Korrikalarien % 82k “korrikalari perfektutzat” du bere burua

Anuncio
Área de Gobierno Transparente
Comunicación
Gobernu Gardeneko Alorra
Komunikazioa
PRENTSA-OHARRA
Korrikalarien % 82k “korrikalari perfektutzat” du bere
burua: bezperan lo egiten du, arauak ezagutu eta betetzen
ditu, eta jakin badaki hil daitekeela
Korrikalariei egindako udal-inkestak entzierroan estreinakoz korrika egiten
dutenen kopurua % 59tik % 46ra jaitsi dela agertzen du
Korrikalarien % 82k “korrikalari perfektutzat”du bere burua: bezperan lo egiten du, arauak
ezagutu eta betetzen ditu, entzierroaren arriskuak ezagutzen ditu eta jakin badaki hil daitekeela.
Hori ondorioztatzen da Iruñeko Udalak entzierroaren ibilbidean lasterketa egin izan den zortzi
egunetan zehar 771 pertsonari egindako inkestetatik.
Datuen arabera, orokorrean esperientziarik eza nagusi baldin bada ere (korrikalarien % 46k
lehendabiziko aldiz egiten du lasterka), joera horrek samurki beherantz egiten duela nabaritzen
da (2015ean korrikalarien % 59k estreinakoz zebilela zioen, 2014an % 65 ziren hori ziotenak,
eta 2013an % 56). Korrikalari horientzat entzierroa esperientzia bakan bat da, errepikatuko ez
dutena. Beren burua ohiko korrikalaritzat duten % 28rentzat, aldiz, entzierroa urteroko hitzordu
bat da. Gainontzeko % 26k noizbehinkako korrikalaria dela dio. “Korrikalari perfektuen”
gehiengo handi horren aldean, 771 elkarrizketatuetatik 1ek bakarrik, australiar batek, onartzen
du “benetan ganorabakoa" dela: ez du lorik egiten, ez ditu arauak ezagutzen, ezta arriskuak
ere.
Orotara, joan den sanferminetan 16.448 korrikalarik parte hartu dute entzierroetan, iaz baino
181 gutxiago (% 1,09 gutxiago). Entzierrorik jendetsuena uztailaren 8koa izan zen, ostiralekoa:
2.706 korrikalari izan ziren egun horretan. Egun bakoitzeko parte-hartzaile kopurua honako hau
izan zen: uztailaren 7an, 2.594; uztailaren 8an, 2.706; uztailaren 9an, 2.384; uztailaren 10ean,
2.109; uztailaren 11n, 1.790; uztailaren 12an, 1.646; uztailaren 13an, 1.734, eta uztailaren
14an, 1.485.
Aurreko urteetako joerari eutsita, korrikalarien gehiengoa (% 45) atzerritarra izan da.
Nazionalen artean, % 14 Iruñekoa da eta beste % 4 Nafarroako beste leku batzuetakoa.
Atzerriko korrikalarien % 45 horretatik, kopuru handiena estatubatuarrena da (korrikalari guztien
% 20); Australia eta Zelanda Berritik etorritakoak dira bigarrenak (% 8), eta britainiarrak
1. orrialdea, 3(e)tik
[email protected]
948420592
●
www.pamplona.es
Área de Gobierno Transparente
Comunicación
Gobernu Gardeneko Alorra
Komunikazioa
hirugarrenak (% 3). Latinoamerikako eta Frantziako korrikalarien parte-hartzea urriagoa da (%
1,5 eta % 1, hurrenez hurren). Gainontzeko % 12a beste herrialde batzuetatik dator.
Datei begiratuta, lehendabiziko hiru egunetan atzerritarrak izan dira nagusi (% 56, % 53 eta %
59, hurrenez hurren, atzerritarrak ziren). Festek aurrera egin ahala, korrikalari nazionalei utzi
diete lekua. Gainontzeko egunetan atzerritar kopurua % 40 ingurukoa izan da, kopuru txikiena
uztailaren 13koa izan delarik: egun horretan parte-hartzaileen % 25 soilik ez zen jatorriz
espainiarra. Uztailaren 9a, larunbata, korrikalari nafar gutxien egon zen eguna izan zen (soilik %
5 iruindarra zen eta % 1 Nafarroako beste lekuren batekoa). Haatik, azken entzierroa, uztailaren
14koa, izan zen nafarrek gehien gozatutakoa: korrikalarien % 27 Iruñekoa zen eta % 5
Nafarroako beste lekuren batekoa.
Entzierroaren ibilbidea lau zatitan banatu da eta, elkarrizketatutako korrikalariak homogeneoki
banatzen dira zati horietan: San Domingo (% 28), Udaletxe plaza / Mercaderes (% 26), Estafeta
hasiera (% 21) eta Estafeta amaiera / Telefónicako tartea / kailejoia (% 25).
Gizonezkoa, gaztea eta lagunekin
Korrikalari estandarraren profila aurreko urteetakoaren antzekoa da: gizonezkoa (korrikalarien
% 92 gizonezkoak dira) eta gaztea (% 75 batek 35 urte baino gutxiago du, % 23k 35 eta 55 urte
artean, eta soilik % 2k ditu 55 urte baino gehiago). Emakumezkoen parte-hartzeak txikia izaten
jarraitzen du: korrikalarien % 8 emakumeak dira, 2015ean bezala. 2014an % 6 izan ziren eta
2013an % 9. Aurreko urteetako portzentaje ia berdinak, % 82k, lagunekin batera korrika egiten
duela dio.
Lasterketa prestatzeari dagokionez, datuak 2015ekoen antzekoak dira, eta aurreko urteetakoak
baino pixka bat hobeak: korrikalarien % 14k lo egin ez izana onartzen du (2015ean % 12 ziren,
2014an % 18 eta 2013an % 21). Korrikalarien % 96k entzierroaren arauak ezagutzen dituela
adierazten du (2015ean % 95 eta 2014ean % 90), eta % 95ek horiek betetzen dituela dio.
Aurreko urteetan bezala, korrikalarien % 99k entzierroen arriskuak ezagutzen dituela dio, bizitza
galtzeko arriskua barne.
Espero zitekeen bezala, Iruñeko eta Nafarroako beste lekuetako korrikalarien % 2k soilik dio ez
dituela entzierroaren arauak betetzen. Gainontzeko espainiarrak (% 3), estatubatuarrak (% 4)
eta britainiarrak (% 8) atzetik doaz. Frantziarrak dira araudia gutxien errespetatzen dutenak (%
33k ez du betetzen), australiarrek jarraituta (%14).
Korrikalari mota jatorriaren arabera aztertzerakoan ez dago alde handirik korrikalari nazionalen
(nafarren artean ezta ere) eta atzerritarren artean: iruindarren % 78k, nafarren % 74k eta
espainiarren % 83k dio korrikalari perfektua dela. Hegoamerikarrek nazionalak baino
arduratsuagoak dira emaitzen arabera (% 92), baita estatubatuarrak ere (% 86). Aurreko
edizioetan bezala, korrikalari frantziarra da arduragabeena: % 50ek soilik betetzen ditu
aholkuak.
2. orrialdea, 3(e)tik
[email protected]
948420592
●
www.pamplona.es
Área de Gobierno Transparente
Comunicación
Gobernu Gardeneko Alorra
Komunikazioa
Korrikalari anglosaxoiak dira, aurreko urteetan bezala, eskarmentu txikien dutenak: australiarren
% 90ek, britainiarren % 77k eta estatubatuarren % 73k parte hartzen dute entzierroan
lehendabiziko aldiz. Espero zitekeen bezala, korrikalari nazioanalak dira eskarmentu
handienekoak: iruindarren % 20, gainontzeko nafarren % 32, eta espainiarren % 23 soilik
estreinatu dira sanferminetan.
Korrikalari nazionalak jarraitzen du fidelena izaten: iruindarren % 43, gainontzeko nafarren %
51, eta espainiarren % 44 Iruñeko entzierroaren ohiko korrikalari definitzen dira. Iruindarren %
37k, gainontzeko nafarren % 32k, eta espainiarren % 33k noizbehinka korrika egiten duela dio.
Hala ere, badira ohiko korrikalari atzerritarrak ere: frantziarren eta hegoamerikarren % 17k,
beste herrialdetakoen % 13k eta Estatu Batuetako eta Australiako korrikalarien % 7k ohiko
korrikalariak direla diote.
Sei korrikalaritik batek onartzen du entzierroan parte hartzen duela gauean parrandan egon eta
gero: iruindarren kasuan, proportzio horrek gora egiten du, bostetik batek onartzen du (% 20);
nafarren artean lau korrikalaritik batek eta espainiarren kasuan seitik batek. Berriz ere
estatubatuarra da atzerritarren artean kontzientziatuena: soilik % 9k onartzen du lorik egin ez
duela. Arduragabeenak horretan ere, frantziarrak (% 33).
Adinari dagokionez, aurreko urteetan bezala, nabarmentzekoa da Australiako korrikalarien
adina (% 95ek 35 urte baino gutxiago ditu). Estatubatuarra da, baita aurreko denboraldietan
bezala ere, korrikalari zaharrena (% 19 kokatzen da 35-55 tartean, eta % 4 da 55 urte baino
zaharragoa). Jarraian britainiarrak doaz (% 35 dira 35 eta 55 urte artekoak). Korrikalari
iruindarren artean beterano kopurua ere altua da (% 24 dago 35 eta 55 urteen artean eta % 5ek
55 urte baino gehiago du), baita espainiarren artean ere (35 eta 55 urtekoen artean dago %27
eta % 2k 55 urte baino gehiago du).
Iruñean, 2016ko uztailaren 19an
3. orrialdea, 3(e)tik
[email protected]
948420592
●
www.pamplona.es
Descargar