabatuan zegoenean, non agertzen den zuhaitz bat. Bai, zuhaitz bat sortu zen hutsetik, basamortuaren erdian: basamortu agor eta kiskalgarriaren erdian, urik ez dagoen eta sekula zuhaitzik hazten ez den tokian. 20 tximinoa eta aita jaungoikoa Tximino txikia bizkor­bizkor joan zen adarretan go­ ra, eta zazpi zakur beltzak bueltak ematen hasi ziren zu­ haitzaren inguruan, lerdeka, zaunkaka eta marmarka denak. Desiratzen zeuden tximinoa harrapatzeko, baina, zakurrek ez baitakite zuhaitzetara igotzen, ezin izan zioten heldu. Tximinoak zuhaitz­adarretan pasatu zuen egun osoa, bel­ durrarekin dar­dar­dar. Azkenean, eguzkia sartu eta basamor­ tuan gaua zabaltzen hasi zenean, buztana hanka artean zutela urrundu ziren zazpi zakurrak. Eta orduan tximinoa zuhaitze­ tik jaitsi eta tximista bezala abiatu zen basora. Baina zuek galdezka ariko zarete zeuen artean: zeinek jarri zuen zuhaitz hura basamortuaren erdian, zuhaitzik behin ere hazten ez den hondarretan? Nik esango dizuet: Aita Jaungoikoa izan zen, hark oso ondo baitaki ez dela ona zoritxar gehiegi izatea, baita tximinoa bazara eta zuretzat nahi baduzu ere mundu honetako zoritxar guztia. 21 Itsua eta ehiztaria Afrika mendebaleko ipuina Bazen behin gizon itsu bat bere arrebarekin basoaren ondoan zegoen etxola batean bizi zena. Itsua oso gizon buru-argia zen. Ikusten ez bazuen ere, ematen zuen gehiago zekiela munduaz bista zorrotza dutenek baino. Egunero-egunero, bere etxolako atean esertzen zen eta berriketan jarduten zen handik pasatzen zen jendearekin. Arazoak zituztenak edo zerbait jakin nahi zutenak itsuarengana joaten ziren kontsulta egitera, aholku onak ematen baitzituen beti eta galdera guztiak asmatzen zituen. —Nola izan zintezke horren jakintsua? —galdetzen zion jendeak harrituta. Itsuak irribarre batekin erantzuten zuen beti: —Belarriekin ikusten dudalako —esaten zuen. Egun batean, itsuaren arreba beste herri bateko ehiztari batez maitemindu zen, eta berehala erabaki zuten ezkondu behar zutela. Ezkondu ziren ba, eta, ezteietako bazkariaren ondoren, bere emaztearen etxolara joan zen ehiztaria bizitzera. 22 itsua eta ehiztaria Ehiztari hark ordea behin ere ez zuen astirik izaten bere emaztearen senarrarekin egoteko. —Zertarako balio du gizon itsu batek? —esan ohi zuen. Eta emazteak honela erantzuten zion: —Senar maitea, ikusten duen jendeak baino gehiago daki munduaz nire anaiak. —Ja, ja, ja! —barre egiten zuen ehiztariak—. Zer jakin lezake munduaz bizitza osoa ilunpetan pasatu duen gizon batek? Ja, ja, ja, ja…! Egunero-egunero, ehiztaria basora joaten zen lantza bat, geziak eta tranpak hartuta, eta ilunabarrean, etxeratzen zenean, itsuak esaten zion beti: —Zergatik ez nauzu bihar zurekin ehizara eramaten? Ehiztariak, ordea, ezetz egiten zuen buruarekin. —Zertarako balio du gizon itsu batek? —esaten zuen behin eta berriz. Halaxe pasatu ziren egunak eta asteak eta hilabeteak, eta itsuak arratsaldero galdetzen zion bere arrebaren anaiari: —Zergatik ez nauzu bihar zurekin ehizara eramaten? 23 hugh lupton Eta, arratsaldero, ehiztariak ezetz esaten zion. Baina behin, arratsalde batean, gizon itsuak oso umore onean aurkitu zuen bere koinatua, gazela handi-handi bat ehizatu baitzuen. Emazteak jateko prestatu zuen, eta, afaltzen bukatu zutenean, ehiztariak, itsuarengana jiratuz, esan zion: —Konforme, bihar nirekin etorriko zara ehizara. Hala ba, biharamunean elkarrekin joan ziren bi gizonak basora. Ehiztariak zeramatzan lantza, geziak eta tranpak, eta itsua eskutik helduta gidatzen zuen, zuhaitzen artean zihoan bidezidorretik gidatuz. Zenbait orduan ibili ondoren, itsua kolpetik gelditu eta tira egin zion eskutik ehiztariari. —Ixo! —esan zion—. Lehoi bat dabil hemen gertu! Ehiztariak ingurura begiratu zuen, baina ez zuen ezertxo ere ikusi. —Lehoi bat dabil hemen gertu —errepikatu zuen itsuak—, baina zu ez zaitez kezkatu. Sabela betea dauka, eta lehoiku24 itsua eta ehiztaria me bat bezala dago zuhaitz baten itzalpean seko lo. Ez ikararik izan: ez digu erasorik egingo. Bi gizonek aurrera jarraitu zuten, eta handik gutxira ehiztariak ikusi zuen itsuak arrazoia zuela: lehoi bat zegoen bidebazterrean, siesta egiten zuhaitzaren itzalean. Handik pasatu ondoren, ehiztariak galdetu zuen: —Nola zenekien zuk lehoi bat zegoela hor? Gizon itsuak irribarre batekin erantzun zion: —Belarriekin ikusten dudalako. Handik pixka batera, itsua berriz ere gelditu zen, eta ostera ere tira egin zion eskutik ehiztariari. 25 hugh lupton —Ixxxo! —esan zuen—. Elefante bat dabil hemendik! Ehiztariak ingurura begiratu zuen, baina ez zuen ezer ere ikusi. —Elefante bat dabil hemendik —errepikatu zuen itsuak—, baina ez dugu zertan kezkatu… Putzu batean dago, bainatzen ari da, eta ez digu minik emango. Bi gizonek bidezidorretik aurrera jarraitu zuten eta handik gutxira elefante handi-handi bat ikusi zuten uretan bainatzen. Ura belaunetaraino iristen zitzaion, eta lohi-zorrotadak botatzen zituen bizkarrera. Handik pasatu ondoren, ehiztariak galdetu zuen: —Nola zenekien zuk elefante bat zegoela hor? Gizon itsuak irribarre batekin erantzun zion: 26 itsua eta ehiztaria —Belarriekin ikusten dudalako. Bi gizonek ibiltzen jarraitu zuten, basoko soilgune batera iritsi ziren arte. Orduan ehiztariak esan zuen: —Hemen jarriko ditugu tranpak. Ehiztariak tranpa bat jarri zuen, eta bestea prestatzen erakutsi zion itsuari. Bi tranpak jarri zituztenean, esan zuen ehiztariak: —Bihar hona itzuliko gara, ea zer harrapatu dugun. Etxeratu ziren bi gizonak, eta, hurrengo egunean, goizean goiz jaiki ziren berriz ere basoan barneratzeko. Ehiztariak eskua luzatu zion itsuari, gidatzeko, baina honek esan zuen: —Ez dut laguntzarik behar; orain ezagutzen dut bidea. Eta ibiltzen hasi ziren. Itsua aurretik zihoan, baina behin ere ez zuen estropezu egin, ez lurretik ateratzen ziren zainekin, ez adarrekin, ez bidearen gainean eroritako zuhaitzekin. Itsua primeran gogoratzen zen bideko gorabeherez: jiratu behar zenean jiratzen zen, eta lurreko zulo guztiak saihesten zituen. Bi gizonak zenbait orduan ibili ziren, bezperan tranpak jarri zituzten basoko soilgunera heldu ziren arte. Segituan ikusi zuen ehiztariak txori bana zegoela tranpetan harrapatua. Bere tranpako txoria txikia zen eta lumak grisak eta zikinak zituen; itsuaren tranpakoa, berriz, eder-ederra zen, luma gorri, berde eta urre-koloreekin. —Txori bana harrapatu dugu —esan zion ehiztariak itsuari—. Zu zaude hemen eserita nik txoriak tranpetatik ateratzen ditudan bitartean. Obeditu zuen itsuak, eta eserita geratu zen ehiztaria tranpetara zihoan bitartean, bere artean pentsatuz: «Ikusten ez duen gizon batek ezin izango ditu bereizi». 27 hugh lupton Eta zer egin zuen? Txori txiki grisa eman zion itsuari, eta beretzat hartu zuen luma gorri, berde eta urre-koloreak zituen txori ederra. Itsuak txori grisa hartu zuen, zutitu zen eta bi gizonak elkarrekin herrira abiatu ziren berriz. Ibilian puska bat egin zutenean, ehiztariak esan zuen: —Zu horren buruargia baldin bazara eta belarriekin ikusten baldin baduzu, erantzun iezaiozu galdera honi: zergatik dago mundu honetan halako gorrotoa eta halako amorrazioa, eta zergatik dago hainbeste gerra? Eta itsuak erantzun zion: —Munduan asko direlako zu bezalako pertsonak, berea ez dutena hartzen dutenak. Hura adituta, lotsa-lotsa egina geratu zen ehiztaria. Hartu zuen orduan itsuaren eskuetatik txori txiki grisa, eta gorri, berde eta urre-koloreko txori ederra eman zion. Eta ondoren barkamena eskatu zion: —Barkatu —esan zuen. Eta ibili eta ibili segitu zuten, eta, denbora puska baten ondoren, esan zuen ehiztariak: —Zu horren buruargia baldin bazara eta belarriekin ikusten baldin baduzu, erantzun iezaiozu galdera honi: zergatik dago mundu honetan halako maitasuna eta halako ontasuna, eta hainbesteko samurtasuna? Eta itsuak erantzun zion: —Munduan asko direlako zu bezalako pertsonak, beren hutsetatik ikasten dutenak. 28 itsua eta ehiztaria Eta ibili eta ibili segitu zuten, azkenean etxera heldu ziren arte. Eta egun harez geroztik, aditzen zuenean ehiztariak norbaitek itsuari galdetzen ziola: «Zu nolaz zara horren jakintsua?», jartzen zuen besoa bere emaztearen anaiaren lepoan eta irribarre batekin erantzuten zuen: —Belarriekin ikusten duelako… eta bihotzarekin entzuten. 29 TA N TA I A 1. Hugh Lupton Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk Irudiak: Niamh Sharkey 2. Oscar Wilde Erraldoi berekoia eta beste ipuin batzuk Irudiak: P. J. Lynch 3. Jerry Pinkney Esoporen elezaharrak Irudiak: Jerry Pinkney 4. Charles Dickens Gabon-kanta Egokitzapena: Pablo Antón Pascual Irudiak: Christian Birmingham 5. Maria Angelidou Greziar Mitoak Irudiak: Svetlin 6. Mary Hoffman Isatsetik tiraka Irudiak: Jan Ormerod 7. William Irish Detektibe-ikaslea Lapurreta garesti bat Irudiak: Rubén Pellejero 8. Steven Zorn Fantasmen kontakizunak Irudiak: John Bradley 9. Charles Dickens Oliver Twist Egokitzapena: Pablo Antón Pascual Irudiak: Christian Birmingham 10. Arthur Conan Doyle Dantzarien misterioa Zilarrezko izarra Irudiak: Tha 11. Daniel Defoe Robinson Crusoe Egokitzapena: Eduardo Alonso Irudiak: Robert Ingpen 12. Jonathan Swift Gulliverren bidaiak Egokitzapena: Martin Jenkins Irudiak: Chris Riddell 13. Jules Verne Miguel Strogoff Egokitzapena: José María Pérez Zúñiga Irudiak: Javier Serrano 14. Cornell Woolrich Kristalezko begia Charlie gaur gauean aterako da Irudiak: Tha Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk Nola izan liteke itsu batek argitasun handiagoz ikustea ikusmen zorrotza duen ehiztari batek baino? Izan liteke euria egiten duenean opilak botatzea, eta arrainak belarretan igeri ibiltzea? Eta zer gertatuko da kale-saltzaile pobre batek ahots batek ametsetan esaten diona egitea erabakitzen baldin badu? Liburu honetako zazpi ipuinetan, ia ezer ez da ematen duena: kontakizun jakingarriotan sorpresa batetik bestera eta mirari batetik bestera ibiliko gara. Protagonistak, batzuetan, pertsona buruargiak dira, sen handikoak, asmamen eta jakinduriaz jarduten dutenak, eta, besteetan, animalia harrigarriak edo sotilak, beren abentura harrigarriekin miretsita uzten edo ateraldi burugabeekin dibertitzen gaituztenak. Liburu honetako istorio ederrek jakinarazten digute kontu handiz ibili behar dela behar baino gehiago hitz egiten duten pertsonekin, ametsak sinestea ez dela beti erokeria bat izaten iradokitzen digute, eta erakusten gogoko… eta bihotzeko begiekin ikusten duena dela jakintsuena. C100653 Niamh Sharkey artistaren irudiek ipuin hauen xarma eta misterio osoa berregiten dute. Marrazki soil estilizatuen bitartez, testura erakargarriekin eta kolore harmoniatsuekin, kontakizunen jatorrizko herrietara garamatzate. Argitalpen hau jarduera-aurkibide batez dago hornitua.