Gobernu Gardeneko Alorra Komunikazioa PRENTSA-OHARRA Udaletxeko Ezkaratza eta Prentsa eta Batzorde Aretoak birmoldatuko dira, hondatutako elementuak konpondu eta sistema elektrikoa berrikusteko Alfonbrak eta gortinak garbitu edo aldatuko dira, hormak margotu eta altzariren bat aldatu, zorua leunduko da eta argiztapena hobetuko da Udaletxeko Ezkaratza eta lehen solairura arteko eskailerak eta Prentsa eta Batzorde Aretoak birmoldatu egin behar dira elementu batzuen egoera konpontzeko eta segurtasunarekin loturiko bestelako gauzak hobetzeko, besteak beste sistema elektrikoa. Lanek 20.000 euro inguruko kostua dute. Obrak aste honetan hasiko dira eta, Batzorde Aretoaren kasuan, abuztuan amaituko dira, orduan hasiko baitira udal-bilerak gela horretan. Ezkaratzaren eta eskaileren itxura berria Batasunaren Pribilejioaren ospakizunarekin ikusten ahalko da, irailaren 8an. Oro har, honako lan hauek eginen dira: alfonbrak eta gortinak garbitu edo aldatu, hormak margotu, altzari batzuk aldatu, zorua leundu eta argiztapena hobetu. Hori guztia Udaletxearen itxura gaur egunera egokitzeko, baina esentzia eta izaera historiko-instituzionala galdu gabe. Gainera, obra txiki hauek aukera ematen dute Udaletxeko zenbait gune handitzeko. Iruñean, 2016ko abuztuaren 9an 2016 1. orrialdea, 1(e)tik [email protected] 948420592 ● www.pamplona.es