Subido por Aritz Maldonado

izaro ona

Anuncio
IZARO ANDRES ZELAIETA (MALLABIA, 1993)
ITZULERA
- Denbora bat ixilik egon ostean, bueltan zatoz. (Zelakoa) Ederra izaten
ari da itzulera?
- Nola hasten da zerotik, ia hamar urteko ibilbide profesinalagaz? (Nola
berrasmatzen da norbera?)
- Nondik hasi ez dakizula esanez hasten da Limoiari eztia. Horrela izan
da oraingoan ere?
- Non bilatu duzu deskonexioa, barrura begiratzeko tartea?
CERO DE ENERO
- Prozesu terapeutiko betean jaiotako kantuak direla diozu. Nola eragin
du horrek?
- Abestietako batean, kolaborazio komunitarioa egon dela iragarri
duzu. Limones de oro, kolaborazioz betea dago, eta zuk ere abestu
izan duzu beste jende batekin. Musika kolektibotasunarekin lotzen
duzu? (Nola laguntzen dizu inguruan sare bat edukitzeak?)
- Bi aurrerapen abesti kaleratu dituzu elkarrizketa hau egin orduko.
Elektronikak pisu nabaria du, nabariagoa aurreko lanetan baino.
Konposatzerakoan aldatu duzulako da? (Uste duzu jendea harrituko
dela? Ondo hartuko duela biraketa hau?)
- Presiorik igarri duzu idazterakoan? (orri zuriaren bertigoa)
- Eta publikatzerako, urduri egoten zara jendearen erreakzioaren zai,
edo urduriago egoten zara botatzeagatik?
- Limones en invierno (2020) koloretsuagoa zen Eason (2018) edo Om
(2016) aldean. Orain zuria ostera.
OSASUN MENTALA
- Gauza handiak egin dituzu, eta asko. Euretako bat, Anoetako
Belodromoan 6.000 lagun sartzea. Nola kudeatzen da hori? Horren
ostean, nola lur hartzen da ostera?
- Nola daramazu arrakasta gaur egun? Ohitu daiteke ezaguna izatera?
- Nola daramazu, pertsonaia publikoa izan, eta sare sozialetan egon
behar izate hori, bizitza pribatuagaz?
- Non banatzen dira Izaro eta Izaro Andres? (banatu badaitezke)
- Osasun mentala, edo zaintza orokorrean, erdigunean jartzen ari dira
azken aldian (edo jartzen ari zarete), kirol munduan, artistak…
ematen zaio beharbesteko garrantzia?
- Aurreko diskoekin, 116 kontzertu eman zenituen. Ordu asko etxetik
kanpo. Bateragarriak al dira errepidea eta zaintza?
MUSIKA INDUSTRIA
- Nola kontsumitzen du Izaro Andresek musika? (Eta horrek, eragina du
gero zuk hartzen dituzun erabakietan?)
- Gaur egun, musika entzun ez ezik (edo gehiago), ikusi ere egiten da.
Bideoklipak, dokumentala ere egin duzu. Eroso zaude formatu
horrekin? (hiru video diskoko. Gaur egun, abestiko) (Antzerkian
ibilitakoa)
-
Autoedizioaren aldeko apustua egin duzu hasieratik. Horri eusten
diozu?
Hori bakarrik ez, estetika asko zaintzen duzu, argazkiak,
zuzenekoetako jantziak…
Horrek, denbora asko eramango dizula suposatzen dut. Uzten dizu
nahikoa tarte konposatzeko? Edo benetan, gozatzen duzun hori
egiteko?
Gura duzuna egiten ari zara. Pribilegiatua sentitzen zara?
Gaur egun, ametsa betetzetik hurbilago, edo borrokan oraindik?
Kontsumo azkarreko gizarte honetan, aspertzeko beldurra duzu? (edo
behar beste arreta ez jartzea entzuleak?). korrontearen aurka zoazela
uste duzu?
Beldurrik ematen dizu algoritmoaren aurkako borrokak? (Edo, nola
lortzen du euskaraz ere abesten duen artista batek, leku bat egitea
plataforma digitaletan?)
Kolokan ikusi zenuen zure ibilbide profesionala. Egin zenuen CVa?
(Uste duzu atzean utzi direla Covidak eragindakoak, edo oraindik
arrastaka ditugula?)
Hor amaituko balitz, gustora egindakoagaz? Beldur horiek, balio izan
dizute ikasteko?
Musikagintza, krisialdi etengabean dagoela entzuten ari gara
2000.eko hamarkadatik. Hórrela da? Damutzen zara ibilbide
profesional honi ekiteaz?
BELAUNALDI BERRIAGOAK
- Zein ispilutan begiratzen da Izaro (Maika Makovski, Zahara, Rosalia
eta Motomami…)
- Gustatuko litzaizuke, artista berriagoek (edo ez) zu ere hórrela
begiratzea? (Emakume erreferentetzat duzu zure burua? Edo, badago
emakume erreferenterik euskal herrian? Ez badago, zergatik da? Nola
sortzen dira?)
- Badago belaunaldi berriago (gazteago?) bat, taulak hartzen ari dena
bai bakarlariak (Zu, Olatz Salvador, Idoia Asurmendi, Olaia Inziarte),
bai taldeak (Belako, Liher…) zerbait aldatzen ari da?
- Eremu publiko ia guztiak bezala, taula edo oholtza ere gizonezkoena
da edo izan da. Nola aldatu daiteke hori?
- Agertokian ez ezik, musikaren mundua oso maskulinoa izan da. Hau
ere, aldatzen ari da?
ALDARRIKAPENA
- Futbolzalea ez dakit zaren, baina jarraitzen ari zara espainiako futbol
selekzioagaz pasatzen ari dena. Faltan botatzen duzu batasun hori
musikagintzan, adibidez.
- Musikari sortu zenuten. Zelako esperientzia izaten ari da?
- Zein garrantzia du samurtasunak gaur egungo munduan? Badu
lekurik?
- Musikari batek kobratuko al ditu inoiz sartzen dituen ordu guztiak?
(eta aitortza aldetik? Aitortzen al da, orokorrean, musikariaren lana?)
MUSIKA
- Autore bezala, autobiografikoa zara. Baduzu zerbait, idatzi baina ez
duzuna publikatu? (lar pertsonala delako, adibidez)
- Zure diskorik onena idazteko duzula uste duzu?
- Jarraitzen duzu “eszena” edo euskal musikagintza?
PUBLIKOAREKIKO KONEXIOA
- Zelako garrantzia du zuretzat publikoarekiko konexioak?
- Pandemia garaian hori galdu zen. Atzera begiratuta, merezi izan zuten
distantziekin eta maskarillagaz bizitako kontzertu horiek?
- Durangoko Azoka, konexio horren luzapen bat bezala ikusten duzu?
(Disko berria abenduak 8)
- Eta orokorrean, nola ikusten duzu Durangoko Azoka. Sortzaile bezala
alde batetik, eta beste alde batetik, euskal komunitateko kide bezala.
Zein leku du Durangoko Azoka moduko ekimen batek gaur egungo
munduan?
- Eta euskarazko sorkuntzak? (Musikan badaude adibideak, Berri
Txarrak, adibidez, euskaraz abestuz mundo osotik ibili dena).
- Besteak beste, euskaraz abesten jarri duzu Amaral, harro?
- Lan berriko abestien erdia baino gehiago euskaraz dira (7/12, lehen
bi aurrerapenak euskaraz). Hautua ala kasualitatea?
OROKORRA
- Jakingo zenuke Izaro deskribatzen?
- Nola gogoratzen duzu lehenengo biderra abesten? Eta lehenengo
biderra zuk sortutako abesti bat abesten?
- Donostiagaz lotura sendoa garatu duzu urteotan. Non geratzen dira
Mallabia eta Durangaldea gaur egun zuretzako? (edo zer dira?)
- Antzerkian ibilitakoa zara. Bideoklipetan, pelikuletan, edota
zuzenekoetan bertan, nola laguntzen dizu horrek? Gustora zaude
interpretatzen?
- Ibilbide trinkoa daramazu, bi urtean behin disko bat, zuzeneko
sortak; moldatu zara, baita, covidean adibidez. Atzera begiratuta, zer
ikusten duzu? Aldatuko zenuke zerbait?
- Non ikusten zara beste hamar urte barru?
Descargar