Subido por aasierpz

8. erantzuna

Anuncio
EKIALDE ETA MENDEBALDE ETA HAIEN
ERLIJIO TRADIZIO
NAGUSIAK
HASIERAKO BAIEZTAPENAK
Asier Rementeria
Mikel Albisu
Aitor Alzaga
Josu Anton Aparicio
Aitor Landa
Aitor Morais
Iñigo Sukia
1.- Gizarte garatuetan, etorkizun hurbilean desagertzen joango da erlijioa
eta amatatuko da antzinako tradizioak agortu diren bezala, gero eta
urriagoa, gero eta marjinalagoa, gero eta zentzurik gabekoagoa baita
gure artean. Horren oinarria guztiz ulergarria da, zeren eta, zientzia
garatzen den neurrian, erantzun erlijiosoak lekurik gabe geratzen
baitira; hortaz, zientzia arrazionaltasunean oinarritzen da eta erlijioa,
berriz, ez da arrazoizkoa, oinarririk gabeko sinesmen hutsa baizik.
Erlijioa, sentimenduen arloko kontua denez gero, pertsonaren bizitza
sentimental pribatuari dagokion banakako esperientzia da, eremu
publikora atera behar ez dena.
Jakina da nola zientzia aurreratuz doan heinean erlijioa eta haren oinarriak desagertzen
doazela. Erlijioa desagertzen ari den heinean ere, aldatzen doa. Guk, zientziaren eta hurak
erlijioan duen erreperkusioa eztabaidatu dugu eta bi konklusio nagusitara heldu gara:
1.- Zientzia hainbeste garatuko da non erlijioari lekua kenduko dion eta erlijioa
desagertuko den.
2.- Zientzia asko garatuko da baina erlijioa ez da desagertuko baizik eta moldatu
egingo da
Lehen taldekoak bezala pentsatzen dugunak, uste dugu denbora ez oso luze baten barruan
desagertuko dela erlijioa arrazoi nagusi bategatik. Zientziak dena enpirikoki azaltzen du,
bestalde, erlijioak ez ditu haren sinesmenak enpirismoan oinarritzen. Gaur egungo gizartea,
gero eta gutxiago sinisten du esaten diotenaz. Hori gertatzen da kontsumitzeko hainbeste
produktu daudelako non jendeak frogak nahi dituen horien erabilpena baieztatzeko.
Horregatik batzuk uste dugu jendea enpirismo eta froga fisikoetan oinarritzen dela bai
erosteko baita sinisteko orduen.
Hori dela eta, uste dugu jendeak fedea galduko duela erlijioan eta zientzian oinarrituko dela
gauzak azaltzeko. Hainbesterakoa izango da zientziaren eragina non erlijioak indarra eta
oinarriak galduko ituen eta oinarririk gabe ezin da zer edo zer mantendu eta gutxika-gutxika
desagertzen joango da.
Bigarren taldekoek ere uste dugu zientziak indar asko irabaziko duela baina erlijioa ez dela
desagertuko. Erlijioaren oinarriak eta hurak transmititzen duena moldatzen joango da
uneoro. Hau da, hainbat eraldaketa jasango ditu gizartera moldatzeko. Erlijioa hasiera
batean eta gaur egun ezagutzen duguna desagertuko da eta ideia berriak eta oinarri berriak
eukiko dituela pentsatzen dugu.
Ez dakigu aldaketa zehazki zelan izango den, ezin dugulako jakin gizartea nola aldatuko den
hemendik denbora askora eta horregaitik ezin dugu jakin zein izango diren haren oinarriak
edota zabalduko dituen baloreak.
2.- Erlijioak gizarte demokratikoetan, gero eta askotarikoagoak direla
kontuan izanik, elkarbizitzarako oztopo direla begi bistan dago; are
gehiago, giza elkarbizitza hori desitxuratzeko nahitaezko joera
erakusten du. Kontua da erlijioa, berez, intolerantea dela, zeren eta
erlijio jakin baten partaideak, Jainko absolutuarengan sinesten duenez
gero, egia absolutua ezagutzen duela pentsatu behar baitu, bestela ez
zen sinestedun zintzoa izango. Pentsaera intolerante hori arazo
gaindiezina da gizarte askotarikoaren elkarbizitza egokiaren alde lan
egitean. Testuinguru horretan, erlijio jakin bateko sinestun petoekin
elkarrizketan saiatzea ezinezkoa da.
Gizadiaren historiak ondo asko erakusten duen bezala, lurralde
berbera erlijio ezberdinek partekatzen dutenean, lurralde horretako
gizartean gatazka saihestezina da. Beraz, erlijioa indarkeriari lotzen
zaio nahitaez, sinestedunen intentzio onez harago.
Gure taldean lehenik agertu den ideia da, erlijioak ez direla intoleranteak, baizik eta erlijio
horiek praktikatzen duten pertsonak. Erlijio bakoitzak bere sinesmenak eta bere jainkojainkosa desberdinak ditu, egia da, baina horrek ez du esan nahi erlijio guztiak bata
bestearen aurka daudenik. Izan ere, erlijio bat praktikatzen dutenak eta beste erlijioen aurka
doazenak erlijio horien parte oso minoritario bat dira.
Guk uste dugu, bakoitzak bere erara ikusten duela erlijio bakoitza eta ikuspuntu horrek ez
diola inori kalterik egiten. Arazo nagusiak datoz, ikuspuntu hori ikuspuntu fanatiko bihurtzen
denean. Fanatiko hitza erabiltzen dugu adierazteko pertsona batek zeozer sinisten duela eta
sinisten duen gauza hori inposatu nahi duela besteengan haien ikuspuntua errespetatu
gabe.
Fanatismo hori ez du erlijioak berak sortzen baizik eta erlijio hori modu konkretu baten
interpretatzen duten pertsonek. Honen adibide ikusgarriena ekialdean aurkitu dezakegu,
Sirian dagoen guda zibilean edota Israel eta Palestina artean dagoen gatazkan, non lehen
azaldu dugun bezala, minorien arteko eraso konstanteak gertatzen ari dira bakoitzak era
desberdin batean ulertzen dituelako gauzak.
Gure ustez, jendeak ulertu beharko zuen gero eta globalizatuago dagoen mundu batean ez
daudela pertsonak bi gauza berberei buruz ikuspuntu berbera dutenak. Horrek gainera, ez
du esan nahi bietako batek ikuspuntu desegokia duenik baizik eta desberdina. Komentatu
dugun azken ideia izan da gero eta mentalitate irekiagoa edukiz, orduan eta gauza gehiago
toleratu eta ulertuko ditugula. Beraz esan genezake, tolerantzia gure esku dagoela eta guk
besteekiko dugun errespetuarekiko proportzionala dela.
3.- Iraganean, erlijioek zenbait ekarpen esanguratsu egin dizkiote
gizadiaren garapen moralari, gogoeta filosofikoak eta ezagutza
zientifikoak oso eskasak zirenean. Baina gaur egun, munduko etika bat
–etika unibertsala– behar dugu gizadi askotarikoaren elkarbizitza
bermatzeko; gure egunotan, etika unibertsal horrek ezagutza
humanistan, filosofikoan eta zientifikoan oinarrituta egon beharko luke.
Hori horrela, gure gaurko munduan, erlijioek gizadiaren garapen
etikoari ez diote inolako ekarpenik egiten. Are gehiago, etikari
dagokionez, erlijioek beren etika inposatzen dute, beldurraren
sentimendua modu trebean erabiliz; horrenbestez, nahitaez,
errepresiboak eta zigortzaileak dira.
Talde osoaren arabera honetan ez dago eztabaidarik, etika unibertsala eta globalizatu bat
inposatzea burugabekeria itzela da, eta guztiz zentzugabea, gehienbat kultura oso
ezberdinei lege edota moral berdin batekin tratatzea guztiz ezinezkoa delako. Adibidez herri
islamikoetan emakumeak ez dute mendebaldeko herrialdetan duten eskubide berdinak, eta
ez daude berdin ikusita.
Baita ere esaten denean erlijioa modu baten edo bestean inposatu egiten dituela haien
etika, posible da honako hau egia izatea geure ustez eta aurreko adibideagaz jarraituz, ikus
dezakegu nola emakumeak gehienbat gizartetik guztiz baztertuta daudela, eta hainbat
gauza guretzako normalak direnak haiek guztiz debekatuta dituztela, adibidez kotxe bat
gidatzea edota burua estaldurik ez eroatea.
Amaitzeko, azken esaldia aipatu behar dugu. Aurreko paragrafoan esan dugunez, erlijioak
haien etika inposatu ahal dute kasu batzuetan, baina gaur egun, “mendebaldeko” herrialde
batean oso zaila da ikustea adibideak non beldurra erabiltzen den etika inposatzeko. Gutako
inork ez du adibiderik aurkitu gure gizartean, non beldurra erabiltzen denik.
Asier Rementeria
Mikel Albisu
Aitor Alzaga
Josu Anton Aparicio
Aitor Landa
Aitor Morais
Iñigo Sukia
Descargar