Subido por Patxi Sansinenea

01Kapitulua. Motibazioarako Sarrera

Anuncio
1. Kapitulua
MOTIBAZIOARAKO SARRERA
Motibazioa sortu zen honako galderari erantzuna emateko: “Zerk eragiten
du portaera?”. Motibazioaren teoria bat baliagarria da jokabideari energia eta
norabidea zerk ematen dion azaltzea ahalbidetzen duenean.
Galdera bera planteatzeko beste modu bat: “Ze aurre-baldintzek
aktibatzen eta bideratzen dute portaera?”. Motibazioari buruzko adituek
jokabidea nola energizatzen den eta helburu zehatzetara nola bideratzen den
ikertzen dute. Beraz, motibazioaren ikasketa energizaturiko eta bideraturiko
portaeraren aurre-baldintzen bilaketa da. Energizaturiko eta bideraturiko
portaera bat azaltzeko aurre-baldintza bat proposatzen dugun bakoitzean,
motibaziorako bidea hartzen du. Atleta entrenatzearen zergatia azaldu nahi
dugunean bere esfortzuen aurre-baldintzak azaltzen saiatzen gara. Beste hitzetan,
“Zerk eragiten du portaera?” galderari erantzuteko aurre-baldintzak zehaztu
behar ditugu.
Motibazioan dirauten galderak.
Portaera eragiten duten arrazoiak azaltzeko saiakerak era honetako
galdera zehatzagoak formulatzera eramaten gaitu: Zerk sortarazten du portaera?;
Nola mantentzen da portaera?; Zergatik bideratzen da helburu batzuetara eta ez
bestetara?; Nola eten egiten da?. Ez da nahikoa emakume bat urrezko domina
irabazteko entrenatzera zerk eragiten edo bultzatzen duen galdetzea, zergatik hasi
zen entrenatzen galdetu beharko genioke ere. Zerk indartzen du bere esfortzua
uneoro?; Zergatik kirol hori burutzen du eta ez beste bat?; Entrenatzen duenean,
zergatik gelditzen da bai egunean bai bizitzan zehar?. Bere portaeraren analisi
motibazionalak hasieraren jarraipenaren eta bukaeraren ulermenarekin osatu
behar da.
Motibazioaren barne azaltzen den bigarren galdera bat: Zergatik jokabidea
intentsitatez aldatzen da?. Adibidez, atletaren kasuan, entrenamendua gogorra eta
jarraian da batzuetan, baina, ahula eta motela besteetan. Zergatik momentu
konkretu batzuetan ekintza bat burutzen dugu eta besteetan baztertzen dugu?
Jendearen portaeraren intentsitatea oso aldakorra da momentuaren arabera,
hortaz, galdera honek denboran zehar portaeraren intentsitatea determinatzen
duten indarrak aztertzen ditu.
1
Hirugarren galdera bat ere badago: Zergatik existitzen dira desberdintasun
motibazional indibidual hain handiak?; Nola sortzen dira eta zenbateraino
eragiten dute?. Adibidez, Zergatik pertsona batzuk erasokorrak dira eta besteak
aldiz baketsuak?. Galdera honetatik zera ondorioztatzen dugu: pertsona bakoitza
bultzatzen duten motiboak desberdinak dira eta baita horien intentsitatea ere.
MOTIBAZIOAREN ARLOKO GAIAK
Motibazioak hurbilketa zein bazterketa joerak hartzen ditu bere baitan.
Orokorrean ulertzen den bezala, motibazio hitza txarto erabilita dago.
Motibatua egotea ez egotea baino hobea dela uste ohi da. Gehienetan jendearen
galdera zera izaten da : nola lor daiteke dugun motibazioa baino gehiago?.
Ikuspuntu honetatik motibazioa egoera desirakorra litzateke, bai guretzat eta
baita besteontzat ere.
Naiz eta dugun ideia horrelakoa bada, jatorri abertsibodun sistema
motibazionalak badaude ere. Mina, gosea, angustia eta zigorra motibazio jatorri
indartsu eta ugariak izaten dira. Motibazioaren inguruko lehenengo teorikoek
gizakia, egoera kaltegarrietaz babesteko gatazka egoera jarraian dagoela
pentsatzen zuten. Freudiar teorian, esate baterako, gizabanakoa etengabe ari da
sexu eta erasokor instintuetaz babesten. Hull-en teorian, motibazioa gabezi
egoeretatik sortzen da. Janari, ur, lo eta sexu gabeziak konbinatzen dira “pultsio”
(drive) deituriko egoera motibazional orokorra sortuz. Norbanakoaren pultsioaz
askatzeko desirak aktibatzen gaitu janaria, ura, atseden hartzeko leku bat edo
bikotea bilatzera.
Motibazioaren ikerketa aurrera joan ahala, jakinmina sistema
motibazional positiboagoetara bideratzen da. Gaur egungo ikerketek, gizakiok
jakinguratsuak, sentsazio bilatzaileak, helburuen jabeak eta oztopoak gainditzeko
desiraz beteriko animali gisa onartzen gaituzte. Aldi berean egia da ere, pertsonak
frustratuak egon daitezkeela, edota mina senti dezaketela eta alde egiteko gogoak
pizten dizkien egoera abertsiboen aurrean aurkitu. Beraz, zera ondoriozta
dezakegu: motiboek hurbilketa zein ekidipen joerak sortzen dituzte.
Motibazioa prozesu gisa.
Motibazioa egoera finko bat baino, prozesu dinamikoa da. Motibazioa
dinamikoa dela baieztatzean zera esan nahi dugu ; egoera motibazionalak
etengabeko fluxu batean, hazkuntza egoeran eta gainbehera iraunkorrean ari
direla. Motibo askok lau alditako prozesu zikliko bati jarraitzen diote:
2
1) Aurrerapena,
2) aktibazioa eta bideraketa,
3) jokabide aktiboa eta errendimenduaren feedbacka eta
4) emaitza.
Aurrerapen fasean subjektuak igurikapen bat eta motibo baten asebetetzea
dauka. Igurikapen honen ezaugarriak gabezi egoera eta helbururen bat lortzeko
desira lirateke. Aktibazio eta bideratze fasean motiboa estimulu extrinseko edo
intrinseko batek aktibatuko du. Motiboak, horrela, jarraian sortzen den jokabidea
legitimatzen du. Jokabide aktiboa eta errendimenduaren feedbackaren aldian,
subjektuak desiratutako helbururantz hurbildu edo helburu abertsibotik
urrunduko duten jokabideak ekoiztuko ditu. Aurre egitearen jokabideak
feedbackaren bidez, subjektuak bere efikazia ebaluatzen du. Emaitza fasean,
norbanakoak motiboaren asetasunaren ondorioak jasaten ditu ( motiboa aseturik
ez badago jokabidea iraungo du).
Honen adibide bat jendearen aurrean hitz egiteari beldurra izatea litzateke.
Gertaeraren aurretik, pertsonak hitzaldia mehatxu pertsonala gisa ikusten du eta
txarto irten daitezkeen gauza guztiak irudikatzen ditu. Jendetza ikusteak ( kanpo
estimulua ) beldurra sorrarazten dio. Beldurrari erantzuna emanez, norbanakoak
ukapen joerak azaltzen ditu eta, ziuraski, egoeratik ihes egiten saiatuko da.
Hitzaldia ekidin ezin dezakeela suposatuz, gizabanakoak hitzezko eta ez hitzezko
jokaerak burutuko ditu , jendearen txaloak edo axolagabekeria lortuko duelarik.
Errendimenduaren feedbacka baikorra bada, beldurra, ziuraski, desagertuko da.
Feedbacka ezezkorra bada, beldurrak jarraituko du eta aurregitko erantzunak
mantenduko dira.
Motibazioa auto-erregulatuta izan daiteke edo ingurugiroak erregula dezake.
Jokabidea
indar
intrintsekoengatik
motibatua
dagoenean
(nekea,
kuriositatea, adibidez) auto-erregulatua dago. Indar extrinsekoek motibatzen
dutenean (dirua, laudorio, esate baterako) ingurugiroak erregulatzen du.
Ingurugiroak erregulaturiko motibazioak jokabide baten ondorio artifizial
eta extrinsekoa izaten da. Har dezagun, adibidez, automobilgintzan diharduen
langile bat. Dirua, goraipamenak edo buruzagiaren informe positiboa lirateke
hainbat motibazio extrinsekoak. Motibo extrinseko hauek sozialki eratutako
ondorioa baino ez da. Beraz, inguruaren alderdiek ematen digute ekintza bat
burutzeko motibazioa.
3
Autoerregulaturiko motibazioa, norbanakoaren interes, behar eta erreakzio
pertsonaletatik sortzen da. Langilearentzat, bere lanaren aurrean, lehiatasun eta
maisutasun sentimenduak sor daitezke. Lehia pertsonalaren ebaluazioak
sentimendu baikorrak sortarazten baditu, hauek lan egiten jarraitzeko motibazio
intrintsekoa bihur daitezke. Haurrak interes pertsonalagatik jolas dezake.
Honekin jarraituz, gose beharragatik jan dezakegu eta afiliazio beharragatik jaiak
presta ditzakegu. Adibide bakoitzean “self”-aren alderdiak ikus daitezke,
jokabidea egitera edo ez egitera bultzatzen gaituztenak.
Motibazioaren indar edota intentsitatea denborarekin aldatu egiten da eta
jokabidearen fluxuan eragiten du.
Izaki bizidunek motibo asko dituzte aldi berean. Batzutan, motibo oso
sendo bat eta ez hain sendoak diren beste hainbat izan ditzakegu. Indar handiena
duen motiboa izanen da jokabidean eragin handiena izango duena. Nahiz eta,
menpeko motiboek hasiera batean ez duten jokabidean modu zuzen eta jarrai
batean eragiten, baditugu menpekoak diren motibo sorta bat, une jakin batean,
jokabidearen korrontean sar daitezkeenak.
Demagun, ikasten ari gareneko egoera tipikoa. Ikasleak liburu bat
irakurtzeko asmoa dauka, biharamuneko azterketaren aurrean motibo nahiko
indartsua suposatzen du. Ordu betean zehar irakurtzen du baina, denbora pasa
ahala hainbat menpeko motibo hazten doaz; agian palomiten usaiak edo lagun
baten presentziak (gosea eta partaidetza) menpeko motiboen indarren igoera
dakarte. Partaidetzaren motiboa maila gainartzaile batetara heltzen bada,
ikaslearen jokabidearen korrontea ikastetik lagunetara aldatzea oso probablea
izan dateke.
Beraz, honekin adierazi nahi dena zera da:
1. Motiboen indarra hazi eta gutxitu egiten da denboraz (ez da iraunkor
mantentzen).
2. Pertsonek intentsitate ezberdineko hainbat motibo izan ditzakete eta hauetako
edozein, une jakin batean, jokabidearen korrontean sar daiteke. Beste hitzetan,
jokabidea ez du inoiz motibo bakar batek eragiten, jokabidea motibo gainartzaile
eta motibo azpirakor ugarien funtziopean dago eta motibo guzti hauek
elkarrekintzan dihardute era konplexuan.
Batek, kuriositateagatik, azterketa bat gainditzeko, gurasoak asebetetzeko,
irakaslea zirrarazteko, e.a. ikas dezake. Baina, posible da ere ikastea gose ez
4
delako, nekatuta edo distraitua ez dagoelako. Hauetako motibo bakoitzaren
intentsitatearen maila zero gainetik dago beti, eta motibo hauetako edozein
jokabidearen korrontera sartu ahal da.
Eredu motibazionalak hainbat arloetan aplika daitezke:
1) Hezkuntza
2) Terapia
3) Lana
4) Kirola
Heziketa, osasun mentala eta emozionala, produktibitatea, lan-asetasuna eta kirolatarramendua, denak dira helburu atsegingarriak. Arlo hauek, gizarte hobea eta
zoriontsuagoa lortzeko, garrantzi handiko arloak dira, eta motibazioaren
ikerketak zeregin hortan lagundu diezaiguke. (McClelland, 1978)
Motiboen antolakuntza hierarkikoa
Giza motiboen errepertorioa eredu hierarkikoetan antolatu da. Horrela,
hainbat motibok biziraupena eta oinarrizko funtzioak betetzen dituzte, bitartean
beste motibo batzuek hazkuntzara bideraturiko funtzio gorenak betetzen dituzte.
Etsenplu modura, Abraham Maslow.en (1943) beharren hierarkia klasikoak,
behar fisiologiko, segurtasunezkoak, pertenentziazkoak, baloraziokoak eta
egunerapenezkoak barneratzen ditu. Behar fisiologiko eta segurtasunezkoek
biziraupenaren oinarrizko beharrak atenditzen dituzte, egunerapenezko beharrek
hazkuntzara bideraturiko beharrak atenditzen dituzten bitartean. Maslow.en
hierarkia positiboa da beharren integrazio teorikoa eraikitzen baitu, beste modu
batean erlazionatu gabe egonen zirelarik. Maslow.entzat, behar fisiologikoek giza
motibazioa menderatzen dute, eta behar hauen asebetetzeak, segurtasunezko
beharrek jokabidea zuzentzea ahalbidetzen dute. Bide batez, biziraupen eta
segurtasunezko beharren asebetetzeak, pertenentzia (edo maitasuna) beharrak
gerta daitezela ahalbidetzen dute.
Ross Buck.ek (1985) giza sistema motibazionalen eredu gaurkotuagoa
proposatzen du. Buck.entzat, motibazio-emozio bost sistema nagusi existitzen dira:
instintuak, oinarrizko pultsioak, eskuraturiko pultsioak, emozioak eta
konpetentziaren motibazioa. Buck.en hierarkiak, oraindik aurkeztu ez dugun
terminologia darabil; baina, Maslow.ek bezala, Buck.ek oinarrizko instintu eta
pultsioek, orokorrean, indibiduoaren biziraupenaren oinarrizko beharrak
5
atenditzen dituztela dio. Eskuraturiko pultsioek, konpetentziaren motibazioak eta
emozioek, orokorrean, hazkuntza eta egokitzapenaren beharrak asebetetzen
dituzte. Buck.en bost sistema hauek batera, indibiduoa barne egitura sorta oso
batez eraikitzen du, ingurunearen eskakizun konplexuei modu eraginkor batez
aurregiteko. Sistema bakoitzak helburu berezi bat du: instintuek funtzio bat dute,
oinarrizko pultsioek beste bat, eskuraturiko pultsioek hirugarren bat, emozioek
laugarren bat, eta konpetentzia motiboek beste funtzio bereizi bat.
Egitura hierarkikoa baliagarria da giza motibo desberdinen barneraketa
sare berean ahalbidetzen duen heinean.
Beti ez gara gure jokabidearen oinarri motibazionalaz kontziente
Giza motiboak nabariak edo ez hain nabariak izan daitezke, ulerterrazak
edo ulergaitzak, kontzienteak edo inkontzienteak. Printzipio hau baliagarria da,
giza jokabidearen motiboak beti ez direla berehalaxe nabaritzen seinalatzeko.
Esperimentu batean, adibidez, subjektuak tente eta makurturik posizioan ezarri
zituzten zailtasun handiko lan bat burutzen (Rishind eta Gotay, 1982).
Esperimentugileek jakin nahi zuten, posizioak lanerako gogo edo enpeinuan
eraginik zuen. Tente posizioan zeuden subjektuek, makurtutako posizioan
zeudenek baino denbora luzeagoan zehar iraun zuten lanean; nahiz eta taldeek ez
zuten desberdintasun emozionalik azalarazten. Beraz, tente posizioak lana
errazten eta makurturiko posizioak zailtzen zuen arren, subjektuak ez ziren
horretaz kontziente.
Aurkitu da baita ere, ustekabean dirua aurkitzen duten pertsonek dirua
aurkitzen ez dutenek baino errazago lagunduko diote arazotan dagoen ezezagun
bati (Isen eta Levin, 1972). Pertsonek eguraldi eguzkitsu baten aurrean lainotuan
baino irribarre gehiago egiten dute (Kraut eta Johnson, 1979) eta udako
hilabeteetan besteetan baino ekintza agresibo gehiago burutzen dituzte (Anderson,
1989). Hauetariko adibide bakoitzean, pertsonari ez litzaioke nabaria eginen
buruturiko ekintzaren zergati edo arrazoia. Pertsona gutxik esango zuen, bertze
pertsona bati laguntza eskaini diola dirua aurkitu barri dutelako; edota bero
egiten duelako hilketa bat burutu dutela. Adibide enpiriko hauetatik ondorioztatu
nahi dena zera da:
Giza-jokabidea erregulatzen duten motiboak ez dira beti zuzenean
behagarri eta nabariak.
6
Oinarri motibazionalak aplika daitezke
Irakurleak testuan motibazioaren oinarrien hainbat zertarako aurkituko
ditu. Zertarakoen lau arlo aurki ditzakegu: 1)Heziketa, 2)Terapia, 3)Lana eta
4)Kirola. Heziketa, buru-osasuna eta osasun emozionala, produktibitatea, lanaren
satisfazioa eta kirol errendimendua, hauek guztiak helburu erakargarriak dira.
Honez gain, heziketa, terapia, lana eta baliteke kirola ere, garrantzia handiko
arloak dira gizarte hobe eta zoriontsuagoa eratzerako orduan. Motibazioaren
ikasketak eman diezaguke gida onak gure burua hobe motibatzeko eta baita ere
besteak motibatzeko, horrela planteatutako helburuak lortu ditzakegu.
MOTIBAZIOAREN ADIERAZPIDEAK
Motibazioa, inteligentzia bezala,
ez da
modu errazean behatzen.
Gizabanako baten inteligentzia maila inferitzeko, ikastolan ateratzen dituen notak
begiratzen ditugu, adierazten duen berbategia, inteligentzia testean ateratako
puntuaketak eta bere gaitasun kognitiboak. Beraz, motibazioa inferitzeko ere bere
manifestaldiak aztertzen ditugu. Beste eran esanda, gizabanako bat gose den
inferitzeko, begiratzen dugu ea normalean baino azkarrago jaten duen, jaterakoan
kontrol sozialetaz ahazten den eta gehiegizkoa jaten duen.
Zorionez, “motibazio” kontzeptuak abantaila handia du beste konstruktu
psikologikoen aldean, besteak beste, inteligentzia, ikaskuntza, oroimena eta
nortasuna. Jadanik pila bat dakigu baldintza motibazionalak emateko behar diren
aurrekariei buruz. Izan ere ezagutzen dira egoera motibazional askoren
aurrekariak, beraz beti ez ditugu inferitu behar jokabidearen motibazioa. Beste
hitzetan, ziurtatu daiteke 72 ordu jan gabe egon ondoren, pertsona gose izango
dela; pertsona baten helburu garrantzitsu bat nahasten badugu, pertsona hori
frustraturik sentituko dela; eta lehiaketa bat irabazi ondoren, pertsona lehiakorra
sentituko dela. Janaria ez edukitzeak gose sentitzera garamatza, helburu baten
nahasteak frustrazioa sentitzera, eta helburu batzuk lortzeak lehiakorrak
sentitzera. Solilik aurrebaldintza hauek ezagutzen ez diren kasutan inferitu behar
ditugu jokabidearen egoera emozionalak. Aurrebaldintzak ezezagunak direla
onartuz, ekintzaren hiru kategorian banatuta daude motibazioaren adierazpenak,
hots:
jokabide irekia, fisiologia eta auto-txostena.
Motibazioa aztertzeko erabil ditzakegun informazio motak
7
Jokabide irekia. Datu konduktualak
Jokabidearen sei faktore azalduko ditugu, hauek emozio baten agerpenaren eta
intentsitatearen adierazgarriak izan daitezkeelarik.
Latentzia
Iraunkortasuna
hautaketa
zabaltasuna
Erantzunaren
probabilitatea
Aurpegi eta
estimulua agertzen denetik erantzun bat sortzen denerarte igarotako
denbora.
Erregela orokorra bezala, hainbat eta erantzunaren latentzia
txikiagoa, orduan eta inferitzen den emozioaren intentsitate
handiagoa.
erantzun baten hasieraren eta amaieraren artean ematen den denbora
tartea.
Erantzunaren iraunkortasuna, jokabide horren motiboaren
intentsitatearekin proportzionala da.
gizabanako bati bi estimuluen artean bat hautatzeko eskatzen zaio,
eta bera borondatez bata edo bestearen alde azalduko da.
gizabanako batek estimulu baten aurrean duen erantzun intentsitatea.
Helburu bat lortzeko zenbat aldiz ematen den erantzun bat aukerekin
konparatzean
Nolabait jokabidearen aspektu emozionalak komunikatzen dituzte.
gorputz
adierazpenak
Jokabidearen sei aspektu hauek datu behagarriak erakusten dituzte, eta
horrela motibazioa inferitu dezakegu.
Jokabidearen sei aspektu hauek datu behagarriak erakusten dituzte, eta
horrela motibazioa inferitu dezakegu. Jokabidea, latentzia motza duenean,
iraunkortasun luzea, gertatzearen probabilitate altua, trinkoa denean eta gorputz
eta aurpegiaren adierazpenak dituenean, motiboa indartsua dela inferitu
dezakegu. Aitzitik jokabidea latentzia luzea, iraunkortasun motza, gertatzearen
probabilitate baxua, trinkoa ez denean eta gainera gorputz eta aurpegiaren
adierazpen gutxi dituenean edo gizabanakoa hautazko helburu baten bila
dabilanean, orduan motiboaren ausentzia inferi daiteke.
Datu Fisiologikoak
Fisiología
Gizakiak ekintza desberdinak egiteko prestatzen direnean , nerbio sistema
eta sistema endokrinoa hainbat sustantzi kimiko sortu eta jariatzen dituzte (adib.
neurotransmisoreak , hormonak ,...). Motibazioaren ikertzaileek , aldaketa
neurona eta hormonalak neurtzeko odol, listu, gernu analisiak eta material
8
elektriko oso aurreratuak erabiltzen dituzte. Test hauekin bihotz taupadak, odol
presioa, arnasa erritmoa, begi-ninien diametroa, azalaren konduktantzia, odolean
dagoen plasma kopurua eta funtzionamendu fisiologikoko hainbeste zantzuak
neurtzen dituzte.
Latentzia dugu, estimulua agertzen denetik erantzun bat sortzen denerarte
igarotako denbora. Adibidez: atxikimenduaren teorietan sinesten duen haurren
psikologo batek, “separazioaren antsietate” maila altuagoa inferituko du haur batengan,
nork bere ama joan eta berehala negar egiten duenean. Aldiz haur batek bere ama joan
eta orduak pasata negar egiten badu, “separazioaren antsietate” maila txikiagoa izango
du. Adibide honetan, latentzia, separazioaren (estimulua) eta negarraren (erantzuna)
artean igarotzen diren segundoak edo orduak izango litzateke. Erregela orokorra
bezala, hainbat eta erantzunaren latentzia txikiagoa, orduan eta inferitzen den
emozioaren intentsitate handiagoa.
Iraunkortasuna dugu, erantzun baten hasieraren eta amaieraren artean ematen
den denbora tartea. Ama eta semearen separazioaren adibidean, iraunkortasuna, umeak
negar egiten ematen dituen segundoak edo minutuak litzateke. Erantzunaren
iraunkortasuna, jokabide horren motiboaren intentsitatearekin proportzionala da.
Adibidez: pertsona batek formula bat ebazteko denbora luzea ematen badu, eta beste
batek saiatzen bada formula hori ebazten eta berehala ebazteari uzten badio, lehenengo
pertsonak bigarrenak baino motibo indartsuagoa izango du, iraunkortasun denbora tartea
luzeagoa izan delako.
Hautabidea edo lehentasuna, gizabanako bati bi estimuluen artean bat
hautatzeko eskatuko diogu, eta bera borondatez bata edo bestearen alde azalduko da.
Sarritan pertsonak jokabide aukera batzuen artean bat hautatzen dute. Hala ere,
subjektuei eskatzen oi zaie bi ahalbideetatik bat hautatzea. Adibidez: jokaera
altruistaren ikasketetan, subjektuak hautatu behar dute arazoetan dagoen ezezagun bati
laguntzea edo ez- laguntzea. Laguntzea erabakitzen duten partehartzaileek, laguntasun
maila altuagoa adierazten dute, ez laguntzea erabakitzen dutenak baino.
Zabaltasuna (anplitudea) dugu, gizabanako batek estimulu baten aurrean
erakusten duen erantzun intentsitatea. Honi buruz ikasketa bat egin zen, gizonak
emakume erakargarrien argazkiak ikusita zein erreakzio erakusten zuten jakiteko.
Horretarako gizon bakoitzaren begi-niniaren diametroa neurtu zen, hamar argazki
ezberdin behatzen zituzten bitartean. Hurrengoa inferitu zen: gizonek argazki bakoitza
ikusita sentitzen zuten erakarpena erlazioa zeukan haien begininien tamaina
9
handitzearekin. Hainbat eta jokabide bat trinkoagoa izan, orduan eta inferitzen den
motiboaren indarra handiagoa izango da. Beraz, hainbat eta handiagoa izan begi-ninien
diametroa, orduan eta inferitutako erakarpena handiagoa izango da ere.
Erantzunaren probabilitatea. Bi pertsona egoera batean hamar alditan jartzen
baldin baditugu, eta batek erantzun bat zortzi alditan ematen badu, inferitzen da
pertsona horrek motibo trinkoagoa duela hiru alditan erantzuten duen beste batek baino.
Adibidez: batek bere lagunei hamar gauetik zortzi gauetan telefonoz deitzen baldin
badie, eta beste batek hiru gauetan, lehenengoak laguntasunaren motibo trinkoagoa
izango du.
Aurpegi eta gorputzaren adierazpenak. Nolabait jokabidearen aspektu
emozionalak komunikatzen dituzte. Irribarre batek poza edo hobekuntza transmititzen
ditu, aldiz bekainak igota eta baraila erorita edukitzeak harridura erakusten dute.
Aurpegiaren adierazpenak, adierazpen emozionalaren naturaltasuna baita intentsitatea
ere komunikatzen dute, adibidez irribarre leun eta zabal baten ezberdintasuna.
Gorputzaren jarrera, posizioaren aldaketak eta besoen, hanken eta eskuen mugimenduak
ere motibo eta emozioen presentzia eta intentsitatea komunikatzen dute. Pentsatu,
adibidez, elkarrizketa aspertu batean egongo zaren hurrengo aldian. Jakinda elkarrizketa
hori bukatu nahi duzula, modu kontziente edo inkontziente batean, zure intentzioa
azalaraziko duzu (zergatia). (1) zure pisua banaketa berdintsu batetik ezberdintsu batera
pasatuz (2) hankak gurutzatuz (3) beste pertsonari urrunduz edo hurbilduz. Beraz,
pisuaren banaketa aldatzeak, hankak gurutzatzeak edo zu eta zure igorlearen arteko
distantzia handitzeak edo txikitzeak, motibo bera azaldu nahi dute, hots, joatearen
intentzioa.
Jokabidearen sei aspektu hauek datu behagarriak erakusten dituzte, eta horrela
motibazioa inferitu dezakegu. Jokabidea, latentzia motza duenean, iraunkortasun luzea,
gertatzearen probabilitate altua, trinkoa denean eta gorputz eta aurpegiaren adierazpenak
dituenean, motiboa indartsua dela inferitu dezakegu. Aitzitik jokabidea latentzia luzea,
iraunkortasun motza, gertatzearen probabilitate baxua, trinkoa ez denean eta gainera
gorputz eta aurpegiaren adierazpen gutxi dituenean edo gizabanakoa hautazko helburu
baten bila dabilanean, orduan motiboaren ausentzia inferi daiteke., edo gutxienez zergati
ahul bat.orduan datuak egongo dira eta hauetatik motibo, nolabait, indartsua inferituko
dugu. Jokabidea, latentzia luzea, iraunkortasun motza, gertatzearen probabilitate baxua,
trinkoa ez denean eta gainera gorputz eta aurpegiaren adierazpen gutxi dituenean edo
10
gizabanakoa hautazko helburu baten bila doanean, orduan motiboaren ausentzia inferi
daiteke, edo gutxienez zergati ahul bat.
Fisiología
Gizakiak ekintza desberdinak egiteko prestatzen direnean , nerbio-sistema eta sistema
endokrinoa hainbat sustantzi kimiko sortu eta jariatzen dituzte (adib.
neurotransmisoreak , hormonak ,...). Esate baterako , hitzaldi batean parte hartzen
dutenek estres emozional bat jasaten dute eta estres hau fisikoki hauteman daiteke gure
gorputzeko katekolamina plasmatiko eta kolesterol plasmatiko maila handitzen batí da.
Motibazioaren ikertzaileek , aldaketa neurona eta hormonalak neurtzeko odol , listu ,
geu analisiak eta material elektriko oso aurreratuak erabiltzen dituzte.Test hauekin
bihotz taupadak , odol presioa ,arnasa erritmoa , begi-ninien diametroa , azalaren
konduktantzia , odolean dagoen plasma kopurua eta beste hainbat ekintza fisiko
neurtzen dituzte.
Honen adibide enpiriko bat izan zen Turbinek 1986.an burutu zuena.
Esperimentu honetan partehartzaileak zarata normal bat (60dB) edo zarata oso gogor bat
(1IOdB) entzuten zuten. Turpinen hipotesia zioen zarata gogorrak sortarazten zuela
defentsa erreakzio bat eta neurtu zitekeela bihotz taupadak eta muskuluen tentsioa
aztertuz. Hau neurtuz ikusi zuten zarata gogorra entzutean bihotz taupaden erritmoaren
bizkortze iraunkor eta berehalako ematen zela. Zarata normala entzutean aldiz, ia ez zen
bihotz taupaden erritmoa aldatu Datu hauek garantiza handia dute demostratzen
dutelako estres egoera baten aurrean gorputz erreakzioak ematen direla.
Auto-informea
Motibazioa ebaluatzeko beste era bat izan daiteke subjektuari eskatzea bere motibaziomailaren auto informe bat. Hau galdeketa edo elkarrizketa baten bitartez egin daiteke.
Elkarrizketatzaileak subjektuaren antsietate maila inferitu dezake, honek ezezagunekin
harremanetan dagoenean antsietatearengatik galdetzen diotenean, edo eta
antsietatearekin lotutako edozein sintomaz informatzeko eskaten dionean.
Galdeketen abantailak: pasatzeko errazak dira , informazio zehatza eskatzea
ahalbidetzen dute eta subjektuari aukera bat baino gehiago ematen diote galdera baten
aurrean erantzuteko. Hala ere, auto-informearen emaitzak motibazioaren maila erreala
adierazten ez duela esateko badaude gutxienez bi arrazoi (Mitchell eta Jolley, 1988).
Lehenengoa: pertsona batek bere auto- informea alda dezake nahita sozialki
11
desiratutako diren emaitzak lortzeko. Bigarren: pertsonak bere-berezko motibazioak,
askotan, ezezagutu ditzaketelako (Misbett eta Wilson , 1977 ), arazo hauez gainera ,
galdeketak eskatzen du gogoratzeko gaitasun minimo bat, beraz, jaioberriak , animaliak
eta hitz egiteko zailtasun bat dutenek ezin dute burutu.
Neurri hauek: konduktualek, fisiologikoek eta auto-informezkoek ematen diote
ikertzaileari oinarri objektibo bat motibazioaren indarra inferitzeko. Hala ere, zoritxarrez,
sarritan, konkordantzia eza nabari bat aurkitzen da auto-informe eta neurri konduktual eta
fisiologikoen artean. Konkordantzi eza honen ondorioz askoz gehiago erabiltzen dira
neurri konduktual eta fisiologikoak autoinformeak baino.
Motibazioaren historia
Inguruaren baldintzengatik eragindako edo espresio konduktual, auto- informe edo
erreakzio fisiologikoengatik inferitu daitekeen jokabidearen kausa hipotetiko bat da
motibazioa. Konstruktu hipotetiko bat dela kontutan harturik pentsatzen jarri beharko
ginateke nondik datorren konstruktu hori. Ulertzeko psikologiak kondukta azaltzeko
zergatik erabiltzen duen motibazioa, honen definizio zehatza ulertu eta jakin beharko
genuke.
Jatorri filosofikoak
Motibazioaren kontzeptua Grezia zaharretik dator Sokrates, Platon eta
Aristoteles. Platonek (Sokrates-en ikaslea) hierarkikoki antolatutako ariman sinesten
zuen, elementu elikagarriak, sentsitiboak eta arrazionalak barneratzen dituena.
Aristotelek (Platonen ikaslea 20 urtetan zehar) arima hierarkikoaren kontzeptua
mantendu zuen, baina terminologi desberdina aplikatuz. Alderdi elikagarriak eta
sentsitiboak gorputzarekin zeuden harremanatuta eta jatorri motibazionala zuten,
hazkuntza korporala eta gelditasun motiboak (elikagarriak) eta plazera eta mina
bezalako esperientzi sentsorialak (sentsitiboak) barneratzen. Bi alde hauek elkarrekin
indar motibazional irrazionala eta inpultsiboarekin oinarria eratzen zuten. Alderdi
arrazionalak arimaren aspektu intelektualak hartzen zituen bere baitan; ideiekin
harremanaturik zegoen, jatorritik intelektuala zen eta borondatea barneratzen zuen. Hiru
zatiko arima eta hierarkikoa aldarrikatzean, antzinako greziarrek aktibitate motibatuaren
lehenengo azalpen teorikoa aurkeztu zuten: gorputzaren desirak, plazerak eta zentzuen
sufrimendua eta borondatearen esfortzuak.
Ehunka urte geroago greziarren hiru zatiko arima bitan zatituta gelditu zen,
gorputzaren pasioak eta adimenaren arrazoia. Berrinterpretazio honen kemena garai
12
hartan egiten zen indar motibazionalen interpretaziotik zetorren; batez ere (normalean
dikotomiak nabarmentzen) (adib: arrazoia vs pasioa, animali natura vs giza arima).
Tomas de Aquino, esate baterako, gorputzak inpultso motibazional irrazionalak eta
plazerrean oinarrituta ematen zituela zioen, adimenak borondatean oinarritutako motibo
arrazionalak ematen zituen bitartean.
Aro modernoan (Errenazimenduaren ostean) René Deskartesek motibazioaren
alderdi pasibo eta aktiboen arteko bereizketa proposatu zuen. Deskartesentzat, gorputza
motibazioaren agente pasiboa zen bitartean, borondatea agente aktiboa zen. Gorputza
motibo elikagarriak zituen entitate fisiko eta mekanizista baino ez zen, ingurugiroan
zentzuen, erreflexuen eta fisiologiaren arabera erreakzionatzen zuena. Motibo
korporalak ulertzeko, analisi fisiologiko bat egitea beharrezkoa zen. Mentea entitate
izpirituala ez-materiala eta pentsakorra eta borondatez osaturikoa zen. Motibo
erabakitzaileak ulertzeko, beharrezkoa zen borondatearen analisia egitea.
Bere aintzindariak bezalaxe, Deskartesek pentsatzen zuen motiboak bai
gorputzatik baita borondatetik ere azalarazi zitezkeela. Eskua sugar baten gainean
sostengatzea, adibidez, gorputzaren pasioak aktibatzen zituen. Hala ere, pasioak
borondatea kitzikatzen zuen, horregatik azken hau beti indar motibatzailea zen.
Borondateak ekintza hasten eta bideratzen zuen motorra zen, era berean ekitea edo ez
erabakitzen zuena, eta ekintza ematen zen bitartean zer egin behar zen baita.
Borondateari motibazioaren indar absolutuak esleitzerakoan, egozterakoan, Deskartesek
filosofiari motibazioaren lehen teoria eman zion: borondatea. Borondatearen esentzia
ulertu ahal bagenu, dudarik gabe, giza motibazioaren ulermena jarraituko zaio. Arrazoi
hau dela eta borondatearen ikasketan energi filosofikoaren kantitate handia inbertitu
zen. Eta konklusio garbira etzen heldu. Beste hitzetan: introspekzio eta esperientziaren
irakindegiaren leku batetik borondate bat sortzen zen, agente pentsatzaile bat, motibo
eta intentzioz beteta.
Azken finean, borondatea esplikatzea, motibazioa esplikatzea bezain zaila
bihurtu zen. Motibazioa nondik zetorren inkognita alde batera utzita, filosofoak
lehenengo eta behin borondatea nondik zetorren jakin beharra zuten. Ikasketa distiratsu
eta kreatiboak egin arren, borondatea mentearen ezaugarri gandutsu eta anbiguoa izaten
zen. Borondatea motibazioaren agentea bezala hartzean, filosofoa jarrera ezeroso batean
egoten zen, oraindino esplikagabeko bi fenomeno erabili behar baitzuen, motibazioa eta
borondatea. Horregatik zientzi berria, psikologiak, erabaki zuen printzipio motibazional
bat erabiltzea, ez hain zalantzagarria eta mekanizistagoa. Bat aurkitu zuen baina ez
13
filosofian. Psikologiak proposatutako motibazioaren printzipio fisiologia eta biologiaren
alorretik sortu zuen.
Teoria handien goraldia
Charles Darwin.en determinismo biologikoak ideia garrantsitzuena aportatuz
gain, hots: eboluziorena; haratago joan zen bere eragina, batez ere pentsamendu
zientifiko nagusigoan probokatu zuen aldaketa, motibazioran kasuan kontzeptu
mentalistatik aldendurik (borondatea) eta kontzeptu mekanizistatara (sistema
biologikoak) ikerketak bideratzen. Darwin.en aburuz (1859, 1872), animalijokabidearen parte handi batean automatikoa zein innatoa (ez-ikasia) zirudien.
Eskarmenturik ezean ere, ehiza txakurrak untxiak ehizatzen zituen, txoriek habiak eraiki
eta oiloek txitatu egiten zuten. Jokabide ez-ikasia eta automatizatua esplikatzeko,
Darwinek instintuaren kontzeptua proposatu zuen. Izan ere, instintua, filosofoen
ezintasunaz eta saiakera hutsen gainetik, indar motibazionalen jatorria azaltzeko balio
zitekeen. Instintuak azken finean banakoaren herentzia genetikoaren eratorkinak izanik,
sustantzia fisiko bat zuten iturburu. Darwin.en instintua heredaturiko erreflexu konplexu
multzo baten antzera funtzionatzen zen. Objektu-estimulu egokiaz txakurrak ehizatzea,
txoriek habiak eraikitzea eta oiloek arrautzak berotzea, oro har erreflexuen islada zen;
azken batean, guzti hau, predisposizio genetikoa bati esker.
*Instintuaren Teoria: William James (1890), giza motibazioaren instintuari buruzko
teoria ezagutzera eman zuen lehen psikologoa izan zen; gizakiari instintu aniztasuna
egotzi zion. Darwin eta inguruko beste intelektualaz kutsaturik, James.ek hogei instintu
fisiko (esaterako, xurgapena, lokomozioa) eta hamazazpi mentalak proposatu zituen
(ikus 1.4. taularen ezkerraldeko zutabean azaltzen direnak).
James.en aburuz, instintuak jokaerari buruzko predisposizioak ziren, helburuak
lortzekoeraturik. Banakoak ez zuen zertan helburu jakinei zuzenduriko heziketa jaso
beharrik. Isolaturik heziak diren txoriek ere hegan egiten dute, nahiz eta egoerak
espeziekideengandik ikastea galarazten dien.
James.en zerrenda
Imitazioa
Mc Dougall.en zerrenda
Janaria desiratu
Emulazioa/ lehia
Zenbait sustantzi edota gauza arbuiatu
Amorrua/ agresibitatea
Leku edo gauza berriak esploratu
Errukia
Arriskuengandik ihes egin
Ehiza
Borrokatu
14
Diru-gosea (kodizia) /eskuratzea
Koitoa burutu
Garbitasuna (higienea)
Zaintzea
Lotsa (pudor/ vergüenza)
Konpainia bilatu
Konstruktibismoa
Menperatzea bilatu (auto-inposaketa)
Jokoa
Status inferioritatea onartu
Jakinmina
Gauzak egin
Soziabilitatea/ lotsa (timidez)
Gauzen bildumak egin (coleccionar)
Zuhurtasun (diskrezio)
Inbidia/bekaizkeria
Maitasuna
Ahaideekiko maitasuna
Instintua jokabidea bihur dadin, ezinbesteko faktorea estimulu aproposa da. Katuak
arratoiei segika zaizkie, txakurrengandik ihesian eta sua ekiditen saiatzen dira, oro har
"behar" biologikoek sustaturik (biologikoki horien beharrean lirateke). Saguak
"jarraitze instintua sorrarazten du katuarengan, txakurrak ordea "ihesiaren instintua"
eta suak "babes instintua" eragingo lukete beregan. Hortaz, sagu bat begiztatzeak
(informazio sentsorial bisuala) akzio inpultsoak sortzen ditu katuarengan, ezen
saguaren atzetik segika ibiltzera, harrapatzera eta azkenik irenstera bultzatzen duten.
James.ek bere motibazioari buruzko teorian instintuaren kontzeptua aireratu orduko,
sekulako garrantzi bereganatu zuen psikologia arloan. Ondorenean, William McDougall
Instintuaren Teoriaren belaunaldi berriaren aita eta defendatzaile sutsua eta nagusia
bihurtu zen (1930.erako zerrenda hamazazpi instintura luzatu zen)
(1.4.taulan hamabi instintu nagusiak azaltzen dira (1908). McDougall.en ustez,
instintuak jokabide iturburu irrazional bezain ezinbestekoak ziren, pertsona helburu
jakin baterantz bideratzen duten indar motibazionaltzat barneratua. Gainera,
McDougall.en hitzetan instintua “euren jabeak hauteman dezan eta objektu jakinei
dagokienez adi egon dadin zehazten du... eta euren aurrean era finko batez
erreakzionatzeko, edo inpultsoa sentitzeko behintzat bai” (McDougall, 1908).
1.4. Taula
Mc Dougall.en zerrenda
Imitazioa
Janaria desiratu
15
Emulazioa/ lehia
Zenbait sustantzi edota gauza arbuiatu
Amorrua/ agresibitatea
Leku edo gauza berriak esploratu
Errukia
Arriskuengandik ihes egin
Ehiza
Borrokatu
Diru-gosea (kodizia) /eskuratzea
Koitoa burutu
Garbitasuna (higienea)
Konpainia bilatu
Lotsa (pudor/ vergüenza)
Menperatzea bilatu (auto-
inposaketa)
(jarraipena)
James.en zerrenda
McDougall.en zerrenda
Jolasa
(amor parental)
Instintuak, gizakiengan hain nabariak, helburu zehatz bat erdiesteko ahaleginak
esplikatzen zituzten mekanismo motibazionalak ziren.
*Instintu Teoriaren Beherakada (declive): 1924. urtean Bernard.ek liburu baten
argitalpenaz, Instintu Teoriaren beherakada eta amaiera funtsatu zituen. Bere lanean,
James, McDougall eta bestelako autoreen instintu zerrendak alderatzeari ekin zion;
hauen guztien artean denera giza izakiari 6000 instintu ezberdin egozten zizkietenaz
antzemanez. Horrela zera ondorioztatu zuen: hots, lehendik ere Knight Dunlap.ek
kritikatu legez, instintuen doktrina hori zentzurik gabekoa zela, eta instintuak
asmatzearen ohitura kontrolpetik at.
Hainbat urteren buruan, Holt.ek instintu zerrenda biltzearen irrika adierazten
zuen, ondorengo antolakuntza proposatuz: <<bere antzekoak direnekin dabilela
"instintu gregario"a aktibatuko zaio; bakarrik joanez gero, "instintu antisoziala".z
mintzatuko gara eta azkazalei koska egiten badie, "azkazalei koska egiteko instintua"
piztu zaiola esan genezake e.a.; ildo honetan dena erraztasun magikoz argitu daiteke,
hitzen magiaz>> (Holt, 1931, p.428). Hala bada, arazoa azalpenen ordez izenak emanez
nahasteko joera litzateke. Unera arte aipaturikoarekin bat, bestelako kritika bat ere sortu
16
zen, oraingoan autore ezberdinen eskutik (Kuo, 1921 eta Tolman, 1923), Instintu
Teoriari "logika zirkularra" leporatuz. Pertsonek heredaturiko borroka instintuak
bultzaturik borrokatzen dutela dion azalpenaren kasuan, borroka instintuaren izanaren
(existentziaren) froga bakarra jokabide agresiboetan kokatzen zen, antzean, jada azaldua
zena. Zirkularietate motarik kaskarrena da hau: kausak efektua azaltzen du eta efektuek
kausa justifikatu; instintuak borroka azaltzen du, borrokak instintua justifikatuz.
Maila enpirikoan erreparaturik, Instintu Teoriaren baliozkotasuna frogatzeko
bidea tankerako animali biren hazkuntzaz pairatzen hasia litzateke. Kontutan izanik,
espeziekide biok bizipen (edo bizi eskarmentu) ezberdinak behar dituztela, helburua
honakoa beharko luke, bada, animaliok heldutasuna erdiestean eta aldez aurreko
baldintzei jarraiki, bi nagusiak elkarrekin konparatuz euren jokabidea berdina den
antzematea. Esate baterako, arratoien ondoko kasuak adibide aproposa eskaintzen du
aldez aurreko ideia hobeki uler dadin: arratoi emeek euren haurdunaldian zehar, maiz
asko beren genitalak lamizkatzen dituzte, hala erditze unetik kumeak dagoeneko sortua
den ehun baginalaz estaltzen dituzte: Birch.ek hipotesi bat planteatu zuen honi buruz
("instintu maternal"a baztertua), alegia, miazkatzearen jokamoldea, usain ezagutzarako
(errekonozimendurako) erregulatua suerta zitekeela proposatu zuen. Bere hipotesia
egiaztatzeko asmoz, Birch.ek gomazko funda batzuk ipini zizkien arratoi eme gazteei
genitalak miazka ez zitzaten. Haurdunaldiak arruntak izan baziren ere, oraingoan ez
zuten arratoiek lamizkatzearen jokabiderik garatu, eta beraz kumeak ehun baginalik
ezak, usain bidezko identifikapena galaraztea suposatuko luke (hipotesiaren arabera).
Erditze ostean, amak ez ziren euren kumeez gehiegi arduratzen, eurak irentsi aurreko
uneetan ezik!
Psikologia eta Instintuaren Teoriaren elkarreraginean/erakarpenean zehar, joera
finko kontrajarri bi agerian utzi ziren: haserako loraldia eta erlazio honen amaieran
ordez, arbuio orokorra eta deuseztapena. Prozesu hau argi asko islatua da John
Watson.en bizitzan. Gazteak (1914), portaeraren oinarri hereditarioak azaltzen zituen
instintuen bidez. Aitzitik, bere heldutasunean (1930) jada erreflexuek nahiz trebatze
goiztiarrak (ohiturak), eta ez insitintuek, jokabide heldua zehaztuko luketen faktoretzat
zituen. Bada, bere heldutasun garaiko ideia hau egiaztatzeko, Watson.ek (1924, p.86)
eskolaurrea behaketa eszenari egoki gisa hautatu zuen. Bertan lateralitatearen
sustraietan erdiratu zen, instintuetatik eratorria edo beharbada, erreflexu zein ohiturek
sortua zitekeena. Watson.ek zenbait jaioberri behatu zituen, euren presioa, segundo
batzuk esku bakarrez zintzilikaturik (segundos en suspension), aktibitate
17
espontaneokoa, besarkadaren ezker nahiz eskubiruntzko ausazko mugimenduak eta
laterilitate preferentziak (gozoki baten aurrean ezkerreko ala eskuineko eskua luzatzea)
kontrolatuz.
Hogei umeek osaturiko lagina hautaturik, Watson.ek antzeman zuen lehen urtean inork
ez zuela laterilitate mailako preferentziarik azaltzen/aurkezten. Gisa honi jarraiki, eta
ikerketaren emaitzetan oinarriturik, zera ondorioztatu zuen: haurrak ez direla erditzetik
eskuinak ala ezkertiak izateko instintuz jaiotzen. Izan ere, honako laterilizazio
sozialkuntza helduen zereginen menpe kokatu zituen, bada, hauek baitira jateko edota
agur esateko esku zehatz bat erabil dezaten agintzen dietenak.
*Instintuaren Egungo Teoria: Psikologia arloan dagoeneko ez da instintuaren
kontzepturik erabiltzen motibazioa edota giza jokabidea azaltzeko. Aitzitik, gaineratiko
izaki bizidunak kasu, ezin ukatu daiteke jokamolde patroi estereotipatu ez-ikasiak zein
konstanteak azaltzen dituztela. Erleek gelaxka hexagonalak eraikitzen dituzte, zezenak
kolore gorria erasotzen du eta txoriek habiak eraiki, hegan, eta txiotzen dute. Gaur
egungo psikologoek (bereziki etologoak) ziurtatzen dutenez, animalien kasuan
behintzat, euren jokabide estereotipatuak instintuek baldintzaturikoak lirateke. William
James.en hitzei jarraiturik <<Animali erreinuan instintuen izana (existentzia) orokorra,
ez dago zalantzan jartzerik>> (1890, p.383).
"Instintu"aren terminoa erabili ordez, etologoek (Eibl-Eibesfeldt, 1989; Lorenz,
1965; Moltz, 1965) garapenean zehar bere horretan - ingurugiroak aldatu ezean heredaturiko egitura neuralez mintzatzen dira. Heredaturiko egitura neuralak ez dute
jokabidea baldintzatzen, soilik "akzioko patroi finko"en kasuan (patrones de accion
fijos).
Hala ere, konpromezu teoriko honen sosik gabeko oinarriek teoriaren
desagerpen definitiboa suposatu zuten: instintuak portaera konplexuen azalpentzat
jotzetik, akzioko patroi finkoen eragileak jokabide espezifikoen kausatzat hartzera
igarotzeak, erosotasun teorikoak sustatua dirudi, nahiz eta teorikoki onargarria den.
Jokaera isolatuak azaltzea, bere hau oro har, bere osotasunean' azaltzeaz asko aldentzen
da (zeharo ezberdinak dira).
(1)
Etologian interesa duen irakurleari zuzentzen da: Moltz.ek (1965) akzioko patroi
finkoen azalpen argia eskaintzen du; Lorenz (1965) animali jokabidearen alde innatoen
defentsa teorikoan erdiratzen da eta Eibl-Eibesfeldt (1989) diziplinaren sabaitasuna
orokorrean lantzeko autore egokia da.
18
Pultsioaren teoria. Instintua printzipio deskriptibo eta azaltzaile erabilgarria da
gizakiak ez diren animalientzako, baino gutxi azaltzen du portaera eta gizaki
motibazioari buruz. Instintu hitzari ordezkatzeko sortu zen kontzeptu motibazionala
“pultsioa” (drive) izan zen, Robert sessions Woodruf-ek (1918) barneratu zuen bezala.
Pultsuaren bi teoria garrantzitsuenak Sigmun Freud (1915)eta Clark Hull (1943)-en
eskutik etorri ziren.
Ikuspuntu kliniko batetik, Freud-ek gizakiak beharrizan biologiko espezifiko
batzuekin jaiotzen direla proposatu zuen (edo “pultsio instintiboekin, Bolles, 1975).
Freud, orientabide fisiologista zuena, nerbio sistemak energi maila konstante eta baxu
bat mantentzeko joera berrenlotu edo inherente bat duela dio. Bere pentsamenduarekin
bat, pultsio instintiboak energiaren produkzio jarraia du eta energia honek nerbio
sistemaren egonkortasuna bultzatzen mehatxatzen du. Energiaren edozein metatze
ezerosoa zen eta metatze hau ez bazen desegiten (abordatzen), osasunarentzako
arriskutsua izan zitekeen. Gizabanakoa gehiegizko estimulazioaz askatzeko portaera
berezia erabiliena du metatze abertsibo eta arriskutsua arintzeko asmoz. Gehiegizko
energiaren edozein askaketa atsegina suertatzen zen.
Freud-en energia psikikoaren (libidoaren) kontzeptua ulertzeko era bat,
analogiaren bitartekoa da, sistema hidrauliko batekin, energia psikikoa ( ura adibidez)
hazten doa irteera bat aurkitu arte.
Pultsio instintiboak pilatzen doazen bitartean, hazten doan energiarentzako
irteera bat aurkitzea premiazkoagoa bihurtzen joango da. Pultsioak irauten duten
heinean, bere energiak intentsitateko eten zubia (umbral) gainezkatzen dute eta akzioari
bultzada bat eragiten diote. Inpultsu honengatik eraginda, gizabanakoa aurrerapen
gehiagorekin energizatzen da.
Freud-entzako, motibazioa pultsio instintiboen energia deliberatuarengandik,
isurtzen da eta portaera nerbio sistemaren tentsioak arintzeko bidea da.
Nahiz eta intrigantea iruditu, Freud-en pultsioaren teoria kritika oso serioez
beterik dago. Serioenak hauexek dira:
1) Freud-en pultsiori buruzko ideiak indar biologikoak gainbaloratzen zituen eta
ikaskuntzaren eragina berriz infrabaloratzen zuen.
2) Bere ideia guztiak trastornoak zituzten gizabanakoetatik eratortzen ziren eta ez
esperimentuetatik.
3) Bere ideiek ez dute analisi zientifikoa erraz barneratzen.
19
Azken kritika hau beharbada indartsuena izan zen, honen ustez, kontzeptu hau froga
zientifikorik gabe, eszeptizismoarekin, analogia bezala begiratu behar delako eta ez
zientifikoki frogatua dagoen gertakari baten antzera. Kritika hauek berriz ez dira
aplikagarriak Clark Hull-en pultsioaren bigarren teoriarentzako.
Clark Hull. Hull-entzako (1943-1952) pultsioa momentu horretan zeuden alterazio
fisiologikoen energia konpuestuaren (batuaren) erreserba bat zen. Beste era batez
esanda, elikagaien beharrizan espezifikoak, ura, sexua edo logura, beharrizan
fisiologiko orokor batera gehitzen ziren. Hull-entzako, Freud-entzako bezala, motibazio
(pultsioa) base fisiologiko berezko bat zuen. Hull-en teoriaren aspektu destakagarriena
zera izan zen, borondatetik edo instintutik sorturiko motibazioaz aparte, Hull-en
motibazioa, aurreko egoera anbientalean oinarriturik aurresan zitekeela. Animalia bat
elikagaiaz gabetzean, ura, sexua edo loguraz, pultsioaren hazkuntza akorde bat
sortarazten zela. Pultsioa behar fisiologiko totalaren funtzio inkrementala zen.
Hull-en pultsioaren teoriaren postulatu ezin bestekoa, pultsioa portaera
(Bolles, 1975) aktibatzen zuela zen. Gosez zegoen animalia, animalia energizatu eta
aktiboa zen. Hala ere, nahiz eta pultsioa portaera energizatu eta aktibatu, ez zuen
determinatzen honek hartutako bidea. Ohitura eta ez pultsioa. Ohitura
ikaskuntzaren ondorioa zen eta era berean errefortzuarena ere.
Hull-en ustez, pultsioaren gutxitze baten ondoren, berehala erantzun bat agertzen
bazen, ikaskuntza ematen zela eta ohitura indartu egiten zela zioen. Ondorio bezala,
pultsioaren gutxitzea zuen edozein erantzun (adibidez, jatea, edatea), indargarria
eragiten zuen, horrela animaliak, erantzun jakin horrek pultsioaren gutxitzea jasaten
zuela ikasten zuen. Pultsioa gutxitzen ez zuen edozein erantzun (adibidez, usin egin,
lauzkatu) ez zuen indargarririk sortarazten beraz, ez zen ikaskuntzarik ematen.
Hull (1943), ohitura eta pultsioa, portaeraren eragile nagusienak bezala ikusten
zituen.
Hull, ohitura (ikaskuntza) eta pultsioa (motibazioa) portaera eragiteko nola
elkartzen ziren frogatzeko, honako formula hau proposatu zuen:
sEr = sHr x D
Hull-en formula honetan, sEr portaeraren indarra da ( potentzia kitzikagarria)
estimulu jakin baten aurrean; sHr ohituraren indarra da, edo estimulu jakin baten
aurrean erantzun behagarri bat emateko dagoen probabilitatea; eta D pultsioa da. sEr
20
portaeraren aspektu behagarriei dagokie, eta sHr eta D berriz, aspektu ez behagarriei. H
eta D-ren arteko biderkadura garrantzitsua da, portaera, ohitura eta pultsioa 0 baino
handiagoak direnean soilik ematen dela adierazten duelako. Beraz, pultsioa ez badago
(D=0) ez da ohiturarik(H=0) ez eta potentzi kitzikakorrik (E=0).
Portaeran oinarrituriko teoria hau, E=HxD formulaz adierazten dena, izugarrizko
arrakasta izan zuen. Hala ere, Hull-ek (1952) beharrezkoa ikusi zuen bere portaera
sistema handitzea eta beste faktore batzuk gehitu zituen. Gehitu zuen beste faktoreetako
bat 3. Termino bat izan zen HxD formulari gehitu zion inzentibo motibazioa, K2
sinboloaz adierazten dena. Hull-ek aurkitu zuen animaliaren portaeran objektu-meta
baten balio intzentiboak ere eragina zuela. Hau da, objektu-meta baten ezaugarri
propioak bere kantitate eta kualitateekin batera, baita ere portaera energizatzen dutela.
Egia esanda bistec-a nahiago izaten da irakitako espinakazko orri bat baino, eta era
berean, gustukoagoak dira 20 mahats pasa, bakar bat baino.
Motibazioa bai barneko iturri (D) bai kanpokoengandik (K) sortu zitekeela
baieztatzean, Hull (1952)-ek, intzentibozko motibazioa gehitu zuen portaeraren
hirugarren eragile nagusi bezala eta honako formula proposatu zuen:
sEr = sHr x D x K
D eta k termino motibazionalak ziren. Hauen arteko ezberdintasun nagusiena
honako hau zen; D alterazio fisiologikoei innatoki lotua dagoela eta K berriz,
inguruneko eta ikaskuntzaren aspektuei lotua dagoela. Bere momentu onenean, Hull-en
pultsioaren teoria psikologiaren historian garrantzitsuak diren teorien parean jarri zen.
Deklarazio garrantzitsua da baina kontutan hartu behar da psikologiari buruzko
aldizkarietan publikaturiko artikuluen erdia baina gehiagok, 50.hamarkadaren hasieran
(adibidez Psychological Review, Journal of Experimental Psychology) Hullen 1943ko
liburuaren (Hovland, 1952) aipamen bat egiten zutela.
2
irakurleari interesatzen bazaio zergatik intzentibozko motibazio “K” ren bidez
adierazten den eta ez “I” edo beste era batera, arrazoia Kenneth Spence ( Weiner,
1972) izan zen. Gizon hau izan zen Hull-i 3. Termino hau batzearen beharra ikustarazi
ziona. Gainera, “I” beste aldagai bat errepresentatzen zuen dagoeneko, inhibizioarena,
hemen honi buruz ez da hitz egiten.
21
Hamarkada berean (1950-1960), APA erakundeak bere kideei psikologiako
historian pertsonaia nagusiak izan direnen lista bat egitea proposatu zuen. 1.5 taulan
psikologiako historiaren lehen 50 urteetako 10 psikologo garrantzitsuenak azaltzen dira.
50. Hamarkadan, Clark Hull bigarrena zen Sigmund Freud-en ondoren, pultsioaren
beste teoriakoa.
Pultsioaren teoriaren beherakada. Pultsioaren teoriaren askapenak (ikuspegi freudiar
eta Hullenena barne) hauek ziren : 1) pultsioa behar fisiologikoen perturbazioaren
ondorio bezala sortzen zela, 2) pultsioa portaerarengan efektu energizante bat zuela eta
3) pultsioaren gutxitzea efektu indargarriak izan eta ikaskuntza sortarazten du.
50.hamarkadan hala ere, egin ziren aurkikuntzetan, 3 postulatu hauek kolokan jarri
ziren:
Lehendabizi aurkitu zen , arrazoiak behar biologikoekin edo gabe eman
daitezkeela. Adibidez, anorexiakoek ez dute jaten (eta ez dute jan nahi) nahiz eta
beharrizan fisiologiko izugarria izan (Klein, 1954). Bigarrenik, baieztatu egin zen
motibazioaren kanpoko iturrien garrantzia. Adibidez pertsona batek egarria ez badu,
egarria sentitu dezake gustuko edari bat probatzean (usaindu edo ikustean) baina kasu
honetan aipagarria da Hull-ek intzentiboko motibazioa (K) gehitu zuela portaeraren
sisteman puntu honetan. Hirugarrena, baieztatu egin zen pultsioaren gutxitzerik gabe
ikaskuntza eman daitekeela. Ikerketa antzeko batean, Sheffield eta Roby (1950)-k
konprobatu zuten laborategiko arratoi goseti batzuk labirintoan erantzun bat ikasten
zutela, sari ez nutrititzaile batekin, sakarinarekin errefortzatuz gero. Sakarina efekturik
gabeko sustantzia izanik, Sheffield eta Roby-k, frogatu egin zuten, arratoietan janariaren
beharrizan biologikoaren gutxitzerik eman gabe, ikaskuntza eman zitekeela. Ikerketa
honetan baita ere zera aurkitu zen, ikaskuntza eman zitekeela pultsioaren
handitzearekin, gutxitzearen ordez (adibidez, Harlow, 1953).
Hull-en pultsioaren teoria ez zen desegokia. Teoria honetan oinarrituriko
ikerketa baliagarria da eta ez da zertan baztertu behar.
Taula 1.5. APA-ren ranking-a psikologiaren historiaren 10 irudi garrantzitsuenetakoak
mendearen erdialdean
1. Sigmund Freud
2. Clark Hull
3. Wilhelm Wundt
22
4. Ivan Paulov
5. John Watson
6. Edward Thorndike
7. William James
8. Max Wertheimer
9. Edward Tolman
10. Kurt Lewin
Dagoeneko, bere 3 oinarrizko postulatuak zuzenak dira puntu bateraino. Egia da
beharrizan fisiologikoen perturbazioak motibazioa sortarazten duela, baita ere
beharrizan fisiologikoek portaerarengan efektu energizante bat sortzen duela
eta
pultsioaren gutxitzea orokorrean indargarria dela. Pultsioaren teoria ez zen desegokia,
sinpleki, bere aplikazioetan nahiko mugatua egotera iritsi zen. Pultsioaren teoria
zirrikitu eta aintzira asko zituen portaera zergatik sortzen den azaltzen zuen teoria
bakarra izateko. Nahiz eta borondateaz aritu, instintua edo pultsioa, motibazioaren
teoria handiak, sinpleegiak izatera iritsi ziren. Motibazio hitza ez zen nahikoa portaera,
energizatua eta zuzendua dagoela esplikatzeko. Motibazioa terminoa ez da nahikoa,
energizazioa eta portaeraren zuzenbidearen terminoak konplexuegiak eta bariatuegiak
direlako termino bakar baten barruan sartzeko ( Jones, 1962). Puntu hau hobe azaltzen
da
“maitasun” hitza adibidetzat hartuta. Lehendabizi zehaztu egin behar da eta
erakarpenaz, dependentziaz, lehen amodioaz, eta abarrez hitz egin behar dugu, orokortu
ordez eta maitasuna kontzeptu bakar batez bezala hitz egin. Maitasuna bezala,
motibazioa esanahirik gabeko hitz batean bihurtu zen (Postman, 1956).
Mini teorien bultzada
Mendearen azken laurdenean zehar, motibazioaren lana teoria motibazional
handietatik mini teorietara (Dember, 1965) pasa izan da. Egun motibazioaren teoria,
psikologiaren alor ezberdinetako oinarri motibazionalen ezagueran erdiratzen da; hala
nola kognizioa, pertsonalitatea, eta psikologia soziala. Pisuzko arrazoiak alderatuz eta
mini teorien ikerketak bideratzen hasiz, motibazio arloko ikerketa booma sortzen da.
Eztanda teoriko honek ondorio positiboak bezala negatiboak ere ekarri zituen.
Alde negatiboan erreparatuz, motibazioa psikologiaren azpi-diziplina (azpi-jakingai)
bezala, kaos egoera batean barneratua izan zen (Koch, 1951), agian psikologiaren
barneko jakingai garrantzitsuena izatetik, bigarren mailara pasa baitzen. Hain izan zen
gogorra ezen psikologia garaikidean diziplina izateari utzi dion. Gorputz koherente
23
bezala azaldu ordez, teoria eta ikerkuntza psikologiaren jakingai oinarrizkoen artean
banatua geratu da.
Alde positiboa aniztasunean legoke, honen poderioz psikologia osoa barneratzea
lortzen duelako, hau da, psikologia garaikidearen alde gehienak motibazioan
erlazionaturiko arazoekin gailen dira (fisiologia, psikologia soziala, pertsonalitatea,
ikaskuntza, kognizioa, hezkuntza, psikologia klinikoa, industriala, osasun arlokoa e.a
barne). Motibazioak gainera datu esperimentalen ebaluaketa nahiz antolakuntza bideratu
ditzakeen oinarrizko gaia (gai zentrala) osa dezake. Adierazgarriagoa izan da agian,
pultsioaren teoriaz baliatzea, jokaeren kausen usteetan iraultza ekarriz (adib: Benjamin
eta Jones, 1978; Rappaport, 1960). Galdeketa honen ondorio jaio ziren motibazioaren
ikuskera sofistikatuagoa eta jokabidearen kausak. Motibazioa kognitibatuz (Dember,
1974) zihoan eran, sofistikazioak bigarren iraultza ekarri zuen. 70 hamarkada aurretik,
gertaera motibazionalak, pultsioak, pizgarri eta sariak ziren. Ikuspegi kognitibotik
aitzitik, estimulu batek ekar zezakeen informazio balioak ere (adb: berritasuna, arrazoia,
esanahi pertsonala) ezaugarri motibazionalak zituen. Motibazio kontzeptua bada
denborarekin zabalduz joan zen, kontzeptu gutxi batzuk (adb: pultsioa, saria,
erakargarria) motibazio osoa azaltzeko nahikoak ez zirela ohartuz joan ziren heinean.
Bai iraultza kognitiboak baita mini teorienak ere, kontzeptu berritzaile eta anitzagoei
sarrera eman zieten, 1980an motibazio psikologoak psikologiaren inguru gehienetan
kokatuz. 90 hamarkadako motibazioak mini teorien emankortasuna nahiz ospea azaltzen
ditu.
Ikuspegi garaikideak
Motibazio barne, ikerketak bost arlo jorratzen ditu, zeintzuen helburua jokaeren
kausen mugaketa lantzea litzatekeen. Jarraiko eskemak ikerketa lerro bost eta hauetatik
eratorritako hamabost azpi arlo azaltzen zaizkigu. Liburu honetako atalak aipatutako
bostok izango dira.
Motibazio fisiologikoa. Motibazioaren ikuspuntu biologikoa azaldu eta emozio
nahiz zioetan (motiboetan) nerbio sistemak zein endokrinoak jorratzen duten papera
ikertzen da. Analisi fisiologikoak gorputzak ekintza burutu aurretiko prestakuntzan,
minaren eta atseginaren sentsazio sorkuntzaren nondik norakoan, zein superbizipen eta
osasunaren mantentzerako barne sistemen erregulazioan arreta jartzen du. Kasu hauetan
guztietan, jokaera, garun egitura (egitura zerebral), ekoizpen hormonal eta nerbio
sistema autonomoaren arteko elkar eragin konplexu batean murgildua aurkitzen da. Arlo
24
honen barnean hiru kapitulu azalduzko zaizkigu: saria, arousala, arauketa
(erregulaketa).
Motibazio extrinsekoa eta intrinsekoa. Motibazio estrinsekoa, motibazioaren
arloko ikuspegi konduktista litzateke. konduktismoak jokaeren barneko kausen
agerpena ukatzen ez badu ere, beren jarraitzaileek gakoa kanpoan, eta ez pertsonaren
barne, legokeela defendatzen dute. Era honetara, dirua, sariak, eta zigor mehatxuak,
ikuspegi honen iturri besterik ez lirateke izango. Gainera hauetako bakoitzak, lan egitera
joatearen zergatia, eginkizunen burutzearen arrazoia, zein beste hainbat jokabideen
sena azalduko lukete. Motibazio intrinsekoak aldiz, aurreko ikuskera konduktista horren
kontrako bidea jarraitu izan du. Saria eta zigor hauek minimoak izanik, arlo honetako
teorikoek konpetentzia eta jakin mina bezalako behar psikologikoen beharraz hitz egiten
digute.
Motibazio kognitiboa. Jokaeraren jatorria pertsonaren barne agertzearen ideian
oinarrituz, ikuskera fisiologiko nahiz motibazio intrinsekoarekin aldera genezake.
Honen arabera, prozesu mentalak zein pentsamenduak lirateke emozioa zehaztuko
luketenak. 7. Atalean plan eta meta kontzeptuekin aurrez aurre aurkitzen gera,
jokaeraren energi emaile eta bideratzaile gisa azalduaz. 8.atalak itxaropen kontzeptua
barneratu eta teoria motibazional kognitibo garrantzitsuenak birpasatzeaz arduratzen da
(auto-eragile, etsipen ikasia zein erreaktibotasuna barne). 9.atalak soilik egozpen
kontzeptua jasotzen du.
Ezberdintasun indibidualak. Guztiok motibo komun ugari konpartitzen
baditugu ere (adb: gosea) arrazoi espezifikoen arteko bakarkako ezberdintasunen
agerpena ez dugu ahantzi behar. 10. Atala izango litzateke pertsonalitatearen ikasketa
esperimentalaren inguruan jardungo litzatekeen lehena, tenperamenduarekin
erlazionatutako ezberdintasun indibidual 3 azalduz (extroversion, sentsazio bilakaera,
afektu intentsitatea) zein kontrol sinismen 2 bidez (jokaeraren A erako patroi eta
kontrolaren desira). 11. Atala, ezberdintasun indibidualen lerroan jarraituz, lorpenaren
arrazoi sozialak, afiliazioa eta boterea azaltzen ditu. 12. Atalak, ikuspegi klinikoa
barneratu eta emozioaren ikuskera humanistiko nahiz psikodinamikoak jasotzen ditu.
Humanistikoak auto-eratze eta hazteko norberaren ahaleginak erakusten dizkigu,
psikoanalitikoak motibo inkontzienteak, garapena, eta niaren esfortzuak azaltzen dituen
bitartean.
Emozioak. Kasu askotan aipatu ditzakegu emozioak aparteko motibo tipo
gisara (adb: erasoa, amorruaz zuzendutako jokaera genuke). 4 atal dira, kasu honetan,
25
emozioen inguruan darabiltzanak: 13.ak emozioen alderdi kognitibo zein fisiologikoak
barneratu eta osagaion elkar eragina azaltzen ditu. 14.ak alderdi funtzional eta
adierazgarrien aipua egiten du. Aipatutako lehen atalaren zuzentzailea fenomeno
partzialki kognitiboa izanik, bigarrenean emozioak fenomeno partzialki biologikoak
lirateke. 15.atalean bada, laburpen moduko eztabaida azaltzen da ikuspegi kognitibo eta
biologikoen arteko emozioen ulerkuntza egokiagoa zeinetan datzan ikusi asmoz.
16.atalak estresaren, osasunaren zein kontrajartzearen literatura zabala birpasatzen ditu.
LABURPENA
Motibazio zein emoziorako ulerkuntza erraztu asmoz, berebiziko garrantzia duen
galdera bat planteatzearen beharra aurkitzen dugu: zerk eragiten du jokaera? Era berean
honek beste hauek ekartzen ditu batera: zer hasten du jokaerak?, nola mantentzen da
jokaera denboran zehar?, zer dela eta dago helburu batzuetara mugatua? Behin jokaera
hasita, nola geldi dezakegu? Zein indarrek mugatzen dute denborarekin jokaeraren
intentsitatea? Zergatik pertsona batek ezberdin jokatzen du, egoera berdin batean baina
mementu/aldi ezberdinean? Zeintzuk dira banakoen arteko ezberdintasun
motibazionalak eta nola sortzen dira hauek?
Motibazioaren postulatu teorikoak, atal honetan 7 puntutan jorratuak azaltzen
dira: 1) motibazioak urruntze nahiz gerturatze joerak dauzka. 2) motibazioa prozesu
modura hobe ulertzen da. 3) motibazioa auto erregulatua edo inguruneak erregulatua
izan daiteke.4) motiboaren indarra denborarekin aldatzen da eta jokaera arrunta mintzen
du. 5) motiboak hierarkikoki antolatuak aurkitzen dira.6) gure jokaeraren oinarri
motibazionalaz beti ez gera kontziente izaten. 7) printzipio motibazionalak aplikagarriak
dira.
Motibazioa inguruneak eragindako jokaeraren kausa hipotetikoa
(adb: jaki
gabezia) nahiz jokaera adierazpena, fisiologiko edo auto-informea litzateke. Jokaeraren
6 alderdi dira motiboaren intentsitatea adieraz dezaketenak: latentzia, aukeraketa,
zabaltasuna, erantzun probabilitatea, aurpegi adierazpenak eta gorputz keinuak. Egoera
fisiologikoek nahiz nerbio sistema zentralaren eta hormonalaren aktibitateak ere
motibazioa inferi dezakete. Elkarrizketa zein galdeketatik eratorritako auto-informe
ñabardurak ere egoera motibazionalen neurtzaile izan daitezke, ikerketa eremuan
jokaera neurriak nahiz fisiologikoak erabilgarriagoak badira ere.
Atal hau ere, motibazioren inguruko historiaren aipua egiteaz arduratzen da.
Motibazioaren printzipio filosofikoek borondatea agente motibazional garrantzitsuena
bezala ikusten zuten, psikologiak James McDougall-en instintu kontzeptua hartuz ordea.
26
Azken honek lortutako ospe goiztiarrak ordea ez zuen zientifiko aldetik harrera nahikoa
lortzeko balio izan, eta psikologia arlo barneko kontzeptu motibazional berri baten bila
ekitea ikusi zuten egokien, pultsio teoria hain zuzen. Zientifikoki balio egokiagoa izanik
ere, freudiar nahiz hulliar teoriek, kritikak besterik ez zituzten jaso, instintuekin gertatu
antzera. Teoria handi hauen eskasia ikusirik, jokaeraren oinarri motibazionalak
azaltzeko egokiagoak ziruditen mini teoriak sortu ziren horrela. Egun ez da
jokabidearen kausa bakar eta handi bat bilatzen, ikerketak 5 sistema askeen oinarri
motibazionalak aztertzera mugatzen baitira: motibazio fisiologikoa, extrinsekoa nahiz
intrinsekoa, kognitiboa, banako ezberdintasunak eta emozioa.
27
Descargar