Eskualduna, 1914-08-07 Gerla Haste - Biba Frantzia! HERRIALDE AUZOAK GURE ALDE ---------------------------Irakurtzaleri Gerla hau delakotz eta hunek dirauno itzaltzekotan izanik Eskualduna, agertzen da oraino egun; eta gure chedea da, nehondik neholere ahal badugu, ez usteko hunen irakurtzaleak, noiz eta ere baitira izanen berri gose eta egarrienik, hain chuchen orduan, deus jakin gabe, bazterretikako berriak baizik. Hek ere noiz eta nola? Jainkoak daki. Guk ere bertzelarik jakinez beharko ditugu ba eman; eta noiz edo noiz -- agian bakan eta egun laburrez! -- berri gutirekin bagine, edo chuchenik, segurik batere gabe, laburtuko dugu kazeta, nola nahi, zertaz nahi betherik emanen dugun baino lehen. Halere, lanak behar dauzkula eman zonbeit aldi ezin helduz, beldur gira; eta azken beltzean behar baginu ere, gure ahal guzia bertze lan zerbeit ezin utziagori eratchikitzeko, itzal-aldi bat egin luzechago, laburchago, eginen dugu eta hartuko duzue othoi hoberenera. Bakarrik hitzeman dezakeguna da, lanari ez uko egitea borondate on eskasez. Uko, sekulan, biziak eta ahalak diraukuteno. Choilki, errana den bezala, gerlan gerlako gisa. Heldu diren egunetan hau baino lan presatuago bat jabe balakigu, -- gutien usten gertha dakigukena -- gure dembora guziaz, ez ginitazke thema, ez ditakenaren egiterat. Etsi bat bear ginezake zuek eta guk, irakurtzaleak, orduan bakotcha bere eginbideari darraikola, berriak Eskualherrian eskuaraz jakin ala ez jakin. Etsi baten hartzea eta etsitzsea gutaz, biga dire. Zertako etsi? Ez dugu zeren; urrun da. Hain du Frantziak, Frantzia guziak, Eskual-herria barne, oldar ederra, gaitza hartua hor, etsaiari ihardukitzeko. Ukan dezagun konfiantza gure armadetako aitzindarietan; egin dezotegun kreit, behar den guzia eginen dutela. Kreit gobernamenduari ere: berriak goizago edo berantago beren tenoren jakinen ditugula. Anhartean, aste huntakoak eman errechak ditugu, zeren eta guti baita, biziki guti, berri segurik. Amen omenkako berriak ez ditugu nahi eman, edo ahalik gutiena; eta oraino erranez, ez direla segurak; Sarri, sarri berri handiak; agian onak; gero ta hobeak, Jainkoak laguntzen gituelarik. ---------------------------BERRIAK Agertzen ahal gireno, nahi ginituzke berriak eman -- berririk den egunetan -- heldu diren egunetan, egunka. Egun berean hemenche haste, ITALIA Asteart goizean gira. Goiz huntako kazetek diotenaz, hala nola Bordaletik orai berean heltzen zaukun ba ltek Liberté du Sud-Ouest deithuak, Italiak Alemaniarekin bat egin zezan beldurtzeko baitzen, jakin-arazi du Italiako gobernamenduak Frantziakoari, ez dugun zeren Italia jazar dakigun beldurrik ukhan; gure alde ez bada, ez dela kontra ere izanen. Egia bada eta Italia hitzeko balin badago, bazauku aski alde hortarik. ANGLETERRA Hau ere asteart goizeko berria, Bordaletik heldu: Angleterratik hunak multzoka sartzen ari diren frantses gazteak gara guzietan, itsasoari lotzerakoan leihorretan, oihuka, bibaka segitzen dituzte anglesek. Oihuak oihu, bibak biba, segurtamen osoa omen dugu, gerla huntan, angles gobernamendua, angles armada, leihorrez ala itsasoz, bereziki itsasoz, gurekin izanen dela. Indar gaitza baitu angles marinak, untzi andana bat, gerlako untziz munduan den lerrorik ederrena, orai arte alemanak ezin bardindu duena, nahiz hurbiletik darraikion. Ba bainan leihorrez leihor Frantzia garhaitu nahiz bere indar osoa egitekotz, utzi beharko baitu Alemaniak bere marina erdi goserik; edo hau azkar atchikiz, lurreko armadak hanbatenaz ahuldu; bati emana bertzeari khen, nahi eta ez. Alta troparen hazteko, ala etchean geldituen, itsasotik igurikitzen zituzten laguntza handiak eskasten bazaizkote alemaneri, edo bederen chuhurtzen, debrua ikusi behar dute, ezin biziz, gerlak aphur bat irauten badu. Agian, agian eztauku huts eginen anglesaren laguntzak. Gure gatik ez bada, bere gatik -- gu garhaitu-ta, hari jazar litakelakotz alemana, -- hitzeko egoiten bazauku anglesa, eztugula zeren lotsa, diote orok. Altcha bihotzak! RUSIA Goragoko bi berri onak, Italiaren geldi egoitea eta Angleterraren gure alde lotzea gerlari, Alemaniaren kontra, ez dire baitez-pada egungo, ez atzoko berri; ja igurikiak orai baino lehen, dire orai holetan finkatuz joaki gero-ta gehiago: gurekin dela osoki Angleterra; eta aldiz Italia ez dela, beldurtzeko ginuen bezala, Alemaniarekin. Eta Rusia? -- Erran gabe doa : Rusia gurekin. Europako populu handiena, hedatuena, soldadorik gehiena altcha dezaken populu gaitza; gu hemendik bermatzearekin, hura handik bertze aldetik etsaiari oldartzera prest, ez bada ere, diotenaz, jadanik oldartua. Rusiaren laguntzaz hain duda guti dugu non haren gatik baitugu hastekotan dugulako gerla hau.