Subido por itzitamayo

LH4-tommargolarilanetaneuskara4santillana-180410122253

Anuncio
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua
11
IRAKURMENA.
LITERATURA- TESTUA
Tom margolari-lanetan
Larunbat goiza zen, goiz eguzkitsua, eta
jolasean ibiltzeko aproposa. Baina Tom
Sawyer bihurria ezingo zen jolasean ibili,
Izeba Pollik zigorra jarri baitzion ostiralean
piper egiteagatik. Goiz horretan, etxe
aurreko hesia margotu behar zuen Tomek.
Tom kalean zegoan, pintura potea esku
batean eta brotxa beste eskuan zeuzkala.
Brotxa pinturan busti eta hesia margotzen
hasi zen Tom. Laster hasiko ziren neskamutilak handik pasatzen eta barre egingo
zuten, zigortuta zegoela ikusita. Baina, batbatean, ideia bat bururatu zitzaion!, eta
hesia margotzen jarraitu zuen.
Handik gutxira, Ben Rogers agertu zen. Sagar gozo bat jaten
ari zen.
- Hara!- esan zuen burlati-. Tom zigortuta dago!
Tomek ez zion erantzun eta hesia margotzen jarraitu zuen.
- Kaixo, Tom! Zer moduz lanean? - esan zion Ben Rogresek.
- Kaixo, Ben.
- Igeri egitera noa. Ba al zatoz? Ez, ezta? Zuk gustokoago
duzu hesia margotzea…
- Bai, bai, gustoko dut! Ez dut beti hesi bat margotzeko
aukerarik izaten eta- erantzun zion Tomek.
1
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua
IRAKURMENA.
LITERATURA- TESTUA
Eta Tomek hesia margotzen jarraitu zuen. Ben adi-adi
zegoen Tomi begira. Halako batean esan zuen:
- Aizu, Tom, utzi niri pintatzen.
- Ez, Ben, ezin dut.
- Uzten badidazu, sagarra emango dizut.
Tomek brotxa eman zion eta sagarra hartu zuen.
Eta Ben jo eta ke hesia margotzenari zen bitartean,
Tom gerizpean zegoen, lasai-lasai sagarra jaten.
Lagun pila bat hurbildu ziren. Tomi burla egitera
zetozen, baina azkenean hesia margotzen
gelditzen ziren. Billy Frishek
kometa bat eman zion Tomi
hesia margotzen uztearren;
Jonny Millerrek hildako arratoi bat…
Lagun bakoitzak zeredozer ematen zion eta, arratsalderako
gauza pilo bat zituen Tomek.
Azkenean, larunbat ezin hobea pasatu zuen, ezer egin gabe
eta lagunez inguratuta. Eta hesia margotuta zegoen!
MARK TWAIN
Tom Sawyerren abenturak (moldatua)
Piper egin: eskolara ez joatea.
2
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua
IRAKURMENA.
LITERATURA- TESTUA
Irakurgaia lantzen
ULERMENA
1- Erantzun galderei.
o Noiz gertatu zen ipuinak kontatzen duena?
o Zer lan egin behar zuen Tomek?
Zergatik?
2- Azaldu.
o Zer bururatu zitzaion Tomi lana ez egiteko?
-
3- Zer lortu zuen Tomek bere lanari esker? Nork eman zizkion?
LORTU ZUENA
Bai / ez
NORK EMAN ZION
3
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua
IRAKURMENA.
LITERATURA- TESTUA
EGITURA
4- Ordenatu irudiak eta azaldu. Zer gertatu zen?
1
2
3
LABURPENA
4- Idatzi ipuinaren laburpena.
Tomek ZER EGIN
BEHAR zuen.
ZERGATIK.
Lana ez egiteko
PLANA.
AZKENEAN
zer gertatu zen.
4
Descargar