Sistema endokrinoa

Anuncio
SISTEMA ENDOKRINOA
Lan honen helburua, sistema endokrinoari buruzko ezagupen berriak jasotzea da.
Zer da sistema endokrinoa?
Hormona deritzon sustantziak askatzen edo ixuritzen dituen ehun eta organismo taldea da. Hauek ere
konduktu gabeko guruinak deitzen zaie, izan ere bere jariakinak zuzenean ixuritzen ditu odol zirkulaziora,
bitartean exodrina guruinak bere jariakinak jariatzen ditu azaleko gainazal bai barne eta kanpokoa, urdaileko
mukosa esate baterako
NERBIO SISTEMAREKIKO LOTURAK
Nerbio sistemak bidalitako aginduak, sistema endokrinoko guruinek jasotzen dute, hau dela eta, elkarren
artean komunikaturik egon beharra dute. Hortaz, esan dezakegu sistema endokrinoa martxan jartzeko
beharrezkoa dugula nerbio sistema.
Baina noski, bi sistema hauek ezberdinak dira: nerbio sistema bapateko erantzunak ematen ditu bapatean
hartutako mezu edo kinadeei. Sistema endokrinoak ordea, ez du bapateko erantzuna ematen, denbora batera
baizik, sistema geldoa bait da, baina emandako erantzun hauek sistema nerbiosoko erantzunak baino iraupen
haundiagoa daukate, iraunkorrak dira.
Dena den, sistema hauen nolabaiteko erlazio hori hobeto ulertu ahal izateko eta zenbaterainoko antza
daukaten ikusteko, hiru jariakin desberdin aztertu behar dira, hau da, jariakin endokrinoa, neuro jariakina eta
neurotransmisioa.
JARIAKIN ENDOKRINOA: zelula batek (zelula endokrinoak) gai bat jariatzen du; organismoan dabiltzan
jariakariek garraiatzen dute eta gai hori bertze zelula desberdin batek (zelula diana) funtzionamendua edo
zeregina aldatzeko gauza izaten da. Bi aldaera ditu:
• Hormona endokrinoa: bertze zelula batzuekin elkarturik guruin endokrino bat eratzen duten zelula
endokrinoak dira.
• Hormona tisularra: ehunean sakabanatuta dauden eta guruinik eratzen ez duten zelula endokrinoak
dira eta zuzenean isurtzen dituzte jariakinak organisnoan barrenean dabiltzan jariakarietara.
NEUROJARIAKINAK: jariakin endokrinoaren antzekoa da, baina, badu berezitasun bat: neurona da jariakina
sortzen duen zelula eta neuro hormona deitzen zaio jariatutako gaiari.
NEUROTRANSMISIOA: Neuronen arteko komunikazioari deritzo. Elkarren artean bereizten duten sinapsi
gunea gainditzeko, zelulek neurotransmisore deitzen zaion gai bat askatzen dute.
Horretaz gain, jakina da giza gorputzean zelulak funtzio desberdinak betetzeko egokituak daudela eta hauek
kontrolatzeko sistema bat beharrezkoa da. Sistema hauek dira nerbio sistema eta sistema endokrinoak betetzen
duten eginkizun hau. Honela ere, elkarren arteko antzekotasun bat adierazten du.
HORMONAK
Lehen esan dudan bezala, sistema endokrinoko guruinek jariatzen dituzte hormonak zuzenean odolera
dijoaztelarik. Hauek hazkuntza prozesuan, metabolismoan, organuen funtzio eta koordinazioaz gehien bat
arduratzen da. Hauen jariatzeak erantzun bat ematen du nahiz eta nerbio sistemarena baino denbora luzeagoan
1
izan, baina denbora luzeagoan irauten du.
Hormonak hiru talde kimikoetan sailkaturik daude: proteinak, esteroidea eta aminak. Proteinetako edo
polipeptidoetako hormonetan ere ademohipofisia, area, paratiroidesa eta plazentak sortzen dituen hormonak
ere sartzen dira. Esteroidetako taldean giltzurrungaineko, obarioetako eta barrabiletako hormonak sartzen dira.
Hormonaren sintesia zelularen barnean gertarzen da, eta normalean barnean altxatzen da odolera ixuri arte,
baina obarioak eta tiroidesak ordea zonalde bereziak dauzkate hormonen pilaketetarako.
Hauen askatzea odolean aurkitzen diren beste hormonen mailaren araberakoa eta zenbait produktu
metabolikoen eraginan datza, hala nola nerbioen estimulatzea.
Ademohipofisiako, hormonen produkzioa eragozten du Diana deritzon glanduletatik (tarteg),
giltzurrungaineko, tiroideseko, eta obulu eta barrabiletako hormonak odolean zehar ugaritasunean ibiltzen
direnean. Esate baterako, odolean zehar tiroidesetako hormonak soberan ibili ez gero hipofisiak produkzio hau
eragozten edo gelditzen du berriro ere behar den mailetako hormona kantitatea eduki arte. Hortaz, hormona
mailak denbora guztian zehar kontrolatuak daudela esan dezakegu, termostato baten sistemaren antzera.
Prozesu edo ekintza honeri homeostasisa deitzen zaio.
Hauen eragozpena ere odolean aurki daitezkeen sustantzien araberakoa da hormonek nolabaiteko eragipea
badauka sustantzia horiengan, noski. Odol mailan glukosa asko baldin badago, produkzio haundiagoa izango
dugu eta intsulinaren askatzea ere dakar gehien bat. Honela kaltzioak ere paratiroidesetako hormonek jariatzea
ere eragiten du beste hain bat sustantzien antzera.
Hormonen efektu metaboliko eta morfologikoa egiteko edo eragiteko modu asko ezezagunak dira. Dena den,
zelularen funtzioarengan daukan eragina zelula ehunen eta entzimek daukaten akzioagatik dela uste da ioien
edo beste molekula txikien askatzea kontrolatuz. Nahiz eta itxurez eman ez direla kontsumitzen edo prozesu
metabolikoan eraldatzen direla, hormonak degradazio kimikoen eraginez desegin daitezke. Bukaerako
produktu hormonalen azkar jariatzen dira eta gernuan ugari aurki daitezke, eta izerdi edo gorotzetan ere.
Ziklo endokrinoak
Sistema endokrinoa nolabaiteko efektu erregulatzailea egiten du erreprodukzioko zikloengan, gonadetako
hazkuntzan, heldutasun funtzionalaren garaian, eta bere zahartzea, hala nola menstruazio zikloa edo gestazio
garaia.
Pubertadea, heldutasun sexualaren garaia, gonadak estimulatzen dituenak hipofisiko hormonen gorakada
batengatik determinaturik dago, obario edo barrabilen heldutasuna sortarazten duena eta hormona sexualen
jariatzea haunditzen du. Era berean, organu sexual laguntzaleei eta sexu garapen orokorrari eragina egiten
diote hormona sexualek.
Emakumezkoetan, pubertatea menstruazio hasierarekin eta obulazioarekin lotzen da. Obulazioa, obulutegiko
folikulu bateko obulu batean askatzea dela, gutti−gora−behera hogeita zortzi egunero gertatzen da,
emakumezkoaren ziklo menstrualeko hamar edo hamalaugarren egunean gertatzen dena. Zikloko lehenengo
zatia menstruazio garaia da, hiru−lau egunetara irauten duena, eta obulutegiko folikuluen heldutasunarengatik
hipofisitik datorren folikulu estimulatzailearen hormonaren kontrolpean dagoena. Obulazioa eta gero beste
hormona baten eraginean ere luteinizantea deiturikoa, fulikulu hutsak lutero deritzon goputz endokrino bat
sortzen du progesterona eta estrogenoak jariatzen dituenak eta probablea da aurdunaldian zehar relaxina
jariatzea. Progesterona eta estrogenoak aurdunaldirako uteroko mukia prestatzen du, honek ez badu
aipaturikoa sortzen, gorputz luteo inboluziona, eta uteroko mukia, hormona estimulatzaileen gabezirik,
desintegratzen eta ezkatatzen da odoljario menstruala sortuz. Menstruazioko patroi erritmikoa, estrogenoen
eta gonaden estimulatzaile diren hormona hipofisiarioen arteko eragoz−estimulazio elkarrekiko
2
erlazioarengatik da.
Aurdunaldia gertatu ez gero, plazentak jariatutako gonadotropina, progesterona eta estrogenoak gorputz uteoa
etauteroko mukia mantentzen du, eta bularrak esne produkziorako prestatzen ditu. Estrogeno eta progesterona
jariatzea haundiagoa da aurdunaldian zehar, eta maila altuena erditzeko momentua baino pixkat lehenago
gertatzen da. Esnea edo laktazia, erditzea eta denbora guttira sortzen da, plazentaren banaketak sortu duen
desorekaren ondorioz.
Obulutegien zahartzaroarekin, eta estrigenien produkzioaren gutxitzearekin, menopausia delakoa gertatzen da.
Garai honetan gonadotropinaren jariatzea haundiagotzen da estrogenoen gutxitzearen eraginez.
Gizonezkoetan, dagokion garaia androgenoen jariatzearen gutxitzean ematen da.
Emakumearen menstruazio garaia.
Guruin endokrinoak
Organismoak behar beharrezkoak dituen gaiak sortzea (txegosketarako urinak, entzimak, hormonak esnea,
etb.) eta odolera jariatzea edo hondakin gaiak organismotik kanpora (izerdia, gernua...) iraiztea helburu duen
organo zelulabakar edo zelulanitza dugu guruina. Bi motatako guruinak daude:
• Kanpojarioko guruinak edo exokrinoak.
Guruin hauek, orgaismoaren kanpoaldera isurtzen dute jariakina. Sortutako substantziak hodien bidez
kanporatzen dituzte, esate baterako listu guruinek listua jariatzen dute, ugatzek esnea, sego−guruinek segoa,
malko guruinek malkoak, digestioan parte hartzen duten zenbait guruinek digestiorako urinak, etb. Eta kasu
guztietan guruinek jariatutako substantziak beraien eginkizuna bete beharreko lekuetara zuzentzen dira hodien
bidez.
• Barnejarioko guruinak edo endokrinoak.
Guruin hauek, zuzen−zuzenean jariatzen dituzte sortutako substantzia kimikoak. Guruin honek jariatzen duen
substantzia kimikoak. Guruin honek jariatzen duen substantziari hormonak deitzen zaie.
Hauek litzake sistema endokrinoko guruinak
HIPOFISIA
Hipofisia hiru lobuluz osaturik dago: aurrekoa, erdikoa (primateetan soilik denbora labur batean izan ohi
dutena) eta atzekoa. Hau, garunaren basean aurkitzen da, eta glandula nagusitzat ematen da. Adenohiposia
(aurrekoa) eta neurohiposia (atzeko) lobuluak hormona ezberdinak jariatzen dituzte. Adenohipofisiak, beste
glandula endokrinoak estiulatzen dituzten hormonak jariatzen dituzte, adibidez, adrenokortikotropina,
adrenokortikotropa hormona edo ACTH, tiroidesa controlatzen duena; folikuloa estimulatzen duen hormona
(FSH) eta luteinizante hormona (LH), glandula sexualak estimulatzen dutenak; eta prolaktina, beste hormona
bereziren antzera, bular glanduletan esne produkzioaren eragilea ere dena. Adenohipofisia, hazkuntza
hormonaren produkzio iturria da, organismoaren ehunei onegiten die, gehien bat gihar eta utero oseoari, eta
karbohidratoen metabolismoan eragina du, somatotropia ere deiturikoa. Neurohiposiak ere hormona bat
jariatzen du melanozitoen estimulatzailea deiturikoa, honek melanozito edo pigmentatutako zeluletan
melanina sintesia estimulatzen du.
1970−eko hamarkadan, zientifikoak konturatu ziren adenohipofisiak endorfinak deritzon sustantziak sortzen
zituela, hain zuzen nerbio sistema zentralean eta periferikoan oinazearen sentsibilitatea gutxiagotzeko
3
peptidoak dira.
Hipotalamoa, garuneko zati berezi bat, antidiuretika hormona jariatzen du basopresia deritzona,
neurohipofisian lobuluan zirkulatu eta pilatzen dena. Basopresinak giltzurrunetatik ixuritako ur kopurua
kontrolazen du eta odol presioa areagotzen du. Neurohipofisiak ere hipotalamoak egindako oxitozina
deituriko hormona pilatu edo gordetzen du. Hormona honek muskuluen kontrakzioa estimulatzen du, uteroa
bereziki, eta bular glanduletako esne sortzea ere.
Adenohipofisiak jariatzen
duen hiru hormonak hipotalamoaren
garunaren egitazko argazkia
kontrolpean daude: tirotropinaren ixuriketa tirotropinaren askatze faktoreak estimulatzen du.
GILTZURRUNGAINEKO GURUINAK
Giltzurrungaineko guruin bakoitza badauka barrualdeko zonalde bat, muina deritzona, eta kanpokaldeko
zonaldea azala deiturikoa. Bi muin hauek giltzurrunen gainean kokatzen dira.
Giltzurrungaineko muinak adrenalina, epinefrinalina ere deiturikoa, eta noradrenalina, organisoko hain bat
funtzioei eragiten diona, sortzen du. Sustantzi hauek bihotzaren aktibitatea estimulatzen du, tentsio arteriala
areagotzen du, eta odol hodiak eta giharreak uzkurtu eta dilatatzen ditu. Adrenalinak odoleko glukosa
kantitatea haunditzen du. Akzio guzti hauek, organismoari egoera larri batean hobeki erantzuten laguntzen
digu ere.
Giltzurrungaineko azalak glukokortikoide deritzon hormona taldeak egiten ditu, kortisola eta kortikosterona
ere sartuz, eta ineralokortikoidesak, aldosterona eta beste sustantzia hormonalak bizitzarako beharrezkoak eta
estresaren adaptaziorako beharrezkoak direnak ere sartuz. Giltzurrungaineko jariakinak organismoaren ur eta
gatza erregulatzen ditu, tentsio arterialean ere eragina du, ehun infatikoan eragina du, sistema inmunologikoko
mekanismoan ere eragina du eta proteinen eta karbohidratoen metabolismoa erregulatzen du. Gainera, hauek
ere hormona ar eta emeak sortzen ditu nahiz eta neurri txikian izan.
TIROIDESA
Tiroidesa lepoan aurkitzen den glandula bilobulatua da. Tiroideko hormonak, tiroxina eta triyodotironina,
oxigeno kontsumoa areagotzen du eta aktibitate metabolikoaren tasak estimulatzen ditu, hazkuntza eta
organismoaren ehunetako heldutasun prozesua erregulatzen ditu, eta egoera psikiko edo fisiko larrietan ere
iharduten dute. Tiroidesak ere kalzitonina deritzon hormona bat jariatzen du, honek odoleko kaltzio eta
fosforoa mailak jeisten ditu eta ioi hauen askatzea edo galtzea eragozten du.
GURUIN PARATIROIDEOAK
Hauek tiroidesatako guruinetan edo hauen inguruan aurki daitezke. Honek ixuritzen duen hormonak,
glandularen izen bera jasoz, odoleko kaltzio eta fosforo mailak haunditzen ditu erreabsortzioa areagotuz.
OBARIOAK
Obarioak emakumearen ugaltze organoak dira. Almendra itXurakoak uteroaren goiko aldeetan kokaturik
4
simetrikoki. Hauek obuloak sortzen dituzte eta estrogenoak deritzon hormona batzuk jariatzen dituzte,
beharrezkoak direnak ugal aparatoen hazkuntzarako eta beste 2. mailako ezaugarri sexualentzat: koipeen
distribuziorako, aldaken handitzea, bularren handitzea eta axiletan eta pubisean hile jaiotzea.
Progesteronak bere eginbehar garrantzitsuena aurdunaldian zehar uteroko mukosaz arduratzea da.
Estrogenoekin batera ere baginaren haunditze eta elastizitatean ere eragiten du. Obarioek ere relaxina
deituriko beste hormona bat jariatzen du, aldaken eta uteroaren lepoko ligamentuetan eragina duena eta
erditzeko momentua hauek relajatzen ditu, honela erditzea erraztuz.
TESTIKULU EDO BARRABILAK
Gizon gonadak barrabiletan kokatzen dira. Testikuluetako Leyding deritzon zelulek bat edo gehiago
gizonezko hormonak sortzen dituzte androgenoak deiturikoak. Hauetarik garrantzitsuena, testosterona, 2.
mailako ezaugarri sexualak estimulatzen dituena, prostataren handitzean eta semen besikulan eragiten du eta
hauen jariatzeak. Barrabilek ere esperma sortzen dituzten zelulak dauzkate.
(MARRAZKIA GOIAN)
AREA
Arearen zatirik gehiengoa exodrino ehunez osaturik dago, honek duodenoan entzimak askatzen ditu. Badago
zelula endokrino talde bat Langerhansen irlak deiturikoak, ehun guztian zehar zabaldurik daude intsulina eta
glukagon askatzen dutelarik. Intsulinak karbohidratoetako metabolismoan eragiten du, proteinak eta koipeak,
glukosaren erabilpena handituz eta proteinen osaketa eta koipeen bilketan oneginez. Glukagonak odolean
azukre tasa igotzen du gibeleko glukosa askatzen joango delako.
PLAZENTA
Plazenta, aurdunaldian zehar sortzen joaten den organoa fetoaren mintza sortzen denetik da. Honek,
obariotako eta hipofisiko hain bat funtzio endokrino betetzen ditu oso garrantzitsuak direnak aurdunaldian
zehar edo honen mantenimendurako. Jariatzen duen hormona gonadotropina−korionikoa da, aurdunaldian
zehar gernuan aurki dezakegun sustantzia eta aurdunaldiaren frogetan jakiteko ere erabiltzen dena. Organu
honek progesterona eta estrogenoak, somatropina koriotikoa (hazkuntza organoen zenbait ezaugarri dituen
hormona), laktogeno plazentarioa eta hormona laktogenikoa sortzen ditu ere.
EPIFISIA
5
Hau, guruin endokrino zurigorria dugu. Gizonengan ilarraren itxurakoa izaten da, honen kokapena ordea,
burmuinaren bi zatien eta zerebeloaren artean dago. Nahiz eta oraindik bere betekizuna oso garbi ez egon,
dirudienez sexu oraganoen garapena geldiarazten du.
BESTE ORGANOAK
Organismoko beste ehun batzuk ere hormonak edo itsurako beste sustantzi batzuk jariatzen dituzte.
Giltzurrunak renina deritzon hormona jariatzen du gibelak sortutako angiotensina hormonak aktibatzen duena.
hormona honek tentsio arteriala areagotzen du, eta uste da giltzurrungaineko estimulazioarengatik sortzen
dela. Giltzurrunak ere eritropiyektina deituriko hormona sortzen dute hezur−meduleko globulu gorriak
estimulatzen dituena.
Lixeriketa aparatuak bere funtzionamendu egokirako sustantzia berezi batzuk sortzen ditu, esate baterako
urdaileko gastrina, azido jariatzea estimulatzen duena, eta heste mearreko koleszistokinina eta sekretina, arean
hormonen eta entzimen jariatzea estimulatzen duena. Koleszitoninak ere behazun maskuriaren kontrakzioa ere
estimulatzen du.
1980 hamarkadan, jakin izan zen bihotzak ere hormona bat jariatzen zuela faktore natriuretiko atriala
izendaturikoa, tentsio arterialaren erregulatzean, eta organismoaren ekilibrio hidroelektrikoan zerikusia zuena.
Sistema endokrinoaren definizio funtzionalari buruz nahaste asko izan dira, izan ere hormona tipiko asko
aurkitu bait dira funtzio hormonalik betetzen ez dituzten lekuetan. Noradrenalina presinapsian aurki daiteke,
hau sinapsiara jariatzen da, honela gero postsinastiara iritsiz. Renina−aniotensina sistemako osagaiak
garunean aurkitu dira bere bete beharrak ezezagunak direlarik. Heste peptitu gastrina, kolezistokinina, heste
peptitu baloaktiboak (VIP), eta GIP−a garunan ere aurkitu da.
Endorfinak hesteetan daude, eta hazkunde hormonak lehenago aipaturiko Langerhans irletako zeluletan
agertzen dira. Arean ere, hazkuntzeko hormona aurkitu da.
GURUIN ENDOKRINOAK TAULAN
Hemen, nere ustez, guruin aipagarrienak eta euren funtzio nagusiak aipatzen ditut.
GURUINAK
HORMONA
BETE BEHARRA
Gure gorputzak behar
dituen garapenak
HAZKUNTZARENTZAKO
betetzeko gehien bat haur
HOMONA
eta
pubertaroan.
Hau pubertaroan
ugatzen hazitzea dakar
HIPOFISIA
PROLAKTINA
OXITOZINA
eta aurdunaldia eta
gero esne emaria.
Erditzerakoan
umetokia uzkurtu
egiten du.
6
Hazkuntzako prozesuan
zelulen
TIROIDESA
PARATIROIDEA
TIROXINA
PARATIROIDEOA
GILTZURRUN−GAINEKOA ADRENALINA
AREA
INTSULINA
BARRABILAK
ANDROGENOAK
OBULUTEGIAK
PLAZENTA
ESTROGENOAK
GONADOTROPINA
KORIONIKOA
arnasketa eta proteinen
metabolismoa eragiten
du.
Odoleko fosforo eta
kaltzio
erregulatzen ditu.
Larrialdi egoera batean
gorputza
erantzun dezan prestatu
Odoleko glukosa maila
kontrolatu
Gizonezko sexu
oraganoen eta sexu
ezaugarrien garapena.
Emakumezko sexu
organo eta sexu
ezaugarrien garapena.
Aurdunaldiaren
mantenimenduaz
arduratzen da.
* Hipotalamoa ez dut guruin endokrino moduan jarri, izan ere nahiz eta gure liburuan hala agertu, bilatu
dudan informazioan ez dute sistema endokrinoaren guruintzat hartzen.
SISTEMA ENDOKRINOAREN FUNTZIO OROKORRA
Giza gorputzean zelula bakoitza funtzio bat betetzeko dago. Hau dela eta, beharrezkoa suertatzen da
erregulatu eta koordinatuko dituen kontrol sistema bat edukitzea. Ekintza hau betetzen du sistema
endokrinoak. Horretaz gain, gizakiak mota aunitzetako zelulak dituela badakigu, horietako aunitzek−zelula
barreiatuek eta guruinek− hormonak sortzeko helburua dute. Lehen aipatu dudan bezala, hauek guztiak biltzen
dituen multzoari deitzen zaio sistema endokrinoa. Guztira hamar eremuz osatua dago (guruin eta zelula
sakabanatuz) eremu horiek hormona balioa duten kimika mezulariak isurtzen dituzte.
Guruin endokrinoak askatzen dituzten hormonak, hazkuntza, garapen eta ehun askoren funtzionamendua
erregulatzeaz gain, organismoko prozesu metabolikoak koordinatzen ditu.
Hormonak sortzen dituzten ehunak hiru taldetan sailka ditzakegu: guruin endokrinoak, hormonak soilik
sortzen dituztenak, guruin endo−exokrinoak, hormonaz gain beste jariakinak sortzen dituztenak, eta beste
ehun batzuk ez direnak guruinak, esate baterako nerbio sistemako ehun nerbioso autonomoa, hormona
itxurako beste jariakin batzuk sortzen dituztenak.
SISTEMA ENDOKRINOAREN DISFUNTZIOAK
7
Endokrino produkzioko alterazioak bi taldetan sailkatzen ditugu: hiperfuntziokoak (soberazko aktibitatea) edo
hipofuntziokoak (guttiegiko aktibitatea).
Glandula edo guruin baten hiperfuntzioa, tumore hormona ekoizle onuragarri batek sortua izan daiteke, edo
oso kasu gutxietan bezala tumore kaltegarri batek. Hipofuntzioa berriz, sortzetiko gaixotasunak, kantzerrak,
hanturazko lesioengatik,dejenerazioengatik, hipofisiaren transtronoengatik diana deritzon organuei afektatuz,
traumatismoak, edo, tiroidesetako kasuan, yodo gabeziak. Hau ere , guruin baten erauzi kirurjiko baten
ondorioz edo radioterapiaz deuseztutako guruina izan daiteke.
Adenohipifisiaren hiperfuntzioak hazkuntzako hormonak gainezka jartzean akromegalia edo gigantismoa
sortzen du, edo giltzurrungaineko hormona estimulatzaileak gainezka jarri ez gero, Cuchin deritzon
gaixotasuna ekar dezake berarekin ere hipertentsioa, ahuleria, polizitemia, larruazaleko ildo purpurikoak, eta
loditasun berezi bat ekarriz.
Adenohipofisiaren eskasiak, enanismoa edo ipotxtasuna, (biziaren hasieran zehar agertu ez gero), sexu atalen
ez garatzea, ahuleria, eta zenbaitetan desnutrizio larriak dakar.
Giltzurrungaineko guruin baten aktibitatearen gutxitzeak Addinsonen gaixotasuna ekar dezake, edo
alderantziz, gehiegikeriak Cuchin−en gaizotasuna eta beste gaixotasunak, hala nola bigarren mailako
ezaugarri sexualen agerpen gizonezkoak emakumeetan edo azkarregi umeetan.
Bai obarioetako edo bai barrabiletako hormona gainerazko baten hazkuntzak, gehien bat garapenari eragiten
dio eta lehenengo eta bigarren mailako sexu ezaugarriei.
Tiroidesetako eskasiak kretismoa eta enanismoa sortzen dute laktantean, eta mixedema, helduetan, honek
erreakzio falta ekar dezake bai fisikoki edo psikikoki. Tiroideetako hiperfuntzioak (baxuen gaixotasuna, bozio
toxikoa) begietako hazieraz, daldarea eta izerdia, bihotz taupaden gorakada eta hurduritasun narritakorrak ditu
ezaugarritzat.
Insipida edo baitare geza deituriko diabetesa, hormona antidiuretiken eskasiagatik sortzen da. Eta mellitus
desbastase ordea, intsulina areko hormona produkzio akats batengatik sortzen da, edo organismoaren erantzun
desegoki baten ondorioz.
BIBLIOGRAFIA
MICROSOFT, Enciclopedia Encarta, 97.
J. BERASATEGI, R. GORROTXATEGI, R. MUÑOA, G. ZULUAGA. Nola funtzionatzen du gure
gorputzak? Natur zientziak D.B.H. 3, 5. Unitatea. Elkarlanean, Donostia,1998.
.
Pankreasko konduktua
Pankrea burua
urdaila
duodenoa
falopioren tronpa
8
Graaf−en folikulua
Obulua
obulutegia
epididimoa
Konduktu eferentea
Konduktu eferenteak
Tubulu seminiferoak
BARRABILA
OBULUTEGIAK
Fertilitate maximoa
posiblea
posiblea
Endometrioaren kanporaketa eta folikuluen heldutasuna
obulazioa
Endometrioa hazten segitzen du eta obulua azkenik hitzen da.
zereberoa
Enbor zerebrala
hipotalamoa
9
hipofisia
Hemisferio zerebrala
10
Documentos relacionados
Descargar