Subido por Hiba Akerkaou

9.GAIA. ENERGIA TERMIKOA

Anuncio
ANTIGUA-LUBERRI BHI
DBH2
FISIKA-KIMIKA mintegia
9.GAIA. ENERGIA TERMIKOA.
Energia termikoa
Gorputz bat osatzen duten partikulen
higiduraren ondorioz gorputzak daukan
energiari deritzo energia termikoa.
Tenperatura eta beroa
https://www.youtube.com/watch?v=uki80ihd8XU
● Hasieran bideoan ikusten duzun harriak energia termikoa dauka? Zergatik?
Bai, partikulak mugitzen ari direlako.
● Sopletea hurbiltzen dugunean, zer gertatzen zaie harria osatzen duten
partikulei? Partikulak azkarrago mugitzen hasten dira.
● Nola antzematen dugu harriaren energia termikoa aldatu dela?
Harriaren tenperatura igo delako.
● Azaldu zure hitzekin:
o Tenperatura: Gorputz baten maila termikoa
o Beroa: Tenperatura gorputz batean egiten duen transformazioa da
● Zer gertatzen da harria hondarraren gainean uzten dugunean? Zergatik?
Harriak energia termikoa transmititzen dio hodarrari.
● Gorputzek beroa dute? Zer dute?
Ez, energia termikoa dute
● Azaldu zure hitzekin euria eta beroaren arteko parekotasuna.
ANTIGUA-LUBERRI BHI
DBH2
FISIKA-KIMIKA mintegia
Beroaren efektuak gorputzetan
Beroak hiru efektu eragin ditzake:
● Egoera aldaketa
● Dilatazioa
● Tenperatura aldaketa
Ondoko irudian egoera aldaketen izenak idatzi beharko dituzu:
A Sublimazioa
D Baporizazioa
B Alderantzizko sublimazioa
E Solidotzea
C Fusioa
F Kondentsazioa
 Adierazi baieztapen hauek egia ala gezurra diren eta gezurra badira zure
hitzekin zuzen azaldu.
o Materia osatzen duten partikulak egoera likido eta gaseosoetan baino ez
dira higitzen, solidoetan finko daude. Egia
o Egoera solidoan, partikulak ontziari egokitzen zaizkio.
Gezurra, egoera solidoan daudenean forma finko bat mantentzen dutelako.
o Egoera gaseosoan higitzen dira partikulak bizkorren. Egia
o Gasek forma finkoa dute espazioan. Gezurra, gasek ez du formarik
o Gorputzen tenperatura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa
partikulen abiadura. Egia
ANTIGUA-LUBERRI BHI
DBH2
FISIKA-KIMIKA mintegia
Tenperatura neurtzea
Tenperatura
desberdinetako bi gorputz ukipenean jartzean, beroenak
energia
pasatzen dio hotzenari, harik eta bi tenperatur brdindu arte. Une horretan, oreka
termikoa lortu dela esaten da.
Tenperatura neurtzeko hiru eskala balia daitezke:
●
CELSIUS ESKALA
Izotzaren fusio-tenperaturari 0 balioa ematen zaio, eta irakiteari 100. Bi neurri
horien arteko tartea 100 partetan egiten da.
Unitateei gradu Celsius (°C) esaten zaie, baina ohikoa da gradu zentigradu
esatea, oker badago ere. Guk erabiltzen dugun sistema da.
• Celsiusetatik Kelvinetara:
• Celsiusetatik Fahrenheitetara:
𝐾 = º𝐶 + 273
º𝐹 =
9
5
·
º𝐶 + 32
● KALVIN ESKALA EDO ESKALA ABSOLUTUA ESKALA
Celsius eskalaren neurri berak ditu, baina 273 unitate lekualdatuta. Ez dago balio
negatiborik, 0 K unibertsoan dagoen tenperaturarik baxuena baita. Zientziaren
alorrean erabiltzen den eskala da, baita Nazioarteko Sistemako tenperatura
unitatea ere.
• Kelvinetatik Celsiusetara:
C = K − 273
● FAHRENHEIT ESKALA
Gatzaren, amonioaren eta uraren neurri bereko
nahaste baten izozte- tenperatura (0 ºF) eta
gizakiaren gorputzaren tenperatura (96 ºF) dira
erreferentzia-puntuak. Herrialde anglosaxoietan
(EEUU adibidez) erabiltzen da.
• Fahrenheitetatik Celsiusetara:
º𝐶 =
5
· ( º𝐹
9
− 32)
ANTIGUA-LUBERRI BHI
DBH2
FISIKA-KIMIKA mintegia
Beroaren hedapena
KONDUKZIOA (Conduction: Eureka! Bideoa)
Solido baten puntu batetik bestera partikulen desplazamendurik gertatu gabe
beroa hedatzeko prozesuari kondukzio deritzo.
Beroaren eroaleak ez diren gorputzei isolatzaile deritze. Barnean airea duten
substantzia porotsuak dira, airea beroaren eroale kaskarra baita.
KONBEKZIOA (Convection:Eureka! Bideoa)
Fluido baten partikulen higiduraren ondorioz beroa hedatzeari konbekzioa
deritzo.
Konbekzio-korronteak dentsitate aldaketa baten eraginez fluidoek izaten dituzten
higidura zirkularrak dira. Fluido beroak dilatatu egiten dira, abiadura txikitu egiten
da eta gora joaten dira. Hoztean, dentsitatea handitzen zaie, eta behera joaten
dira.
ERRADIAZIOA(Radiation:Eureka! Bideoa)
Beroa hedatzeko modu bat da erradiazio, garraiatzeko materia-partikularik behar
ez duena. Energia Eguzkitik iristen da, erradiazio moduan.
ARIKETAK
ANTIGUA-LUBERRI BHI
DBH2
FISIKA-KIMIKA mintegia
1. Zehaztu esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren. Okerrak izanez gero, berridatzi
behar bezala.
a) Solidotik likidorako aldaketari solidotze esaten zaio. Gezurra, solidotik likidorako
aldaketari likidotze esaten zaio
b) Tenperatura desberdinetako bi gorputz ukipenean jartzean, hotzenak energia
pasatzen dio beroenari, harik eta bi tenperaturak berdindu arte. Gezurra, beroenek
hotzari pasatzen dio energia.
c) Bi gorputzek oreka termikoa lortuko dute biek tenperatura bera dutenean. Egia
d) Beroak dilatazioa eragin dezake gorputz batean. Egia
2. Jarri adibide bat beroak egoera-aldaketa bat nola eragiten duen erakusteko.
3. Osatu hitz gurutzatu hauek
egoera- aldaketen izenak idatziz:
1. Likidotik gasera. Baporizazioa
2. Likidotik solidora. Solidotzea
3. Solidotik likidora. Fusioa
4. Gasetik likidora. Kondentsazioa
5. Solidotik gasera. Sublimazioa
ANTIGUA-LUBERRI BHI
DBH2
FISIKA-KIMIKA mintegia
a) Zer egoera-aldaketa ez da ageri hitz gurutzatuetan? Zertan datza egoera
aldaketa hori?
Alderantzizko sublimazioa. Gasa solido bihurtzen denean
4. Osatu taula dagozkion balioak txertatuta.
CELSIUS GRADUAK
KELVIN GRADUAK
FAHRENHEIT GRADUAK
100
373,15
212
-173
100
-279
-273
0
-459
5. Sukarra dugun ala ez jakiteko, termometroa jarri ohi dugu. Zer gertatzen da
gaixorik gaudenean tenperaturarekin? Nola funtzionatzen du
termometroak? Tenperatura igo egiten zaigu. Termistoak zirrara
seinale tentsio bihurtzen du eta, ondoren, termometroak neurtutako
tentsioa tenperatura bihurtzen du.
6. Sarritan pentsatu ohi dugu beroa eta tenperatura gauza bera direla, baina,
lotura duten arren, ez dira kontzeptu bera. Zer desberdintasun dute beroak eta
tenperaturak? Arrazoitu zientifikoki zure erantzuna. Beroa substantzia bateko
higidura molekularraren guztizko energia da, tenperatura berriz,batez besteko
energia molekularraren neurria da.
Descargar