erakusketa paneles 12-16

Anuncio
GAZTEGUNEA
ANTIGUA
12
Kabia
Non: Errenterian
Noiz: 2012an zehar
Antolatzaileak/sustatzaileak: Donostia 2016, Arkitektura Kolektiboak eta Errenteriako Udala
Laburpena:
Errenteria egiteko modu berri eta berritzailea izan zen. Bertan, herriko eragile eta interesa zuen edonork har zezakeen
parte, espazioa denei irekia baitzen. Kreatiboa izan zen, berria zelako eta sortzea zuelako helburu. Aktiboa zen,
berritzailea eta parte-hartzailea zelako.
KABIA bera egitura arkitektonikoa izan zen. Pontika auzoan egitura arkitektoniko edo karpa bat jarri zen, 30×15
metroko azalerakoa. Egitura horren azpian egon zen KABIA, sormen eta elkarlanerako espazioa. Egitura bost
hilabetez egon zen jarrita, baina Kabia iraunkor izateko bokazioz jaio zen.
Hiria egiteko beste modu bat jarri zen martxan, errenteriarrak elkarlanean, oinarritik abiatu eta oinarrira. Partehartzea, berdintasuna, eraldaketa, ahalduntzea, berrikuntza, eduki libreak edo auzolana izan ziren Errenteria beste
modu batera eraikitzen hasteko tresnetako batzuk.
Kabia Espazio Kreaktiboa martxan jartzeko, hainbat lantalde osatu ziren: elkarbizitza, normalizazio politikoa, kultura
eta sormena, teknologia berriak eta hirigintza.
Fue una experiencia que se llevó a cabo en el año 2012, en Errenteria. Se instaló una carpa en un solar del barrio de Pontika y se crearon varias comisiones
(convivencia, normalización política, cultura y creatividad, nuevas tecnologías y urbanismo) para trabajar su contenido. Se puso en marcha otra forma de hacer las
cosas, con los/as errenteriarras trabajando en equipo, partiendo de la base y para la base.
GAZTEGUNEA
ANTIGUA
13
Astra: arma-fabrika izatetik kultur fabrika izatera
www.astragernika.net
Non: Gernikan
Noiz: 2005etik aurrera
Antolatzaileak/sustatzaileak: Astra Koordinadora, Gernikako Udala
Laburpena:
Astra eraikina arma-fabrika izan zen; 1913an zabaldu eta 1998an itxi zuten, eta garai onenetan 500 langile izan zituen.
2005ean bota nahi izan zuten, etxebizitzak egiteko, baina herri-mugimenduak bertan behera utzi zuen asmo hori.
Gernikak kultur eskaintza urria zuen eta eragile batzuek pentsatu zuten Astra horretarako leku aproposa zela. Horrela,
2005ean eta 2006an bi aldiz okupatu zuten, eta mugimendu horien ondorioz, Astra Gernikarentzat taldea osatu
zuten. Mugimendu horrek hainbat eskaera egin zituen: Astra publikoa izatea, kulturarako erabiltzea, eta haren
etorkizuna herritarren esku egotea.
2007 urtean Udalak erosi zuen eraikina, eta Eusko Jaurlaritzak konpontzeko dirua eman zuen 2010 urtean, Sormen
Fabrika egitasmoaren barruan.
Eraikinak hiru solairu ditu, eta lehenengo biak konponduko dituzte ekainean amaituko diren lanetan. Besteak beste,
ondoko hauek antolatuko dituzte: dantza eta arte eszenikoetako gorputz-faktoria bat, ikus-entzunezkoetarako beste
bat eta arte plastikoetako lantegiak.
El edificio Astra fue una fábrica de armas desde 1913 a 1998, con un gran arraigo en Gernika. En el año 2005 hubo un proyecto para derribarlo y construir viviendas,
pero el movimiento social, que reclamaba un equipamiento cultural, consiguió paralizarlo. En el año 2007 el Ayuntamiento compró el edificio y está en marcha un
proyecto para que sea una Fábrica de Creatividad.
GAZTEGUNEA
ANTIGUA
14
Guardetxea
www.guardetxeabandabat.org
Non: Donostian
Noiz: 2009tik aurrera
Antolatzaileak/sustatzaileak: Banda bat Elkartea, Donostiako Udala
Laburpena:
Donostiako Urgull mendiaren magalean kokaturik, “Banda bat” izena duen elkarteak kudeatzen du.
Eraikin honen kontzesioa, lehiaketa bidez egin zen 2009an, onura plublikokoa den “Banda bat”elkarteari.
Guardetxean, kulturaren sustapena, kultur artekotasuna eta gizarte kohesioa lantzen dira, batipat gazteei zuzentzen
zaizkien ekimenen bitartez.
Besten artean
“TOPAK”,
munduko arrozak,
musika edo poesiaemanaldiak,
tailerrak…
antolatzen dira
Se encuentra en la falda del monte Urgull y lo gestiona la asociación “Banda bat”, desde que en 2009 se le realizó a esta asociación de utilidad
pública la concesión mediante concurso.
Se trabajan la promoción cultural, la interculturalidad y la cohesión social, a traves de actividades dirigidas principalmente a jóvenes.
GAZTEGUNEA
ANTIGUA
15
Gonbidatuta zaude proiektu honetan parte hartzera.
Gustura jasoko ditugu zure ekarpen edo iradokizunak.
Nahi baduzu, idatzi hemen, edo jarri harremanetan gurekin posta elektronikoz:
[email protected]
[email protected]
Te invitamos a participar en el proyecto. Aceptaremos de buen grado tus aportaciones o sugerencias.
Si quieres, puedes escribirlas en esta hoja, o hacernoslas llegar a través de este correo electrónico.
ONGI ETORRI
ANTIGUAKO
GAZTEGUNERA
GAZTEGUNEA ERAIKITZE BIDEAN.
SARTU GUREKIN!
Descargar