Subido por Jose Frco Saez

astoa-eta-otsoa

Anuncio
Animaliek ere hizketan zekiten garaian gertatu zan
istorio hau. Astoa Gasteizetik Zornotzara zetorren
zahagi ardo bat bizkarrean zekarrela.
Bat-batean, otsoa atera zitzaion astoari bidera,
guztiz goseturik, eta astoak otsoari galdetu eutson:
- Egarri al zara? Badaukat zuretzat edaria.
Baina otsoak esan eutson:
- Astotxo, ez naz egarri,
baina bai goseak larri
oraintxe jan behar dodaz
zure buru eta belarri.
Eta astoak orduan erantzun
eban:
- Hor goian dago artalde
artzainik eta zakurrik
gabe.
Harantza doanarentzat
nahiko janari debalde. (dohainik)
Baina otsoak berriz ere:
- Orpoan daukat arantza (espina)
ezin igo gorantza.
Hemen horrelako aukera eta
zertara joan harantza?
Astoak orduan erantzun eban:
- Hor goian ermita
San Bartolome deritza (deitzen dana)
nik meza entzun arte
Goazen biok harantza.
Otsoak ez zeukan meza entzuteko gogorik. Astoa
ermitara joan zan eta otsoa ardietara. Baina astoak
esandako lekuan ez zegoen ardirik. Orduan, haserre
bizian, ermitara abiatu zan otsoa. Astoa ordurako
ermita barruan zegoen. Otsoa bera jatera zetorrela
ikusi ebanean, astoak ermitako atea itxi eban gogor
atzeko bi hankekin. Orduan otsoak, haserre eta
amorru bizian, honela dio astoari:
- Asto zaharra mukitsu,
sobre (soberan) eta gehiegi
dakizu.
Nik
berriz
harrapatzen
bazaitut
mezarik entzungo ez duzu
Astoak
erantzun
eutsan
ermita barrutik:
- Otsango (otso) , otsango gazia,
gaztetan gaizki hazia,
bihar jango banauzu ere
badut gaurko bizia
Astoa motela eta tontoa dela esaten da; baina
orduan otsoa geratu zan astoa baino tonto eta
motelago.
Descargar