Ecologismo

Anuncio
EKOLOGISMOA
Sarrera:
Bizidunen eta beren inguruaren arteko harremanen azterketaz arduratzen den biologiaren alorra da. Fisika zein
biologia alderdiak hartzen dira kontuan azterketa horretan. Bizi ahal izateko animalia eta landare mota guztiek
moldatu behar dute ingurunera, behar dituzten energia, elikagaiak, babesa, etab. ingurunearen baldintzen
araberakoak bait dira. Ekologian autoekologia eta sinekologia bereizi izan dira. Lehenak organismo batek edo
organismo mota batek ingurunearekin duen harremana aztertzen du. Bigarrenak, berriz, organismoek
eratutako taldeak eta horien eta ingurunearen arteko harremanak aztertzen ditu: ekosistemak, komunitateak,
etab. Dena dela, gaur egun bizidunaren ekologia, mota bereko izaki bizien taldearen ekologia, komunitatearen
ekologia (izaki bizien hainbat taldek osatutako komunitatea) eta eta ekosistemarena hartzen dira kontuan.
Biologiaren alor honi Haeckelek eman zion ekologia izena 1869an eta 1900ean antolatu zen zientzia berezi
gisa.
Talde ekologistak:
1972an sortu zen ekologiaren alorrean eragin gehien izan duen nazioarteko talde ekologista, Greenpeace. Urte
hartan bertan ekintza xume batzuk egin zituen Bikini atoloian egiten hari ziren saio nuklearren kontra, baina
zenbat eta ingurugiroaren aurkako mehatxuak gehiagotu, orduan eta ekitaldi gogor eta eragin handiagokoak
egin izan ditu Greenpeacek, gaur egun 3 bat milioi kide dituen nazioarteko sare bihurtzeraino. 1977an
Rainbow Warrior (Ortzadarraren Gerraria: ortzadarra baita Greenpeaceren ikurra) deritzan itsasontzia erosi
zuen, erakunde horren nolabaiteko sinbolo bihurtu dena, eta gaur egun ontzidi handi bat du, itsasoko eta
ibaietako ontziz eratua.
Ekintza zuzena da Greenpeaceren alderdi agerikoena baina ez du inoiz indarkeria erabiltzen, bere jatorriaren
eta gizarte aldaketaren aldeko beste higikunde handi batzuekin duen loturaren ispilu. Haren mezua erraza eta
1
indar handikoa da: mundu guztiak du aire garbia, ur garbia eta arriskurik gabeko etorkizuna izateko
eskubidea.
Amazoniako baso suntsiketa:
Munduko basoak emaitza jorienetako bat dira, eta Amazonia da, inondik ere, ingurugiroaren ikuspegitik
munduko lekuri interesgarriena eta erakargarriena. Zoritxarrez, tropikoko baso asko gero eta lur eremu
gehiago ari da galtzen larretarako eta laboretarako erabiltzeko.
Gizakiaren eragina:
Lurreko landare eta animalia aniztasuna (bioaniztasuna) da gizakiaren eragin kaltegarria izan duen gizadiaren
ondarearen alderdietako bat. Landare, animalia eta mikroorganismo asko desagertzeko zorian dira gizakiak
neurriz gain ustiatu dituelako. Paisaiak aldaketa handiak izan ditu, oro har, biztanleria kopuruz gero eta
handiagoaren eragin hondatzailearen ondorioz. Eremu jakin batzuetan, nekazaritzako lurren urritasunaren
ondorioz baso asko bota dira, leku heze asko agortu dira eta bazkaleku leku handiak ureztatzen hasi dira.
Bestalde, gizakiaren hondakinak uretara botatzeak eragin zuzena izan du ur gezaren erabilgarritasunean.
Gauza bera gertatzen da lur azpiko urekin, akuiferoak ezin gehiago ustiatu izanaz gainera, geologo batzuk
uraren urritasunaz kezkatzeraino, gizakiaren jarduerak pozoindu egin baititu ur horiek, eta ezin erabilizko
bihurtu. Era horretara kolokan jarri da ura, izatez funtsezko baliabide dena.
Lur azaleko geruza ere gehiegi ustiatu izan du, berez berritzeko ahalmena duen arren, nekazaritza produkzioa
bultzatzeko ahalegin gehiegizkoak.
Lurra babesteko behar bezalako neurriak hartu ez direnez, azaleko geruzaren zati hadi bat urak edo haizeak
eraman du. Lurra ezin ordezkatuzko ondasun du gizarteak, mende asko behar baitira lur zentimetro gutxi
batzuk sortzeko. Ekosistema naturaletan higiduraren eraginez izan diren ur galerak, bazkalekuak eta basoak
adibidez, ez dira garrantzi handikoak, eta izadiak berak berdintzen ditu lurra sortzeko dituen prozesu naturalen
2
bidez.
Ingurugiroari dagozkion arazoaren artean ozonoa da XXI mendearen hasieran oso modan dagoen beste arazo
bat. Badirudi estratosferako ozono kopurua gutxitu egin dela, baina faktore asko daude tartean.
Zientzialari asko kezkatuta dauka arazo horiei ematen zaion garrantzi gehiegizkoak, komunikabideetan
albisteak oso azalekoak baitira, eta nahasmen handia eta azkenik errealitatearen ezjakintasun erabatekoa
sortzen dute. Zientzialari horiek ez dute ukatzen ingurugiroa hondatua dagoenik ez eta hondamen hori
gelditzeko neurriak hartu behar direnik ere, baina informazio egiazkoago baten alde daude eta zeharo
gaitzesten dituzte gai horretaz ezer ez dakiten kazetariek idatziriko albiste alarmistak.
Berotegi efektua:
Berez gertatzen da eta horri esker bizitzari ematen dion muga jakin batzuen baitan mantentzen da tenperatura.
Baina berezko gertaera horri industriaren jardunak eguratsera kopuru handian igotzen dituen gasen eragin
kaltegarria gehitzeak arazo handi bat sortzen du. Gas horiek (CO2, Ch4, NO, lurrina…) eguratsean
kontzentratzen direnean ez diote kanpora ateratzen uzten lurraren gainaldeak islatzen duen irradari, jotzen du
beraz irradak gas geruza moduko honi negutegi bat bailitzan), itzultzen da berriz lurraren gainaldera, eta lurra
egoki dena baina gehiago berotzen du.
Bibliografia:
Lur Entziklopedia tematikoa
3
Descargar