Subido por aasierpz

JudoLana

Anuncio
BORROKA KIROLEN
OINARRIAK
JUDO
Asier Perez Zumarraga
JFeKZ 3. Maila
1
Aurkibidea
SARRERA........................................................................................................3
UKEMI…………………………………………………………………………………………4
OSAE KOMI ………………………………………………………………………………..6
ASHI WAZA………………………………………………………………………………….8
KOSHI WAZA……………………………………………………………………………….9
TE WAZA……………………………………………………………………………………..10
SUTEMI WAZA…………………………………………………………………………….10
2
SARRERA
Lan honen bitartez, Judo kirolaren hainbat mugimendu eta teknika azalduko dira.
Azalduko diren mugimendu eta teknikak oinarrizkoak dira, zeren burutzeko erraztasuna eta
konplexutasun maila txikia dutelako. Mugimendu bakoitza erakusteko atalez atal pauso
bakoitza progresioz azalduko da argi gera dadin.
Honekin batera komenigarria iruditzen zait pare bat termino argitzea mugimendu
bakoitzaren exekuzioa azaltzeko. Judoa berez, bikoteka burutzen den kirola da, beraz,
mugimendu bat burutuko duen kidea Tori deitzen zaio, honek kontrola hartzen eta aurkaria
desorekatu eta lurrera botatzen duena da. Bestalde, Uke mugimendu bat egitean lurrera
jauzten dena edota immobilizazio batean mugiezinik geratzen dena deitzen zaio.
3
UKEMI
USIRO UKEMI:
Hasteko, atzera doan erorketa burutzeko pausuak azalduko dira, Judon burutzen diren
erosketen oinarriak dira eta lesioak izateko arriskua ekiditeko modu egokian egin behar dira.
Horretarako, mugimendu hau lau pausotan antolatuta dago:
1-
Zutik,
kokoriko
gurutzatuz
edo
jarrera
aurrera
batean jarriko gara,
eramanez,
oreka
eskuak bularrean
mantentzeko
behar
izatekotan.
2-
Kokoriko jarrera hartu ostean, lurrean esertzeko keinua egingo dugu,
baina
eseri
ordez,
ipurditik
sorbaldetarainoko arku edo borobil
antzeko mugimendu jarraitua burutuz.
3-
Eskuekin zorua jo
gorputzarekiko angelu zorrotza eginez (esate
baterako,gorputzetik hurbil jo) erorketa orekatzeko.
4- Amaitzeko, hankak luzaturik, gorako mugimendu bat burutu, baina
bizkarrarekiko arreta jarriz, ezin da arku mugimendua gehiegi luzatu
buruarekin lurra jotzeko arriskua eta lesionatzeko arriskua dagoelako.
BALOI ESERIA:
4
Tatamian zehar baloiak egongo dira. Jolas honetan, irakaslea adi egon beharko da klasea
kontrola galdu ez dezan eta arauak bete dezaten, izan daiteke baloiak indar askorekin
jaurtitzea eta edonoren aurpegian kolpatzea edota mina hartzea. Aukera moduan, izan
daiteke baloiek gerriaren altuera baino gehiagoko altuera hartzea debekatzea, horrela
kolpeak buruan ekidituz.
Helburuak:
Jolas honen bidez, klasea motibatuta, arreta piztea eta ekintza dibertigarri
batekin hastea izango da, era berean, metabolismoa martxan jartzeaz aparte. Baina
funtsezko helburua, erreflexuak eta koordinazioa lantzea etorkizunerako oso baliagarriak
izango direlako judo arloan, eta ukemiak lantzea eta ohitura hartzea.
Deskribapena: Aurrean aipatu dugun bezala, tatami osoan zehar baloiak izango diren
bonbak egongo balira. Irakasleak hasiera ematen duenean ikasle guztiak beraien artean
baloiak jaurtitzen hasiko dira. Baloi batek ukitzen zaituenean, irakasleak agintzen duen
ukemia burutu beharko da. Ez da iñork eliminatuko, baizik eta irakasleak agintzen duenean
amaituko da (nahiz eta eliminazioak sar daitezkeen lehia sustatzeko, egoeraren arabera
kontuan hartu daiteke).
5
OSAE KOMI
TATE SHIHO GATAME:
Tate shiho gatame ardatz longitudinalean burutzen den mugimendua da, lau puntutako
puntutako inmobilizazioa eta ateratzeko zailena baita.
Horretarako, hiru pausotan burutzen da:
1- Hasteko, tori jarrera ukeren gainean jarriko da ardatz longitudinalean toriren hankak
ukeren kanpotik jarriz eta oinak barrualdera sartuz bestearen belaunen azpitik, “S”
itxura eginez.
2- Beso bat ukeren azpitik igaroko da eta bestea sorbaldaren azpitik lotuko da.
Gainontzekoa ukeren sorbalda berdinari lotuko da.
3- Ukeren besoa, bere burua eta Toriren buruaren artean utzi behar da, torik burua
besora itsatsiz, uke mugitu ez dadin
*Pauso guzti hauen ordena izan daiteke ezberdina izatea, hau da, izan daiteke
lehenengo pausoa azkena izatea, edo alderantziz.
6
YOKO SHIHO GATAME:
immobilizazio tekniken artean, yoko shiho gatame, alboko kontrola lau puntutan
eta 3 pausutan azal daiteke:
1- Tori belauniko jarriko da ukeren gorputzari begira alde batean.
2- Goiko eskua ukeren buru azpitik igaroko du torik eta ukeren jantziaren atzeko
solapari helduko dio; gainontzeko eskua toriren gorputzetik urrunago dagoen
hankaren azpitik igaroko da eta gerrikoa helduko dio ukeri.
3- Amaitzeko, torik bere pisua ukeren gainean botako du eta hankak zabalik edo
belauniko jarriko da.
ASHI WAZA
IPPON SEOI NAGE:
Hainbeste hanka tekniken artean honako hau aurkitzen da. Mugimendu hau
sorbaldaren atzetik aurrera burutzen da, eta lau pasotan sailkatu daiteke:
1- Toriren ezkerreko eskuarekin ukeren eskumako manga eutsiko du
ukondoaren gainetik, apur bat barruko aldetik eta bestea solapan.
2- Torik aurrerako desoreka burutuko du eta aldi berean bere eskumako hanka
aurreratuko du ukeren eskumako hankaren alboan eta barrutik jarriz.
7
3- Ondoren, solapako eskua askatuko du eta ukeren besape azpitik sartuko du
belaunetako flexioa egiten duen heinean.
4- Amaitzeko, belaunen extentsioa, besoen indarra eta tortsioa
eginez, toriren gorputzaren gainetik aurrera proiektatuko du.
MOROTE SEOI NAGE
Morote seoi nage, Ippon Seoi nageren oso antzekoa da, eta eusteko moduak bakarrik
aldatzen dira; aurreko jardueraren antzeko pausuak jarraitzen dira, soilik aldatzen
dira eusteko moduak.
1- Ippon seoi nagen esku bat mangan ukondoaren altueran pixka bat barrutik
dago, eta beste eskua aurreko bespaearen azpitik pasatzen da.
2- Morote seoi nagen lehenengo eskua berdina da, mangan eutsita
ukondoaren altueran apur bat barrutik, baina bestea solapan eutsita
jarraitzen du, eta beso horren ukondoa flexionatzen da eta besape azpian jartzen
da indarra egiteko. Marrazkian hobeto antzeman daiteke:
8
KOSHI WAZA
UKI GOSHI:
Beste mugimendu mota hauetan, uki goshi edo “gerri bat” daukagu, hastapenean asko
erabiltzen den teknika erreza da, eta bi pauso bereiz daiteke:
1- Lehendabizi, toriak mangatik eutsita duen kontrako eskuko hanka ukeren bi
hanken artean sartuko du, eta aurkako eskua, solapatik gerrira eustera
igaroko da.
2- Posizio hau hartu eta gero, toriak gerria eta eskuak erabiliz, tortsio bat
egingo du eta ukeri desoreka eta jauzia eragingo dio.
TE WAZA
ERI SEOI NAGE:
Eri seoi nage, morote seoi nageren aldaera bat da, hain zuzen ere ippon seoi nagerekin
antza handia dauka ere. Honetan aurki dezakegun ezberdintasuna, morote seoi nagen
solapatik eutsita zegoen eskua, eri seoi nagen beste solapan egongo da helduta, eta
ukondoa besapearen azpian jarriko da modu berean.
9
Aipatu behar da gehienetan teknika hauek burutzeko beste modu batzuk daudela,
eta batzuetan, belauniketan jartzen dira errazagoa delako, ahalik eta beherago
egon, orduan eta errezago izango da uke altxatzea.
SUTEMI WAZA
USHIRO KESA GATAME
Ushiro Kesa Gatame, On Kesa Gatameren aldaera bat da, hain zuzen ere immobilizazio
bat. Teknika honen eustea kuzure kami Shiho Gatame bezalakoa da, beraz, kuzurekami –rekin bereizten dena Tori nola kolokatzen duen bere gorputza eta hankak. Hau
da, Torik, On Kesa Gatameren kontrako zentzura jesarrita egon behar da.
Garrantzitsua da Toriren eskuieko eskua Ukeren lepoa ondo eustea, buruaren
kontrolarekin batera. Beraz, mugimendu hau burutzeko hurrengo pausoetan azaldu
daiteke:
10
11
Descargar