“ROMANUS PONTIFEX” BULDA (1455) Irati Muntion Aintzane Alejandro Uxue Gaitero Irati Legarreta Alazne Aiartza SARRERA “Romanus Pontifex” 1455. urtean Nikolas V.ak idatzitako bulda bat da; beraz, izaerari dagokionez publikoa da, eta bertan gai erlijiosoak, ekonomikoak eta juridikoak jorratzen dira, izan ere, garai honetan Portugalen eta Gaztelaren artean izugarrizko lehia zegoen konkisten eta merkataritzaren arloan; hori dela eta, Aita Santuarengana jo zuten bitartekaria zelako, eta azken honek dokumentu hau idatzi egin zuen ofizialki argitaratzeko bertan agertzen diren nahiak eta baimenak urteetan zehar: “Betirako ematen dizkiegu aipaturiko Alfonso erregeari eta bere ondorengo erregei eta infanteari.” (46,47. lerroak). Hainbat pertsonai garrantzitsu agertu ziren garai honetan, besteak beste; erregea izan zen Alfonso V.a, Enrike Nabigatzailea, Nikolas eta Errege Katolikoak (Fernando II.a Aragoikoa eta Gaztelako Isabel Iak, Gaztelako koroa 1474-1504 eta Aragoiko koroa 1479-1516 urteen artean izan zuten). Alfonso V.a Portugaleko erregea izan zen, 1432an Sintran jaioa. 1438an koroatua izan zenean Alonso de Barcelos eta Enrike Nabigatzailea aukeratu zituen aholkulari. Enrike Nabigatzailearen hainbat erabaki izan ziren erreinuaren jarrera markatu zutenak; Afrika konkistatzearen eta hedapenaren nahia, esaterako. 1460an Enrike hil zenean, ordea, Alfonso erreinua bideratzeko merkataritza eta Atlantikoko nabigazioak agindu zituen. Beraz, aurkikuntza geografikoak gelditu egin ziren eta ekonomiak gora egin zuen, espedizioetan ez baitzen gehiago inbertitu. Denbora igarotzean, aldiz, erregeak afrikar kostaldeen barnean sartzearen alde jarri zen eta nabigatzaile portugesek Gineako kostaldeetan lehen eraikinak egin zituzten. 1481an erregea hil egin zen koroa bere semeari oinordetzan emanez. Alfonsoren erreinua, Afrikan izan zituen onurez gain, Juan I eta Juan II.aren arteko dekadentzia garai bat izan zen, garaipenak baino galera gehiago egon zirelako. Alfonso V.a seguruenik garai hartako Erdi Aroko azken erregea izan zen. Horrez gain, zientzia eta artearen alde egin eta babestu zuen, izan ere, Portugaleko lehen liburutegia eraikitzea lortu zuen. Enrike Nabigatzailea, 1394 eta 1460 urteen artean bizi izan zen. Irlen eta kostalde afrikarren esplorazioa bideratu zuen, Atlantikoko itsasoko kostaldetatik igaroz. 1415an, 21 urterekin, Ceuta konkistatu eta bertako gobernatzailea bilakatu zen. Portugalera iritsi berri zenean Viseu-ko dukea eta Covilha-ko jaunaren tituluak eskuratu zituen. Gainera, Algarven kokatutako Sagres hirian hezkuntza nautiko, geografiko eta astronomikoak eskainiko zituen gune bat eraiki zuen. Zentro hartatik itsas espedizioak egin ziren; helburu ekonomiko zein politikoa zutenak. Nabigatzailearen mezenasgoari esker nabigazio teknikak izugarri hobetu ziren Portugalen; hori dela eta, Enrike 1460an hil ostean, Bartolome Diaz-ek Buena Esperantzako lurmuturrera heltzea lortu zuen 1487an. Nikolas V. Aita Santua testuan aipatzen den azken pertsonaia da. 1397tik eta 1455ra bizi izan zen eliza katolikoko Aita Santua izan zen. 1477. urtean Eugenio IV.ak Aita Santua izendatu zuen eta Erroma hiriaren handitasuna lortu zuen. Eraikin handiak sortu, arte eta literaturaren esparruak egin eta hiria kapital kristau eta sakratua bilakatzea lortu zuen. Hala ere, eta nahiz eta Aita Santu malgu bat izan, Eugenio IV.aren antzera, Aita Santuen defentsaren alde egin zuen. Gainera, lehen aipatu bezala, bere gobernuak historia politiko, kultural, literario eta zientifikoan garrantzia handia izan zuen. Politikoki, Vienako Konkordatu osatu zuen 1448an. Kulturalki ere aurrerapen handiak egin zituen; bai eraikin kristauen sorreran, bai humanismoaren aldeko gizarte bat osatuz. Testu honek XV. mende inguruan Portugalek zituen konkistak azaltzen ditu laburki, baita Enrike infanteak nola borrokatu zuen pagano eta ez fededunen aurka aita santuaren onarpenarekin eta honek, utzik zeuden irla batzuk populatu zituen eta fededunez bete ere. Bulda hau baino lehenago, Dum Diversas bulda sortu zen, 1452an, zeinetan Portugaleko Alfonso V-ari, baimena ematen zaion iparraldeko Afrikako ez fededun guztiei esklabo bihurtzeko. 1 Horrez gain, itsasoan izan zuen presentziarik gabe Portugal ez litzatekeela berdina izango esan dezakegu. Nabigazio hori ez zen soilik Portugal eta Mediterraneoaren artean eman, momentuko beharretara egokitzen zen, Afrikara eta Asiako ekialdera helduz baita ere Itsaso Indikotik ekialdera joz. Garai honetan ikaragarrizko itsas trafikoa zegoen arlo militarrean nahiz merkataritzan. Hori dela eta, arrisku handi bat zen Mediterraneoa zeharkatzen zeuden bitartean kortsarioekin aurkitzea, adituek adierazten duten bezala bertatik igarotzean portugesek borrokak eta lapurretak pairatzen zituztelako. Era berean, portugesak berak ere itsas borrokak egiten zituzten Mendebaldeko Mediterraneoan, hala nola, lusitaniarren aurka.2 Alfonso V.ak ere zerikusia zuen kortsario portugesekin lotura zuelako XV. mendean, eta denborak aurrera egin ahala baseak jarri behar izan zituzten Mediterraneoan hainbat arrazoi ezberdinengatik: alde batetik, komunikazio bide bat izateko izandako hedapenaren ondoren aurkitutako lurraldeen eta Europako bizitza ekonomikoaren artean; bestetik, Afrikako iparraldean sartzeko abantaila lortu ahal izateko. Espainia hedatu egin zen Amerikatik eta Filipinetatik errege katolikoei esker Napoleonen bidaia finantzatu zutelako; Portugal, aldiz, merkataritzan garrantzitsua bilakatu zen modu independente batean. Lehia honetan askotan Aita Santuarengana L. de Albuquerque, Historia de la Navegación Portuguesa, Editorial Mapfre, S. A., 1991, Madrid. L. Adão da Fonseca, Portugal entre dos mares, Editorial Mapfre, S.A., 1993, Madrid. 1 2 jotzen zuten (Bulda honetan Nikolas V.arengana, adibidez) bitartekari bezala, izan ere, kristautasunak garrantzi handia zuen eta Aita Santuak botere gorena zuen; are gehiago, desleialek zituzten lurraldeak har zituzkeen erlijio katolikoaren garapenerako eta doktrinaren hedapenerako. Bulda honetan ideia hau idazki osoan zehar ikus dezakegu, kristau propaganda egiten du Aita Santuak: “Grazia bereziaren laguntzaz errege eta printze katoliko haiei hau ohartaraztea pentsatzen dugu, fede kristauaren atleten eta pugil ausarten gisa sarrasinoen eta beste etsai infideleen gogorkeriak hertsatzen dituztela baita ere urruneko aldeetan fedearen defentsa eta honen hedapena areagotzeko lanean ari direla, lana eta gastuak kontutan hartu gabe” (11,12, 13, 14. lerroak). Gainera, otomandarren aurka soldadu gehiago lortzearen helburua zegoen, edota zergen bidez laguntza eskuratzea, izan ere, ekonomia eta erlijioa lotuta zegoen haientzat: “...bizilagunik gabe zeudenak, fededunez jendeztatu zuela eta bere industriagatik bertako askok bataioaren sakramentua hartu zutela.” (18,19. lerroak). Portugalen konkista erlijioaren bidez legitimatu egiten da, bidezkoak bihurtuz egindako sarraskiak fedea zabaltzeko helburuarekin egin dituztela aldarrikatuz, gurutzada bat balitz bezala: “Beste epistolen bidez edozein sarrasino paganu edo Kristoren beste etsaien aurka indarrez sartzean konkistatzea, gainditzea eta meneratzea baimentzen diogu oso eta haren pertsonak betirako morrontzea eta haientzat eta bere ondorengoentzat bere erresumez, dukerriez, konterriez, jaurerriez, ondasunez eta edukiez jabetzea.” (41, 42, 43, 44. lerroak). Portugalek monopolio bat zuela esan dezakegu Saharatik hegoaldera Ginean zehar hegoaldeko hondartzetaraino (Bojador eta Nun lurmuturrak zeuden bertan) eta testu honen bitartez hori legitimatu egiten da hein batean. Gauzak horrela, Portugalen eta Gaztelaren artean lehia bat sortu egin zen interes politiko, ekonomiko eta diplomatikoengatik: “Portugaleko erregeei Indietako itsasbidean aurkituko dituzten lurrak emango dizkion Aita Sainduaren agindua da eta Gaztelako Koroaren lehiakidetza oztopatu nahi zituzten.” (4, 5, 6. lerroak). Garai honetan, erlijioa oso garrantzitsua zen, izan ere, ekonomiaren eskutik joaten zen gehienetan, zergak ordainduz, espedizioak eginez, etab. Hemen ikusi dezakegunez, Kristok botere gorena zuen eta gizartea bi taldeetan banatzen zen: kristauak eta paganoak. “Kristoren izena gurtzen omen zutenekin harremanetan jartzeko eta hauek sarrasinoen aurka mugiarazi kristauen laguntzan eta han dauden herri jentil eta paganuei gerra egin...” (27-29. lerroak) Aita Santuaren lehenengo esku hartzea 1435. urtean izan zen, Gaztelari Kanariar Irlak eman zizkionean. Hogei urte geroago, Portugali Kanariar Irletako paraleloan zeuden irlak eman zizkion hegoalderantz, eta hauek behera jo zuten Buena Esperanza-ko Lurmuturrera helduz. Hala ere, Portugalen aurka zeuden Errege Katolikoek espedizioak bidali zituzten Gineara urrea eta bestelakoen bila, eta azkenean, 1479an, tratatu bat egon zen (Alcaçobas-ko Tratatua) eta marra horizontal bat egin zuten Bojador Lurmuturraren paralelotik, borrokari amaiera emanez. Beraz, Ginea eta inguruko itsasoa eta irlak Kanariar Uharteak izan ezik Portugalekoak bilakatu ziren, eta espainiarrek ezin izango zuten bertatik nabigatu onarpenik gabe. Portugalek izugarrizko interesa atera egin zuen urrearekin eta esklabotzarekin. Testu hau ulertzeko kontutan izan behar ditugu, Gaztelak eta Portugalek izandako liskarrak Afrika mendebaldeko kostaldeko lurraldeak lortzeko historian zehar, Aita Santua bere alde izateko eginkizunak eginez kristautasunera hurbilduz. Aipatu beharreko beste ideia azpimarragarri bat Aita santuak Portugal erreinu bezala onartu zuela da. Konponbide dinastikoekin Gaztelako eta Portugaleko Erreinuak batzen saiatu ziren baina ez zuten lortu, borroka berriro suertatu zen aurkikuntzan zeuden aurrerapenen eta interes komertzialen ondorioz. Kolonen aurkikuntza harrigarria izan zen Portugalentzat, izan ere, azken hauek itsasoen arteko komunikazioak kontrolatzen zituzten, eta Amerikaren aurkikuntzarekin espainiarrek merkatu berri bat zabaldu zuten eta aukera hobezina izan zen liskarrak alde batera uzteko. Hau guztia dela eta, testu honen garrantzia handizkoa izan dela ondoriozta dezakegu. Bulda honi esker hobeto ulertu dezakegulako Portugaleko ekonomia, hedapena eta pentsamendua/ohiturak. Erlijio kristaua garrantzi handikoa zela baieztatu dezakegu Aita Santuak azken hitza zuelako eta berak esaten zuen ze lurrak konkistatu zitezkeen eta ez-leialak morroitzat hartu. Garaiko Aita Santuak kristautasunaren propaganda egiteko erabiltzen zuen konkista eta espedizioak ekonomia eta erlijioa batuz. Gainera, Portugalen hedapena ikusi daiteke, haiek monopolioa hartzen dutelako itsaso kosta osotik Afrikako kostara arte. BIBLIOGRAFIA ● L. Adão da Fonseca, Portugal Entre Dos Mares, Editorial Mapfre, S. A., 1993, Madrid. ● M. Newitt, The Portuguese in West Africa, 1415-1670, King’s College London. ● L. De Albuquerque, Historia de la Navegación Portuguesa, Colecciones Mapfre, 1992. WEBGRAFIA ● Rosete, L. (2017). Romanus Pontifex (Granting the Portuguese a perpetual monopoly in trade with Africa) January 8, 1455. Papal Encyclicals. http://www.papalencyclicals.net/nichol05/romanus-pontifex.htm