Udaletxeko Ezkaratza eta Prentsa eta Batzorde Aretoak

Anuncio
Gobernu Gardeneko Alorra
Komunikazioa
PRENTSA-OHARRA
Udaletxeko Ezkaratza eta Prentsa eta Batzorde Aretoak
birmoldatuko dira, hondatutako elementuak konpondu eta
sistema elektrikoa berrikusteko
Alfonbrak eta gortinak garbitu edo aldatuko dira, hormak margotu eta
altzariren bat aldatu, zorua leunduko da eta argiztapena hobetuko da
Udaletxeko Ezkaratza eta lehen solairura arteko eskailerak eta Prentsa eta Batzorde Aretoak
birmoldatu egin behar dira elementu batzuen egoera konpontzeko eta segurtasunarekin loturiko
bestelako gauzak hobetzeko, besteak beste sistema elektrikoa. Lanek 20.000 euro inguruko
kostua dute. Obrak aste honetan hasiko dira eta, Batzorde Aretoaren kasuan, abuztuan
amaituko dira, orduan hasiko baitira udal-bilerak gela horretan. Ezkaratzaren eta eskaileren
itxura berria Batasunaren Pribilejioaren ospakizunarekin ikusten ahalko da, irailaren 8an.
Oro har, honako lan hauek eginen dira: alfonbrak eta gortinak garbitu edo aldatu, hormak
margotu, altzari batzuk aldatu, zorua leundu eta argiztapena hobetu. Hori guztia Udaletxearen
itxura gaur egunera egokitzeko, baina esentzia eta izaera historiko-instituzionala galdu gabe.
Gainera, obra txiki hauek aukera ematen dute Udaletxeko zenbait gune handitzeko.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 9an 2016
1. orrialdea, 1(e)tik
[email protected]
948420592
●
www.pamplona.es
Documentos relacionados
Descargar